Ospa mugimenduak 126 kontrol polizial zenbatu ditu Altsasun

  • Urteko lehen hiru hilekoan Guardia Zibilaren 87 eta Foruzaingoaren 38 kontrol zenbatu ditu Ospa mugimenduak.


2021eko maiatzaren 13an - 11:07
OSPA Errepresioaren aurkako mugimendua
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Guaixek argitaratu ditu Errrepresioaren kontrako Ospa mugimenduak zabaldutako datuak: urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra arte 126 kontrol polizial zenbatu dira Altsasun. Kontrolen %69,04 Guardia Zibilak egin ditu eta %30,95 Foruzaingoak. Horrez gain, kontrolen gehiengoa Iruñeako irteeran izan dira, 47 izatera iritsi baitira. Altsasuko kaleetan ordea 42 , Gasteizerako irteeran 25 eta DonostIako irteeran 12. 

Ospa mugimenduak pasa den urtean guztira, 304 kontrol zenbatu zituen eta 2019an 382. Pandemiaren aitzakiarekin inguruko herrietan ere "presentzia polizial itogarria" salatu dute azken hilabeteetan, Etxarrin eta Arbizun esaterako. 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ospa Herri Mugimendua
Eguneraketa berriak daude