Osasunbideko 350 langile kaleratu dituzte Nafarroako Gobernuak eta Osasun Departamentuak

  • LAB sindikatuak salatu duenez, kudeaketa kaxkarra dela-eta Osasunbidea zerbitzuko 350 langile kaleratu ditu Nafarroako Gobernuak. Mobilizazioak egingo dituzte irailaren 30ean.


2022ko irailaren 23an - 17:00

Nafarroako Gobernuak “zenbaki gorritan” utzi du Osasunbideko lantaldea, LAB sindikatuaren arabera. Osasun zerbitzuko 350 langile kaleratu ditu Osasun Departamentuak, funts guztiak itxaron-zerrendak murriztera bideratzeko. Gainera, kontratazio berriak etengo dituztela salatu du sindikatuak.

Osasun publikoarekin eta herritarrekin “konpromiso falta” egotzi dio LAB sindikatuak Nafarroako Gobernuari, eta asistentziaren kalitatearen kaskartzea eta langileen eskubideen urratzea salatu du. Funtsen erabilera okerra eta mediku eta erizainen falta deitoratu du sindikatuak. Gainera, gobernua Osasunbideko itxaron-zerrendak murrizten saiatu izana ere gezurtatu du, kontsulta espezializatuetako eta arlo kirurgikoko jarduera ez baita pandemia aurreko egoerara itzuli, besteak beste.

Egoera salatzeko elkarretaratzeak egingo ditu LABek irailaren 30ean Vianako Printzea Kontsulten Zentroan, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko zabalgunean; Lizarrako García Orcoyen Ospitalearen ate nagusian; eta Tuterako Reina Sofía Ospitalearen ate nagusian.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasunbidea
Euskal ospitaletan elikadura sistema iraunkorrak garatzeko txinpartaren bila

Kontratazio publikoa tresna baliotsua da erakunde publikoen berrikuntza-politikarako. Elikagai jasangarrien erosketa publikoak egungo ekoizpen- eta kontsumo-ereduak aldatzeko gaitasuna du. Ospitaleak ere funtsezkoak dira horretan. Renascence ikerketak osasun-zerbitzuetan... [+]


Lehen Mailako Arreta, "kolapsora" bidean

Nafarroako Osasun Plataformak salatu du osasun sistema publikoa gainbeheran dagoela eta pribatizatzen ari dela.


Larrialdiak: itxaronaldi luzeak, baina arreta ona

Jendez lepo egoten direnez larrialdiak, lau ordu inguruko itxaronaldiak daude “larrialdi gutxiko” egoeretan.


Umetoki lepoko minbizia garaiz hautemateko auto-harraldia sustatzen ari da Osasunbidea

Urtarriletik hona ia 13.500 pertsonek egin dute proba Nafarroan, eta proba egin dutenen %95ak etxean egin du.


2023-09-26 | Leire Artola Arin
Osasun sistema publikoaren defentsan manifestatzera deitu dute azaroaren 11n

Bilbon, Donostian eta Gasteizen egingo dituzte mobilizazioak osasungintza publikoaren aldeko herri plataformek. Salatu dute itxaron zerrendak murrizteko jendea klinika pribatuetara bideratzea “negozio biribila” dela gobernuentzat, pribatizazioa bultzatzen ari... [+]


Eguneraketa berriak daude