“Errepresioaren kontrako mugimendua indartzeko garaia da”

  • Ospa mugimenduak aurtengo Ospa Eguna aurkeztu du. Abuztuaren 29an, larubantean, izanen da. Aurreko eguneratarako ere egitaraua prestatu du mugimenduak.

2020eko Ospa eguna aurkeztu dute.
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko uztailaren 30ean - 08:54
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ospa! mugimenduak 2020ko Ospa eguna aurkezteko agerraldian "ofentsiba kapitalista baten testuingurua, errepresioaren kontrako mugimendua idartzeko garaia" dela esan du; hortaz, aurtego Ospa Egunarekin "errepresioaren aurrean elkartasuna adieraziz, elkar babestuz, errepresio indarrak desobedituz, zirikatuz, autodefentsa eraikiz, saretuz…" aldarrikatu nahi dutela gaineratu du mugimenduak. Abuztuaren 29an izanen da Ospa eguna, baina aurretik ere zenbait ekimen antolatu ditu. Altsasura "etortzeko" deia luzatu dute.

Egitaraua

Agorrilak 22, larunbata

    10:00 Alde Hemendik kroserako izen ematea zabalduko da.

    11:00 Alde Hemendik krosa.

Agorrilak 25, asteartea

    18:30 Informatika-segurtasuna (hitzaldi-tailerra).

Agorrilak 27, osteguna

    19:00 Hitzaldia.

Agorrilak 29, larunbata. Ospa Eguna.

    13:00 Herri muralaren mustutzea eta auzatea, Arkangoako plazatxoan.

    15:00 Bazkaria.

    19:00 Kalejira, Foru plazatik.

Oharra: Guztien segurtasunagatik: musukoa jantzi, pertsonen arteko distantzia mantedu eta gel hidroalkoholikoa erabili.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ospa Herri Mugimendua
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.