Ospak garagarrilaren 22an Altsasura joateko deia egin du

  • Egun osoko egitaraua prestatuko duela jakinarazi du, “autonomietako polizia indarren errepresio izaera” aztertuko duen mahai-ingurua eta manifestazioa barne.

     

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko ekainaren 04an - 08:55

Albiste hau Guaixek argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.   

Ospa mugimenduko kideak garagarrilaren 22an “kalera aterako gara errepresio eta okupazio indarrei tinko mantenduko garela erakusteko. Errepresioaren aurrean elkartasuna eta antolakuntza aukeratzen ditugula argi eta garbi esateko”. Egun osoko egitaraua antolatu dutela jakinarazi dute, baina bi ekitaldiren berri aurreratu dute soilik. Aurrena, “polizia indar zipaioen errepresioa sufritu duten hainbat pertsona” bilduko dituen mahai-ingurua eginen dute, “polizia integralak Euskal Herriko okupazioan eta errepresioan beteriko papera aztertzeko, eta gizartean betetzen duten funtzioaren inguruan hausnartzeko”. Iortia kultur gunean izanen da, 12:00etan. Bestea manifestazioa da.

Ospako kideek Altsasuko Udalak eta Foruzaingoak itxitako hitzarmena eta haren “eragina” salatu zituzten: “aurretik jada handia zen kontrol soziala ikaragarri areagotu da eta altsasuarrok Foruzaingoaren presentzia itogarria sufritu behar dugu. Horri guztiari Guardia Zibilak duen presentzia agerikoa gehituta, Euskal Herri jazarria eta okupatuta jarraitzen duen seinale”. Ospako kideen iritziz, Foruzaingoa “errepresio indar okupatzailea da. Guardia Zibilarekin batera euskal herritarrak jazartzen dituena”. Ospakoek ez dute “inolako errekanbiorik onartuko. Polizia integralaren proiektuak ez du, inondik inora, errepresioa eteteko laguntzarik ekartzen”. Eta Foruzaingoaren “errepresio izaera” nabarmendu dute, hainbat adibide emanez.

Errepresioaren kontrako mugimendutik gaztigatu dutenez, “bertakoak edo kanpokoak, gauza bera dira”. Gaineratu dutenez, “Guardia Zibilarekin batera mekanismo bateratu bat osatzen du, horiek joaterakoan, errepresio inguruko eztabaida eta aldaketa sakonen ezean, Euskal Herri langilearen kontrako errepresioari gogoekin ekinez. Sistema kapitalistaren defentsa da haien helburua. Euskal Herria okupatzen duen Estatu Espainolaren defentsa”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ospa Herri Mugimendua
2022-08-30 | ARGIA
Guardia Zibilaren alde eta Ospa Egunaren aurka egingo du Ciudadanosek Altsasun

Altsasura itzuliko da Ciudadanos, Ospa Egunaren bezperan. "Bertako guardia zibilek eta gure zerbitzari publiko guztiek askatasunaren alde egiten duten lana eskertzea" dute helburu, Ines Arrimadas alderdiko buruaren hitzetan.


2022-08-19 | ARGIA
Irailaren 3an egingo dute Altsasuko Ospa! eguna

Beste urte batez antolatu dute Ospa! eguna Altsasun. Poliziaren "normalizazio garaian" indar polizial ororen beharra ukatuko dute irailaren 3an.


Ospa mugimenduak 126 kontrol polizial zenbatu ditu Altsasun

Urteko lehen hiru hilekoan Guardia Zibilaren 87 eta Foruzaingoaren 38 kontrol zenbatu ditu Ospa mugimenduak.


2020-08-31 | Guaixe .eus
Ospak errepresioa bukatzeko "antolakuntza eta borroka" aldarrikatu ditu Altsasun

"Ofentsiba kapitalista berri baten testuinguruan errepresioaren kontrako mugimendua indartzeko garaia da. Errepresioaren aurrean elkartasuna adierazi, elkar babestuz, errepresio indarrak desobedituz, ziurikatuz, autodefentsa eraikiz, saretuz". 1.300 bat pertsona egon... [+]


Eguneraketa berriak daude