Oier Gomez preso gaixoaren berehalako askatasuna eskatuko dute

  • Sei hilabeteko bizi itxaropena eman dio medikuak Oier Gomez presoari. Egoera atzeraezina dela eta, bihar kondena eteteko bista egingo da. Gaur, berriz, Bilboko frantses kontsulatuan elkarretaratzea egingo dute Gomezen zigorra berehala etetea exijitzeko.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko apirilaren 18an - 09:11
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Frantziako Meaux espetxean dago preso Oier Gomez gasteiztarra. Ewing sarkomak buruan eta pelbisean eragin dion metastasiaren ondorioz, sei hilabeteko bizi itxaropena iragarri dio medikuak. Horren aurrean, familiak espetxe zigorra berehala etetea eta baldintzarik gabeko askatasuna eman diezaiotela eskatu du, “Oier konfidantzazko medikuek zaindu dezaten eta familiaren ondoan egon dadin”.

Baionan joan den astean eginiko agerraldian Bagoaz kolektiboak, Sare herritarrak, Oiertxo SOS plataformak eta Etxerat Elkarteak, senide eta abokatuek Oier Gomezen egoera atzeraezinaren berri eman zuten. Oiertxo SOS plataformak zabaldutako mezu batean presoa “espetxean eta bakarrik hiltzeko arrisku larrian” dagoela ohartarazi dute.

Bihar, apirilak 19 asteazkena, bere zigorra eteteko eskaera aztertuko dute Parisen. Berak mugitu ezin duenez, epailea eta prokuradorea joango dira ospitalera, baina erabakia egun batzuk beranduago jakingo da. Zigor-etete eskaera onartuta ere, Oier Gomez ezingo da kartzelatik berehala atera. Presoak hiru euroagindu ditu zain, bi Espainiakoak eta bat Portugalgoa. Aske geratzeko eskaera bat egin behar du euroagindu bakoitzeko.

Hainbat mobilizazio

Oier Gomez eta gaixo dauden preso guztien askatasuna eskatzeko, elkarretaratzea egingo dute gaur eguerdian Frantziako Kontsulatuaren aurrean. 12:30ean biltzeko deia zabaldu dute Sare herritar plataformak eta Bagoazek. Asteazkenean, Gomezen kondena eteteko bista gauzatuko den egunean, Baionan egingo dute elkarretaratzea.

Apirilaren 22an Oiertxo SOS plataformak Elkartasun Eguna antolatu du Gasteizen. Hainbat hitzaldi, kontzentrazioa, bazkari herrikoia eta manifestazioa egingo dituzte. Maiatzaren 6an, aldiz, Sarek manifestazio nazionala deitu du Gasteizen.

Oiertxo SOS plataformak gaixorik dauden preso politikoen alde lan egiten duten eragile guztiekin elkarlanean jarraituko dutela adierazi du, eta antolatutako mobilizazio guztietan parte hartzeko deia luzatu du.

Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Sarek urtarrilaren 10erako iragarri du manifestazio nazionala, "gehiegi luzatu den" prozesua amaitzeko

Ezin da gehiago luzatu lelopean, presoentzako espetxe politika arrunta ezartzea eta iheslarien eta deportatuen itzulera eskatuko dituzte Bilbon, urteroko legez. Horrekin batera, presoen eskubideak defendatu eta, batez ere, Euskal Herrian “konponbidearen, bakearen eta... [+]


2025-09-09 | ARGIA
Aske utzi dute Jose Mari Dorronsoro euskal presoa, 32 urteren ondoren

Jose Mari Dorronsoro preso politikoak Frantziako Estatuan bete zuen zigorra aintzat hartu ondoren, aske utzi zuten abuztuan, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez.


Sarek eta Etxeratek mobilizazioak egin dituzte Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan

Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte. 


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


2025-07-23 | Hatortxu Rock
Egon ez zaren lekuetara itzultzeko
MULTIMEDIA - film laburra

Hirugarren graduan dagoen preso baten eta bere ilobaren mendi bueltan girotutako laburmetraia aurkeztu du Hatortxurockek. Kalera irteten diren presoei harrera duina emateko beharra aldarrikatu nahi dute lan honekin.


Jesus Maria Gomez Ezkerro preso iruindarra aske geratu da zigor osoa beteta

Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da. 


"Herriak erabaki du Hatortxu Rock 30 aldiz egitea"

26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]


2025-07-21 | ARGIA
Ongietorrien auziko akordioak "borrokaren zilegitasuna" ezbaian jartzen duela salatu dute zenbait presok eta preso ohik

"Euskal Herriaren jazarpena elikatzen du Euskal Herriaren bakearen bidean egindako akordiotzat saldu duten honek", adierazi dute larunbatean Arrasaten eginiko prentsa agerraldian. 


Txetxu Barrios Atarrabiako presoa baldintzapeko askatasunean geratu da

Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.


2025-06-12 | Gedar
2022tik hona, gutxienez 68 preso izan dituzte uhalekin loturik EAEko espetxeetan

Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]


Iruñeko espetxeko presoek tratu txarrak, birgizarteratzeko baliabide falta eta generoaren araberako desorekak sufritzen dituztela dio Salhaketak

Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.


2025-06-05 | ARGIA
Sorzabalen absoluzioari helegitea jarri dio fiskalak, eta bere kontrako epaiketa errepikatzea eskatu du

Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.


2025-05-23 | Gedar
Preso politikoei harrerak egitea debekatzen saiatuko dira berriz Espainiako Estatuan

PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.


40 minutu Iratxerekin

Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]


Ekainak 7an Amnistia Egunera batzeko deia luzatu du Askek

Antolakunde "antierrepresiboak" ekainaren 7an Amnistia Eguna antolatu du Senperen. Eguna aldarriz josteko, egun osoko egitaraua antolatu dute. Nazioarteko beste erakunde batzuekin eta Aroztegiko Komitearekin mahai inguruak antolatu dituzte. 


Eguneraketa berriak daude