Ordizian denek jantzi behar dituzte musukoak gune publiko orotan

  • Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak jakinarazi ditu Ordizian gaurdanik leku publikoetan koronabirusaren hedatzea oztopatzeko erabiliko diren neurriak. Ostatuetako bezero kopuruak mugatu eta horiei bezala elkarte gastronomikoei iluntzeko itxiera aurreratzeaz gain, leku publiko guztietan edozein herritarrek jantzita eraman beharko du beti maskara. Asteartetik ari zen neurri hori eskatzen herriko alkatea.


2020ko uztailaren 8an - 12:41
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ordiziako kale, plaza, ostatu, komertzio edo beste edozein leku publikotan oraintxe bertan derrigorrezkoa da maskara jantzita eramatea, berdin dio bakarrik joanda ere aire librean. Horixe da asteazken goizean Nekane Murga Osasun sailburuak EAEko koronabirus agerraldi berriaz eman duen informaziorik nabarmenena.

Neurri hori bezperan eskatua zuen Ordiziako alkateak, zeina aldi berean kexu baitzen Eusko Jaurlaritzatik aski informazio igortzen ez diotela eta. Ordiziako udal agintariek baino zorte hobea dute hedabide batzuek, antza, zeren eta gaur goizetik albiste hori egintzat eskaintzen baitzuen Noticias de Gipuzkoa egunkariak. Musukoak, bestalde, ez dira oraingoz derrigorrezkoak Goierriko eskualdeko beste herrietan.

Gainerakoan, Ordizian debekatuta daude gaurtik edozein motatako festa, ospakizun eta jende bilerak. Ostatuetan ezin da zutik kontsumitu eta horietan legez onartuta daukaten bezero kopuruaren erdia eduki dezakete eserita mahaietan. Ostatuek bezala elkarte gastronomikoek derrigor itxi beharra daukate gaueko 23:30erako. Neurriok gehitzen zaizkie jada atzo Udalak hartutako besteei, baserriko produktuen azoka eta haurren udalekuak bertan behera utzi, eta abar. Zahar-etxean ere bisitak etenda daude, eguneko zaintza zerbitzua bezala.

Hedabideei erreparatuz gero, nahasmendu pittin bat egon da Ordiziako kutsadura-fokuarekin lotutako positiboen kopuruetan eta azkenean, kazetarien galderei erantzutean, Murga sailburuak berretsi du uztailaren 8ko eguerdira arte kutsatuak 48 direla.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
2022ko otsailaren 16
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!