Ospak errepresioaren kontrako astea antolatu du

  • Astelehenetik larunbatera bitarteko egitaraua prest du.

Ospa! Egunaren aurkezpena, abuztuan(Argazkia @AltsasukoGA)
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko urtarrilaren 21ean - 09:31
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ospa herri mugimenduak “Euskal Herrian jasaten dugun militar- eta polizia-okupazioa” salatu, eta “okupazio horrek euskal langile klasearengan eragiten duen errepresioari aurre egiteko” egitaraua antolatu du. Errepresioaren kontrako jardunaldiak aste honetarako, “mugitzen ez denak ez dituelako kateak sentitzen!”. Ospa! herri mugimenduak, atzera ere, “errepresioaren aurrean kolektiboaren indarra” aldarrikatu du eta “errepresio indarrak alde egitea” eskatu du. 

Egitaraua

Ilbeltzak 20, astelehena

19:00etan Asanblada irekia: 2020ko plangintza, Gure Etxea eraikinean.

Ilbeltzak 21, asteartea 

19:00etan Fermin Ezkietaren liburu aurkezpena: Los fugados del fuerte de Ezkaba, Gure Etxea eraikinean. 

Ilbeltzak 23, osteguna

19:00etan Mahai-ingurua: @erreharria, Boro eta Indar Gorri. 

Ilbeltzak 24, ostirala

17:45ean Insurgenzia dokumentalaren aurkezpena, gaztetxean.

19:00etan Sakanako gazteak grebara! manifestazioa, plazatik abiatuta. Sakanako gazte asanbladak.

20:30ean Isunen kontrako pintxo-poteoa, gaztetxean.

22:00etan Errepresioaren kontrako afaria, gaztetxean.

23:00etan Bakarlaria. Liberando el corazon eta Estre Rapautorea, gaztetxean. 

Ilbeltzak 25, larunbata

13:00etan Prentsaurrekoa. Ospa!-k jasotako erasoari erantzuteko. Historia-memoriari eskainitako oroigarrian, udaletxe parean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ospa Herri Mugimendua
2020ko uztailaren 30
Ospa Eguna aurkeztu dute Altsasun
"Errepresioaren kontrako mugimendua indartzeko garaia da"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.