OlatuKoop, sarea sendotzen

  • Maiatzean aurkeztu zuten OlatuKoop, ekonomia sozial eta eraldatzailearen aldeko enpresen, kooperatiben eta sindikatuen sarea. Urriaren 29an egin dute lehen Saretze Eguna Donostian.


2014ko urriaren 31n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
OlatuKoop sortzean proposatu ziren oinarri irekiak onartu dituzte. (Arg: OlatuKoop)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Euskal Herriko kooperatibismoaren memoria berreskuratzea eta ekonomia eraldatzailea sustatzea da OlatuKoop sarearen helburua.

Ekimen irekia da, eta bere oinarriak onartzen dituen enpresa proiektu edo komunitate oro sareko kide bihur daiteke. Dagoeneko bat egin dutenen artean daude Talaios, Sorginetxe, Koop57, EHNE Bizkaia eta Lakari, besteak beste.

Oinarriak finkatuta

Asteazken honetan eztabaidatu dituzte OlatuKoop sortzean proposatu ziren oinarri irekiak. Gardentasuna, aberastasunaren banaketa orekatua eta “pertsona bat, bozka bat” filosofia onartu dituzte kideek.

Logotipoa aukeratu dute sarearentzat, eta proiektu berriez ere aritu dira. Etorkizunean botere harreman parekideak indartzea ezinbestekoa iruditzen zaie OlatuKoop-eko kideei.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kooperatibagintza
2025eko uztailaren 2
Lurraldea eta arkitektura
Kooperatibak

Eguneraketa berriak daude