Osasun pasearen derrigortasunaren aurkako ekimenak emendatzen ari dira

  • Baigorri eta Garazi aldeko Bagabiltza biltzarreko hamar kidek Donibane Garaziko mediateka okupatu zuten, paserik aurkeztu gabe, urriaren 16an. Lauren Inchauspe auzapezarekin hitzordua lortu zuten: urriaren 19an dira biltzekoak. Bestalde, Ipar Euskal Herrian Ezpass! Nora Goaz? kolektiboa ere osasun pasearen aurka antolatzen ari da.


2021eko urriaren 19an - 05:29
Azken eguneraketa: 08:25

Kazeta hedabideak eman du gertakizunen berri: asteburu osoan Baigorri eta Garazi aldeko Bagabiltza biltzarrak hainbat ekimen egin ditu osasun pasearen derrigortasuna salatzeko. Izan ere, irailaren 30az geroztik, 12 urtez gorako herritarrak ezin dira hainbat leku publikotan sartu ziurtagiria erakusten ez badute, besteak beste, mediateketan. Hau salatzeko, Bagabiltza biltzarreko hamar kidek paserik aurkeztu gabe Donibane Garaziko mediateka okupatu dute urriaren 16ko arratsaldean. Lehenik Izpurako ospitalearen aurrean 45 lagunek elkarretaratzea egin zuten, eta handik jo zuten manifestazioan mediateka okupatzera.

Ixteko orduan, 18:30 aldera, jendarmeak joan ziren lekua hustutzeko eskatuz. 20:00ak arte iraun zuten bertan, zera eskatuz: Baionako suprefetaren kabinete buruarekin eta Donibane Garaziko auzapez Lauren Inchausperekin hitz egin ahal izatea. Azken honekin bilera lotzea lortu zuten, urriaren 19rako.

Pasearen aurka beste kolektibo bat sortu da: Ezpass! Nora Goaz?

Iurre Bidegainek Kazeta hedabidean azaldu du Ipar Euskal Herrian 62 afixa handi jarri dituen Ezpass! Nora Goaz? kolektiboaren ekimena zertan den. Afixa hauetan sendagileak, ostalariak edo suhiltzaileak ageri dira marraztuak, izan ere, irailaren 15az geroztik osasun paserik izan ezean lanera joateko eskubiderik gabe geratuak dira.

Iraila hasieran ekin zion antolatzeari Ezpass! Nora Goaz? kolektiboak eta egun 45 kide inguru dira, asteroko bileretan batzen direnak eta herrika antolatzea dute helburu. Iurre Bidegain kazetariari Elisabeth Charriaux kideak adierazi dionez, osasun pasearen inposizioa, nahiz eta aterabide gisa aurkeztua izan, "erabat politikoa" da: "Pass hau, kontratu soziala kreditu sozial bilakarazi nahi duen politika baten ageriko partea da! Pass-ak, deia ahulduak ditugun elkarrekin bizitzeko gaitasuna eta kolektibotasunaren zentzua oraindik gehiago ezdeusten ditu". Ezpass! Nora Goaz? kolektiboaz, azaldu du taldea bera politikoa dela, "hiriaren bizian parte hartzea" duelako helburu, baina ez duela alderdi politiko bat babesten.

Charriaux ez da txertaketaren alde ez kontra agertzen. Bidegain kazetariak azaldu duenez, kolektiboaren helburua da "askatasun espazio bat ekartzea estigmazioak alde batera utzita herritarrek eztabaidatu ahal izan dezaten. Informazio, analisi eta iritzien aniztasuna segurtatu nahi du eta ildo horretatik, bizitzako krisia kontuan hartuz, bide eta aterabide berriak arakatu nahi ditu, 'ez bakarrik txertatzea'. Gainera, txertaketak sortu duen 'gizarte zatiketa eta bereizketa hori' gainditu eta gizarte kohesioa landu nahi du. 'Molde zabalago batean elkartasun eta alternatiba berriak abiarazten laguntzeko', erantsi du".

Hego Euskal Herriarekiko elkarlana Bizitza plataformarekin sendotu nahi du kolektiboak, eta Bizitzaren wengunean irakur daiteke osorik Ezpass! Nora Goaz? kolektiboak urriaren 10ean prentsara bidali zuen agiria.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


2022-03-29 | ARGIA
COVID-19aren aurkako pilulak iritsi dira Hego Euskal Herrira

Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]


2022-03-15 | ARGIA
Indarkeria matxista pandemian: erailketa gutxiago eta suizidio gehiago

Pandemiaren eragina indarkeria matxistan azterketa kaleratu berri du Espainiako Gobernuak. Bertan ondorioztatu dute eraildako emakume kopurua gutxitu egin dela, hauek kontrolatuta eduki dituzten denbora gehitu izanaren ondorioz. Baina emakumeen suizidioak gizonenak baino gehiago... [+]


2022-02-22 | ARGIA
Hipra txerto katalana merkaturatzear denean, patenteak kentzeko eskatu dute hogei erakundek

Merkatura ateratzear den Hipra txertoari patenteak kendu diezazkiola eskatu diote hogei erakundek Espainiako Gobernuari. Izan ere, Kataluniako multinazional honek COVID-19aren aurkako txertoa egiteko entsegu klinikoetarako diru publikotik gutxienez 15 milioi euro jaso ditu.


2022-02-20 | Estitxu Eizagirre
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eneritz Zubiaurre irakaslea da, eta lan eremu horretan egin zen gizarteko lehenengotako txerto deiari erantzunez, ziztada hartu zuen 2021eko martxoaren 14an. Astra Zeneca egokitu zitzaion. “Inork, ezta txertoa jarri zidan erizainak ere ez zidan ohartarazi izan nitzakeen... [+]


Eguneraketa berriak daude