“Osasun etxea” irratsaioak irabazi du Rikardo Arregi saria

  • Euskadi Irratiko "Osasun etxea" saioak irabazi du 32. Rikardo Arregi saria. Komunikazio atalean aldiz, CodeSyntax konpainiak jaso du saria, "Egunean behin" aplikazioaren eskutik.

Argazkia: Eitb.eus

2020ko azaroaren 27an - 10:56
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Arantxa Arza kazetariak eta Felix Zubia medikuak jaso dute Andoainen ospatu den 32. Rikardo Arregi sari nagusia. Euskadi Irratiko saioak, osasun-kontsulta zabaltzen du igande goizero eta entzuleei kalitatezko zerbitzu publiko eredugarria eskaintzen diela azpimarratu nahi du epaimahaiak. Saioaren zeregina ez da koronabirusaren nondik norakoak azaltzera eta argitzera mugatutzen, izan ere, entzuleek beste edozein gaixotasunez sortutako kezka, helarazi eta zalantzei erantzun die, "beti zehaztasunez, erraz ulertzeko moduko hizkera erabiliz eta gizatasunezko tratu pertsonalizatua lehenetsiz". 

Komunikazio saria CodeSyntax enpresak jaso du Egunean Behin aplikazioarengatik. Epaimahaiak azpimarratu du euskara bultzatzeko eta sustatzeko erabilgarria izan dela, haren inguruan sortutako komunitate handia da horren isla.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kazetaritza
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!