Sei urte bete ditu Mozal Legeak, eta sei urteotako datuek argi eta garbi erakutsi dute Eskubide Sozial, Zibil eta Politikoei aurre egiteko nolako tresna errepresibo garrantzitsua eta indartsua den –Zigor Kode berriarekin batera– Espainiako Estatuarentzat zein botere ekonomikoentzat. 2015eko uztailaren 1ean indarrean sartu zenetik ez dute etenik izan eskubide sozial, zibil eta politikoen aurkako polizia ezberdinen erasoek, ezta koronabirus garaian ere. Protesta sozial zein politikoaren aurkako jazarpen judiziala nahiz poliziala eta jendarte kontrol soziala etengabe indartu dira Espainiako Estatuan.
Sei urte hauetan adierazpen askatasunak, mobilizazioak egiteko eskubideak eta informazioa jaso zein zabaltzeko eskubideek izugarrizko murrizketak jasan dituzte krisialdi sanitarioan, territorialean, ekonomikoan, politikoan eta baita sozialean ere murgilduta dagoen Espainiako Estatu ahulduan.
Herritarrek, ekintzaile sozial, sindikal edo politikoek ordaindu dute egoerari aurre egiteko ausardia, Mozal Legea kolektiboen eta herritarren protesta suntsitzeko prestatua baitago beregan biltzen dituen zazpi arrazoi nagusi hauengatik.
Lehena. Mozal Legea prozedura administratiboetan oinarrituta izanik, bere aplikazioan desagertu egiten dira zehapen-prozedura edo zigor-prozedura guztietan dauden berme nagusiak, besteak beste epailearen presentzia eta, ondorioz, erabakia beti ekintzaile sozialaren kaltean ematen da.
"Madrilen osatu den gehiengo parlamentario berriarekin, Sánchezen Gobernuak Mozal Legea indargabetzeko benetako aukera du"
Bigarrena. Mozal Legeak biltzeko, manifestatzeko, adierazteko eta informatzeko askatasun eskubidea murrizten ditu segurtasunaren izenean, beti ekintzaile sozialaren kaltean.
Hirugarrena. Agentearen segurtasun pertsonala –edota beren familiena– dela medio, Mozal Legeak Poliziaren irudiak, datu pertsonalak edota profesionalak zabaltzea debekatzen du eta, ondorioz, baita defentsa frogabide garrantzitsu bati ateak itxi, beti ekintzaile sozialaren kaltean.
Laugarrena. Mozal Legeak Poliziaren froga-balioa arautzean hauen hitzari froga balioa ematen dio, berdintasun prozesalaren printzipioa eta defentsa-eskubideari zein errugabetasun-presuntzioa hautsiz, beti ekintzaile sozialaren kaltean.
Bosgarrena. Mozal Legearen aplikazioan legezkotasun-printzipioa hausten da, botere publiko baten egikaritza oro indarreko legearen eta haren jurisdikzioaren arabera egin beharrean Polizia agenteen borondatearen arabera egiten delako, beti ekintzaile sozialaren kaltean.
Seigarrena. Datuek adierazten dute mugimendu sozialak edo horiekin lotutako dinamikak zigortzeko joera argia dagoela, eta horren arrazoia izan daitekeela zigorgabetasun-esparru bat sortzea Poliziarentzat, beti ekintzaile sozialaren kaltean.
Eta, zazpigarrena. Esandako horretatik guztiarengatik ondorioztatzen da Poliziak eta administrazio guztiek zigor-zuzenbidea argi eta garbi erabiltzen dutela egungo statu quo-a defendatzeko eta, oro har, beren jarduna auzitan jartzen dituzten mugimendu eta erakundeen aurkako errepresio-arma gisa erabiltzeko, beti ekintzaile sozialaren kaltean.
Eta hori gertatu da 766.416 aldiz 2015-2019 urteen bitartean Espainiako Estatuan, hau da, 2020ko martxoan COVID-19aren pandemia hasi baino lehenago. Geroztik emaitzak izugarri okertu dira.
Hego Euskal Herri osoan ere emaitza izugarria da. Polizia Nazionalak, Guardia Zibilak eta Udaltzaingoak herriz-herri ekintzaile sozialen aurka jarritako beste milaka zigor daude. Denetara, lau herrialdeetan 28.000 espedientetik gorakoa da estimaziorik ziurrena. Horietatik, 8.000tik gora eskubide sozial, zibil eta politikoekin zuzenean lotutakoak, 2015-2019 bitartean. Hemen ere 2020 eta 2021ean datuak asko okertu dira.
Berdin izan zaie etxebizitzaren eskubideen aldeko mugimendua kolpatzea, mugimendu ekologista, mugimendu feminista, euskal presoen aldekoa, langabetu eta prekaritzatuen mugimendua, ama hizkuntza erabili nahi izan dutenak zigortzea, errefuxiatuak kanporatzea… Dena bihurtu dute delitu: biltzea, manifestatzea, abestea, idaztea, hitz egitea, informatzea, protestatzea… Horregatik eskatu dute Euskal Herriko eragile sozial, sindikal eta politiko gehienek Mozal Legearen indargabetzea behin eta berriro. Baina kasurik ez orain arte.
