Ehunka euroko isunak jaso dituzte bi altsasuarrek, Ospa mugimenduaren aurkako ikerketa salatzeagatik

  • Militante politikoen aurkako errepresioa salatzearekin batera, abuztuaren 29ko Ospa Egunean parte hartzera deitu du mugimenduak, "buroerrepresioarekin eta Guardia Zibilak, indar errepresibo guztiekin batera, suposatzen duen birus nazkagarri horrekin" amaitzeko.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko uztailaren 22an - 14:14

Iazko Ospa Egunaren harira, Ospa mugimenduaren aurkako ikerketa bat martxan zegoela salatu zuten Altsasuko (Nafarroa) mugimenduko kideek, eta haietako biri ehunka euroko isunak iritsi zaizkiela jakinarazi berri dute. "Beste behin ere, Altsasuko militante politikoek errepresio ekonomikoaren kolpea jasan dute", adierazi dute ohar batean; "beste behin ere, Guardia Zibilaren kuartel-gotorleku okupatzaile eta arrotzetik".

Iazko Ospa Eguna gertutik jarraitzeko agindu zien Espainiako Auzitegi Nazionalak errepresio indarrei, eta ondoren, Iruñeko (Nafarroa) Auzitegi Probintzialaren esku utzi zuen ikerketa, "gorroto delitua" egon zitekeelakoan.

"Ez da berria", bai "oso mingarria"

Ospa mugimenduak ohartarazi du errepresio modu hori ez dela "berria" militante politikoentzat; "Azken urteetan, hamarnaka mila euro jaso dira isun politikoen bidez". Buroerrepresio gisa izendatu duten hori beste errepresio forma batzuk bezain "agerikoa" izan ez arren, "euskal langile klasearentzat duen eragina oso mingarria" izan daitekeela adierazi dute: "Are gehiago, gure klasea (Euskal Herrian zein mundu mailan) sufritzen ari den proletarizazio eta pobretze egoera kontuan harturik".

"Buroerrepresioarekin eta Guardia Zibilak, indar errepresibo guztiekin batera, suposatzen duen birus nazkagarri horrekin bukatzeko", abuztuaren 29ko Ospa Egunean parte hartzeko deia egin dute.

2020 urteko Ospa Eguneko kartela.

Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ospa Herri Mugimendua
2022-08-30 | ARGIA
Guardia Zibilaren alde eta Ospa Egunaren aurka egingo du Ciudadanosek Altsasun

Altsasura itzuliko da Ciudadanos, Ospa Egunaren bezperan. "Bertako guardia zibilek eta gure zerbitzari publiko guztiek askatasunaren alde egiten duten lana eskertzea" dute helburu, Ines Arrimadas alderdiko buruaren hitzetan.


2022-08-19 | ARGIA
Irailaren 3an egingo dute Altsasuko Ospa! eguna

Beste urte batez antolatu dute Ospa! eguna Altsasun. Poliziaren "normalizazio garaian" indar polizial ororen beharra ukatuko dute irailaren 3an.


Ospa mugimenduak 126 kontrol polizial zenbatu ditu Altsasun

Urteko lehen hiru hilekoan Guardia Zibilaren 87 eta Foruzaingoaren 38 kontrol zenbatu ditu Ospa mugimenduak.


2020-08-31 | Guaixe .eus
Ospak errepresioa bukatzeko "antolakuntza eta borroka" aldarrikatu ditu Altsasun

"Ofentsiba kapitalista berri baten testuinguruan errepresioaren kontrako mugimendua indartzeko garaia da. Errepresioaren aurrean elkartasuna adierazi, elkar babestuz, errepresio indarrak desobedituz, ziurikatuz, autodefentsa eraikiz, saretuz". 1.300 bat pertsona egon... [+]


Eguneraketa berriak daude