Osatze feminista: elkar sendatzeko tresna

  • Gutxi batzuek jakingo dute zer esan nahi duen osatze feministak; izan ere, azken bi urteotan Euskal Herriko Bilgune Feministak (EHBF) plazaratu dugun behar berria da: zapalkuntza sistemek sortzen dituzten minetan arreta jartzeko ariketa.


2017ko urriaren 04an - 08:07
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gorputza dugu lehenengo lurraldea baina ez da territorio librea. Bertan jaio eta hiltzen gara eta gure bizipenak, sentsazioak edo bizi gertaerak gure gorputzaren memorian barneratzen dira. Horregatik, askatu beharreko materia dela uste dugu. Askotariko zapalkuntza sistemek, urteetan, gure soinean, komunitatean eta herrian eragin zuzena izan dute; samin, zauri eta orban ugari sortu dizkigute eta, horiekiko guztiekiko, ez dugu taldean lanik egin.

Ondoez fisiko zein mentalak medikuntza ofizialean sendatzeko hautua egiten dugu. Norbera da, gaixorik sentitzen denean, sendagilearengana joaten dena eta bere erara konpontzen saiatzen dena. Bakoitzak bere kasa egiten du bidea: izan ofiziala eta publikoa; izan alternatiboa eta pribatua. Azken hori asko zabaltzen ari da garaiotan: non-nahi ditugu sendabide berriak  proposatzen dituzten iragarkiak; gero eta jende gehiagok erosten du belar dendetan; Bach loreak, yoga, Chi Kung, kinesologia edota reiki hitzak bolo-bolo dabiltza. Guk geuk bakarrik bilatzen dugu bidea eta gure poltsikotik ordaindu.

Horregatik, eta sendatzeko bitartekoak taldeka elkarbanatzeak indar handia dutela sinesten dugulako, uste dugu elkarteen baitan pertsonon zaintzak ildo estrategikoa izan behar duela. Ez dugu ukatzen norberaren ibilbidea baina osatzearen kemena biderkatu daitekeela iritzi dugu. Sinesten dugu dena taldean egitea errazagoa dela, baita sendatzeko bideak topatzea ere. Ni osatzean zu osa zaitezke, eta alderantziz; zu osatzean gu osa gaitezke.

EHBF botika berri bilakatu nahi dute. Dena dela, argi utzi nahi dugu 15 urteetan bilgunearen baitan zaintzak izan duen garrantziari jarraiki egin nahi dugula: zaintza kokatu nahi dugu gure militantzia ereduaren nahiz amesten dugun herri antolaketaren erdigunean

EHBF botika berri bilakatu nahi dute. Dena dela, argi utzi nahi dugu 15 urteetan bilgunearen baitan zaintzak izan duen garrantziari jarraiki egin nahi dugula: zaintza kokatu nahi dugu gure militantzia ereduaren nahiz amesten dugun herri antolaketaren erdigunean. Patriarkatuak lana sexuaren arabera banatu du eta eremu publikoa eta pribatua erabat autonomoak direla sinestarazi digu.. Bizirauteko eta norberaren zein komunitatearen osasunerako, ezinbestekoa da besteekin hartu emana edukitzea eta denok onartzea elkarren mendeko izakiak garela; izan ere bizitzak zaurgarriak dira. Askotarikoak dira bakoitzak metatzen ditugun ahuldade, behar eta nahiak eta, horregatik, besteon beharra dugu.

Lotura kolektibo sakonak egiteko beharraz ari gara; enpatia erradikalaz, hainbat autoreren hitzetan. Bizi prozesu, une zein esperientzietan arreta jarri nahi dugu osasunez militatzeko; ezagutza indibidualak partekatu nahi ditugu kontsumo eredu basatia baztertu eta jakintza berriez gozatzeko; kultura-natura dikotomia gainditu nahi dugu arbasoez eta inguruaz ikasteko. Azken finean, zapalkuntzek sortutako ondorioak aitortu eta horiek guztiak gaurdanik landu nahi ditugu gorputzak gudu zelai izateari zuteko. 

Urriaren 10ean Gladys Enean zita dugu. “Borroka, bizi onez borborka” lelopean herri mugimenduetan osatze prozesuak gauzatzeko ditugun aukera, oztopo eta erronkez aritu nahi dugu. Eta noski, gonbidatuta zaude.

Miren Aranguren Etxarte.

Bilgune Feministako kidea.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Analisia
Salbamendu sareak

Oraingoan ere barrenak mugituta natorkizue, beldurretik eta izutik, uzkurtuta eta larrituta. Ze herri geratzen ari zaigun, zer datorkigun epe motzean, zer utziko diegun gure ondorengoei. Saiatzen naiz pentsatzen posible dela datorrenari aurre egiteko egiturak sortzea,... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


Honezkero, hemen dago beherakada

Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.

Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]


Gizon heterosexualak eta literatura feminista: hausnarketa bat

Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]


Auzolanean ikastola eraiki!

Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]


Amasa-Villabonako EH Bilduri erantzuna

Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]


Lotsa sentitzen dut giza generoko kide izateagatik

Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]


2025-07-23 | Iñaki Lasa Nuin
Gizakia kosmosa da

Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.

Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]


2025-07-23 | Josu Jimenez Maia
Marokoren estrategia zahar-berritua

"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.

Kezka, ezinegona eta... [+]


Txorimaloei mokoka

Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.

Miope bezain itsu,... [+]


2025-07-23 | Patxi Saez Beloki
Euskara gara

Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.

Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]


Martxa eta burujabetzak

Madalenetan murgilduta gaudela irakurriko duzue askok artikulu hau, bestela ere pentsatu gure etorkizuneko egunerokoan, jai giro herrikoiak aurrez irudikatzen duen herria baita urte osorako desio dugun herri eredua, deskantsu pixka bat gehiagorekin, noski. Badira urte batzuk... [+]


2025-07-23 | Edu Zelaieta Anta
Ekarri seiko hori

Behin batean, esku bakoitzean sei hatz zituen ume bat ikusi zuen Kelly doktoreak. Gurasoek ebakuntza egiteko erabaki irmoa hartua zuten, baina umeak ez zuen nahi. Mutikoak sei edo zazpi urte izango zituen, eta ederra zen.

– Ez! Nahi ditut denak. Nireak dira eta nahi... [+]


Eguneraketa berriak daude