Baina orain posible da. Madrilen osatu den gehiengo parlamentario berriarekin, Sánchezen Gobernuak Mozal Legea indargabetzeko benetako aukera du. Ez dugu eskatzen mugimendu sozialen aurkako 155. artikulua den Mozal Legea “demokratizatuko” duen ekimen erreformistarik, Mozal Legea baztertzea da eskatzen duguna.
Gure eskubideen eta askatasunaren defentsan eta praktikan makurtu ezinak izan behar dugu. Biolentziarik gabeko gure erresistentziak irmoa eta etengabea izan behar du, jokabide horrek beraien diskurtso juridiko politiko osoa desegingo duelako. Gure biolentzia nahi dute, dena legez kanpo jartzeko eta beraien gure aurkako erasoa sozialki legitimatzeko. Probokatzaile profesionalak dira, baina ez gara beraien jokoan eroriko.
Estatuaren errepresioa, erregresioa eta zentralizazioa, gu eta gure askatasun proiektua indartzeko tresnak bihurtu behar ditugu. Gure aurkako zenbat eta eraso gehiago, orduan eta erantzun mobilizatzaile handiagoz erantzun behar diegu. Horretan indartsuagoak izan behar dugu, neka ezinak, iraunkorrak, tematiak. Erresistentzia zibilaren eta desobedientziaren estrategiak garatu behar ditugu. Desobedientziaren zibilaren txanda da, ekintza zuzenarena, herri erresistentziarena, kolaborazio ezarena… eraikuntza nazional eta sozialaren matxinadarena.
Mozal Legerik ez!
Desobedientzia aurrera!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
ARGIAren efemerideen kanalean topatu dut berri zaharra: 1918ko apirilaren 23an, Irlandako langileek greba orokorra egin zuten I. Mundu Gerrarako derrigorrezko erreklutamenduaren aurka. Langileen eta independentziazaleen erantzunari esker, Britainia Handiak atzera egin behar izan... [+]
“Gabezia guztiekin ere, sindikatuek gizateriaren alde inoiz egon den beste edozein giza erakundek baino gehiago egin dute. Duintasunari, zintzotasunari, hezkuntzari, ongizate kolektiboari eta giza garapenari beste edozein pertsona-elkartek baino gehiago lagundu... [+]
Automatizazioaren eta abereen inguruan kuxkuxeatzen ari nintzela, ukuilu automatizatuen informazioa hasi naiz eskuratzen. Nire idazmahaiaren erosotasunetik idazten, gizakion kontsumorako modu masiboan esplotatzen ditugun abereen bizitzak nahiko penagarriak direla iruditzen zait,... [+]
Errepikatu nirekin: Sara Millerey. Ez dezagun ahaztu bere izena. Transfeminizidioaren biktima da Millerey: gorrototzaile transmisogino batek torturatu zuen, besoak moztu zizkion eta bizirik bota zuen ibaiertz batera. Bi orduko agoniaren ondoren hil zen.
Errazagoa da J.K... [+]
Zenbait urtetatik hona sarri entzuten dugun kontzeptua da zaurgarritasuna. Gaur gaurkoz, diskurtso politikoetan pertsona zaurgarriez aritzea ohikoa da. Seguru nago nik ere inoiz erabili dudala berba hori Bizilan.eus webgunean, eskubide laboralak eta prestazio sozialak azaltzeko... [+]
Posible da, nonbait, zoriontasuna neurtzea. Are, bada horretan tematzen denik. NBEk ez du arrakasta handirik munduko bakeari eusten, baina halako tasuna planetan zehar nola dagoen banatua erakusten du urtero, txosten batean. Funtsean zerrenda bat da, herrialdez herrialde, zein... [+]
Maiatzaren 11n, igandea, Errekalde plazan (Bilbo) hitzordua dugu euskal hiri eta herrietan bizi diren pertsona guztiek errolda izan dezaten aldarrikatzeko korrikan. Ekintza hori gure udalerrietan bizi den inor erroldarik gabe ez egotea bultzatzen duen kanpaina zabal baten... [+]
Duela urtebete eskas Espainiako aireportuen sarea kudeatzen duen AENA enpresa publikoak iragarri zuen Loiuko aireportuko terminala handitu nahi duela. 2024an 7 milioi bidaiariren langatik gertu gelditu zen eta, handitzeak aurrera eginez gero, 2030. urtetik aurrera 13-14 milioi... [+]
Europa berrarmatu. Europa defendatzeko berrindustrializatu. Hori da azkenaldian Europar Batasuneko agintari politikoek sustatu nahi duten agenda, Europako defentsari buruzko Liburu Zuria, Europa BirArmatu eta 2030 Prestasuna planen bidez. Militarismoa sustatzeko aitzakiak dira... [+]
Harriduraz irakurri dugu prentsan Aritz Otxandianori etxean bertan bengalekin egindako erasoaren albistea. Berak sare sozialetan eman zuen gertatutakoaren berri. Bai bera, bai bere adierazpenak jasotzen dituzten hedabideak ahalegindu dira eraso hori makro-berriztagarriei buruzko... [+]
Ez da lehenengo aldia, aditua izan ei naiz kontraesanetan. Oreka, baietzaren eta ezetzaren arteko muga non marraz daitekeen bilatzen. Analisi topografikoa, neurriz neurri morala triangelatzen. Tatuaje erraldoia bekokian: Bai, baina… Erabaki batera iristeko, inoiz nire... [+]
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]