Olga Comes euskal presoaren senideek auto-istripua izan dute Asturiasetik bueltan

  • Asteburu honetan ere Ainhoa Mujika eta Jon Olarra preso donostiarren lagunek istripua izan dute. Etxeratek dio izandako bi istripu hauek "dispertsioarekin amaitzea ezinbestekoa dela erakusten" dutela.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2019ko azaroaren 26an - 08:21
(Argazkia: Etxerat)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Larunbatean, Villabonako espetxean (Asturias, 440 km) dagoen Olga Comes preso iruindarraren bi senide, haietako bat adin txikikoa, Altuben (Araba) izandako istripu baten biktimak izan ziren, bisitatik bueltan zetozela. Beraien furgonetan bihurgune batean irten zen, bazter babesarekin talka eginez, bertan beste bi istripu egon ziren euritearen ondorioz.

Olga Comesen kasuan, gainera, bere senide eta lagunek izan duten hirugarren istripua da.

Bestetik, ostiralean, Alboloteko espetxean (Granada, 840 km) dauden Ainhoa Mujika eta Jon Olarra preso donostiarren lagunek N-1 errepidean auto istripu bat izan zuten, Madrilera iritsi baino 75 kilometro lehenago, euriteak eragindako auto-ilara luzea zegoen puntuan. Bidea egiten jarraitzea lortu zuten, hurrengo egunean bisita egin ondoren berriz ere etxera itzultzeko.

Kotxeak izandako kalteen eta eguraldi txarraren ondorioz itzulera luzatu behar izan zuten, arriskua handituz, etxera igandeko ordu txikitan iritsi baitira.

Bi ezbehar berri hauek 2019an senide eta lagunek jasan dituzten istripuen kopurua zortzira igo dute. 30 urtez 1.000 zauritu inguru eta 16 hildako eragin ditu dispertsioak senide eta lagunei egitera behartutako bidai luzeetan, Etxeratek emandako datuen arabera.

Larunbatean, ordezkaritza politiko eta sozial zabalarekin batera, Gernikako lizeo aretoan egindako ekitaldi batean "senideei ezarritako kondena eta dispertsioa mantentzea jasangaitza da eta egoera honekin amaitzea ezinbestekoa" dela gogoratu zuen Etxeratek. "Senide eta lagunei ezarritako kondenari amaiera jartzea, dispertsioak eragindako hildakoen aitortza lortzea eta preso guztiak Euskal Herrira ekartzea premiazkoa da, asteburu honetan gertatutako istripuak bezalakoak inoiz gehiago gerta ez daitezen", esan dute ohar baten bidez.

Istripu hauek salatzeko kontzentrazio ezberdinak antolatu ditu Etxerat Elkarteak Hego Euskal Herriko hiriburuetan: Iruñean, ostiralean arratsaldeko 20:00etan eginen da, Sarasate Pasalekuan.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sakabanaketa
2023ko martxoaren 27
Amaitu dute

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!