Omicron aldaera identifikatu duen medikua: “Sintomak ezberdinak baina arinak dira”

  • Omicron aldaeraz Hego Afrikako agintariak ohartarazi zituen Angelique Coetzee medikuak dio sintomak "ezohikoak baina arinak" direla. Neke handia da deskribatu duen sintoma, eta gaixo horiek ez dute usaimenik ez dastamenik galdu.

     


2021eko azaroaren 30ean - 09:19
Azken eguneraketa: 10:39
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Erresuma Batuko The Telegraph hedabideak hitz egin du mediku honekin. 33 urte daramatza familia mediku lanean (egun Pretoria hirian, kontsulta pribatuan) eta Hegoafrikako Mediku Elkarteko lehendakari ere bada. Azaldu duenez, azaro hasieran COVID-19aren ohiko sintomak ez zituzten gaixoak iristen hasi zitzaizkion. Horien artean zeuden jatorri anitzeko gazteak, neke handia zutenak, eta sei urteko haur bat pultsu oso altuarekin, baina horietako inork ez zuen gustua eta usaimena galdu. "Hauen sintomak oso ezberdinak eta oso arinak ziren, aurrez artatu nituenekin alderatuta" adierazi dio Coetzeek The Thelegraph-i.

Azaroaren 18an, familia bereko lau kidek erabateko nekea sentituz COVID-19 positibo eman zutenean, mediku honek herrialdeko txertoen aholku komiteari dei egin zion. Jakitera eman zuen berak artatutako gaixoen bi dozena inguruk eman zutela positibo COVID-19 proban, aldaera berriaren sintomekin. Gehienak gizon sanoak ziren, "oso nekatuta" zeudenak. Gaixo hauen erdia txertatuta zegoen eta beste erdia ez (Hegoafrikan herritarren %24k du txertoaren pauta osoa hartuta).

Coetzeek adierazi du gaixo hauek denak gainerakoan sano zeudela eta kezka agertu du jende helduari gehiago erasango dion, hauek bestelako gaitzak ere izaten baitituzte, diabetea edo bihotzeko gaixotasunak, adibidez. Hegoafrikan gizartearen %6k soilik du 65 urtetik gora.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
2022ko otsailaren 16
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eguneraketa berriak daude