#OccupyMoncloa: etxe kaleratze baten aurrean hordagoa Rajoyri

  • Espainiako presidentearen egoitza den Moncloa eraikina okupatu du etxetik kaleratua izan den bikote batek. 63 eta 64 urte dituzte eta Alacantekoak (Herrialde katalanak) dira.


2014ko abenduaren 5ean - 11:01
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Etxetik kaleratua izan den adineko bikote batek Moncloa okupatu du. (Argazkia: @PAH_Alicante)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Citifin enpresari 20.000 euro zor zizkion bikoteak eta ordaindu ezin zituztenez etxetik kaleratu zituzten. Egun aurtokarabana batean bizi dira. Gainera senarra gaixo dago, metastasidun minbiziarekin Kaos en la Red agerkari digitalak argitaratu duenez.

Arazoa konpondu arte “Rajoyren etxetik” ez direla joango eta bidali nahi badituzte “indarrez” atera beharko dituztela esan dute.

Oihartzun handia izaten ari da sare sozialetan; Twitterren #OccupyMoncloa etiketa erabiltzen ari dira.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxegabetzeak
Eguneraketa berriak daude