Osakidetzako oposizioei buruzko ikerketa batzordea eskatuko du EH Bilduk

  • EH Bilduko 18 legebiltzarkideen sinadura duen eskaria astelehenean erregistratuko dute, Maddalen Iriarte legebiltzarkideak Euskadi Irratiko Faktoria saioan azaldu duenez.


2018ko uztailaren 23an - 12:28
Maddalen Iriarte astelehenean Faktorian

Ikerketa Batzordea osatzeko eskaerara alderdi gehiago ere batuko direla dio, “ttanttaka” ezagutzen diren irregulartasunak argitzeko eta aurrera begira lan eskaintza publikoan “berdintasuna bermatzeko” modua delako.

Salatu du Jaurlaritza “oso itsusi” hasi zela irregulartasunak gestionatzen, "eta oso itsusia zena lotsagarri bihurtu da”.

Osakidetzako beste zazpi kategoriatan jarri du salaketa LABek

LABek salaketa zabaldu du EAEko Fiskaltza Nagusian Osakidetzako EPEan egondako irregulartasunen inguruan. Beste zazpi kategorietara zabaldu du salaketa: kirugia orokorra, otorrino, laneko medikuntza, urologia, neurokirugia, patologia anatomia eta traumatologia. "Informazio guztia ekartzen ari gara ikerketa sakon bat egin dezaten eta Fiskaltzak ondorioak atera ditzan", azaldu dute sindikatuko ordezkariek. "Gure asmoa dena argitzea da; dauden ardurak argitzea, alegia".


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osakidetzako gatazka
Bizkaiko emaginen greba eguna astelehenean, Osakidetzaren udako murrizketak salatzeko

Satse Euskadiko Erizainen Sindikatuak deitu du greba, eta udako murrizketek eragindako lan karga arintzeko neurririk ez hartzea leporatu dio Osakidetzari.


Osakidetzaren irtenbide bakarra lanaldia luzatzea dela kritikatu dute ELA, LAB eta CCOOk

Langileen plantilla egokia osatu beharrean, Osakidetzako profesionalei aparteko orduen bitartez ordaintzea gaitzetsi dute sindikatuek. Azken urteetan errepikatu diren arazoen aurrean zuzendaritzak izandako plangintzarik eza salatu dute.


Murrizketak egingo dituzte udan Osakidetzaren lehen mailako arretako zentroen herenean

Hamar zentrok uda osoan itxiko dute eta 72 zentrok ixteko ordua aurreratuko dute. Sindikatuek salatu dute langileen lan karga "handituko" dela.

 

1.431 lanpostu sortzeak ez du Osakidetzaren plantilla handituko, ELA eta ESK sindikatuek salatu dutenez

Eusko Jaurlaritzak Osakidetzan iragarritako lanpostuak behin-behinean dauden langileen plazak formalizatzeko izanen direla esan dute ELA eta ESK sindikatuek.


Auzitegi Nagusiak berretsi du: geldirik jarraituko du Basurtuko bihotz kirurgiaren lekualdatzeak

Osakidetzak jarritako helegitea ez du onartu Euskadiko Auzitegi Nagusiak. Azaroan gelditu egin zuen Gurutzetara lekualdatze prozesua Arabako epaitegi batek.


2022-12-29 | Lide Iraola
Osakidetzako krisia
ESIko zerbitzuburuek bost eskakizun egin dizkiote zuzendaritzari

Zuzendaritza ospitale barruko kideez osatzea, mahai teknikoa osatzea langileen ordezkaritzarekin, "behetik gorako" lan ebaluazioa, langileen egonkortzea eta Onkologikoaren hitzarmen berriaren inguruan azalpenak jasotzea. Bost puntu horietan ardaztu dituzte... [+]


Sindikatuak protestara itzuliko dira, osasun sistema publikoaren alde

Osakidetzako sindikatu guztiek bat eginda, SATSEk, ELAk, LABek, SMEk, CCOOk eta UGTk deialdi bateratua egin dute abenduaren 22an zentro guztien atarian biltzeko. Opor garaiaren ondoren, protestak kalera eramatea ere aurreikusi dute.


Oposizioa haserre: nekagarria da Sagarduik galderarik ez erantzutea

Gidoi itxi-itxiarekin agertu da Osasun sailburua Legebiltzarrean, Donostia Ospitaleko egoeraren berri era xeheagoan ematera berez, baina galdera guztiak saihestu egin ditu. Oposizioko alderdi guztiek etengabe salatu dute lotsagarria eta larria dela jarrera hori izatea, eta... [+]


Donostia Ospitaleko zerbitzuak “indartuko” dituela hitzeman du Sagarduik presioen aurrean

Minbiziaren aurka egiteko CAR-T terapia abian jarriko du Osakidetzak urte eta erdi barru; non eta Donostia Ospitalean soilik eskainiko da zerbitzua. Horregatik, zentroak erreferentzia galdu baino, irabazi egingo duela jakinarazi du Sagarduik. Dena den, oposizioko... [+]


Donostia ospitaleko zerbitzuburuek mobilizazioak eten dituzte ostiralera arte

Eguerdian iragarri dute erabakia, “elkarrizketan aurrera pausoak” ematen ari direla argudiatuta.


Felix Zubia
“Langileok tratu hobea behar dugu; horrek zerbitzuaren kalitateari eragiten dio”

Politika egin eta Jaurlaritza edota EAJri min egitea ez dela osasun langileen asmoa, eta gatazka hau ez dela zentroen arteko lehia ere adierazi du Felix Zubia Donostia Ospitaleko ZIUetako buruak Euskadi Irratian.


Gertaeren kronologia: Zer ari da gertatzen Donostia Ospitalean?

Onkologikoa Osakidetzan saretu nahiak zeresana du kargugabetze, dimisio eta protesta olde honetan. Osakidetzaren jarrera "zentralizatu eta bertikala" salatu dute Donostia Ospitaleko profesionalek, uste baitute ez dela entzuten beraien iritzia zerbitzua kudeatzeko... [+]


2022-12-06 | ARGIA
Osakidetzeko krisia
Donostiako Ospitaleko 28 zerbitzuburuk azalpen eske Osasun sailari igorritako gutun irekia

Azken egunotan larriagotu egin da Osasun sistemako profesionalen eta zuzendaritzaren arteko talka. Donostiako Ospitaleko 28 zerbitzuburuk gutun ireki bat sinatu dute eta salatu zuzendaritza taldeak funtzionatzeko modu inposatzailea darabilkila luzaroan. Gainera, komunikazio... [+]


Osakidetzako krisia
Donostia Ospitaleko zuzendari berriak jazarri zuela salatu zuen OPEetan iruzurra agerian utzi zuen langileak

2018ko Lan Eskaintza Publikorako deialdian iruzurrak salatu zituen langiletako bati, egoera "jasanezina" egin zion orduan ESI Debagoienan zuzendari zen Agustin Agirrek. Orain, ESI Donostiako zuzendaritza kargua hartu du, eta Jaurlaritzako Osasun sailburuak esan du... [+]


Eguneraketa berriak daude