Nolako laborantza, halako janaria: ‘Afterres 2050’ ikerlanaren aurreikuspenak

  • Okzitaniako Tolosako Solagro elkarteak plazaratu duen "Afterres2050: quelle utilisation des terres en 2050 en France?" ikerlanean erakutsi dute 2050ean gaurkoaren aldean oso bestelako jateko moldeak behar genituzkeela lehenetsi.


2015eko urriaren 26an - 13:05
Okela eta esnekien kontsumoa gutxitu eta fruitu eta barazkiena handitzea da etorkizunerako proposatzen dena. (Argazkia: Antxeta Media)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Nolako janaria nahi dugu etorkizunean, araberako laborantza kudea dezagun hemendik aintzina. Hor da desafioa, hotz eta gordin.

Ez da egunik gure inguruko telebista ala irratietan, ez baitaukute emankizunik eskaintzen saltegietan dugun janariaz dudatzeko. Bada beldurtzekoa, bada nazkatzekoa. Salgai ezarria den janariak baimenak baditu nunbaitik horra heltzeko, eta bizkitartean hobe nor bera mesfidatzea.

Lehen, etxetan ala ostatutan jaten zena herriko ohidurak behartua zen guti aski. Nahitaez lekuan lekukoari jarraiki behar zen, bere abantaila eta arrangura guziekin. Aspaldiskoan, eguneroko janaria publizitatearen menpe jarria da, eta iragarki horiek darabilate hara eta huna.

Zer balio dute gobernuaren aholkuak “egunero bost fruitu eta barazki jan behar dira”, saltegi apal buruan ezarria den golden sagar distiratsuak zahi hutsaren balioa besterik ez badu, dena fazoin dena pozoin!

Berriz kausitu ditugu Solagroko ikerlariak, beren Afterres 2050 aurkeztu daukutela. Agertzekoak dira naski Lurramako hitzaldietan.

Okzitaniako Tolosan jarria den elkarte hunek ikerlan sakon bat bururatu berria du. Erakusten dute 2050ean bestelako jateko moldeak behar genituzkeela lehenetsi. Sobera haragi eta esneki iresten dugula egunero, sobera azukre eta sobera gatz. Beharko litekeela fruitu eta barazki gehiago, arrainkia usuago, ogi zuria baztertu eta irin osoa duen ogia gozatu...

Gaurko bizi eta jateko moldearen ondorioz zernahi gaitz agertzen ari da hiri eta kanpañetan. Askoren sendotzeko eginahalak hobetuz doatzi medikuntzatik, baina osagarriak janaria du lehen bermea.

2050erako laborantzak sendoa eta iraunkorra izatekotz, baztertu behar ditu peztizida eta onkailu artifizial gehienak. Kalitatezkoa izateko, janariak ez du alabaina pozoin arrastorik onartzen ahal. Urak ere edangarria gelditzekotan, arta haundiz zaindu behar du lurrazalak.

Petrola bezalako erregaiak zuhurki baliatzen ikasi beharko, oraingo arabera ordukotz mendratuak izanen baitira lurpeko lehengaia... Burrunba gutiago beraz etxaldetan traktur handiekin, eta zalaparta gutiago janariaren harat hunatetan, neurriz alorretan eta bidetan.

Lurrak beste erabilpen bat merezi izanen du. Uste izan bada mende erdi batez kanpotik ontuz baliatzeko egina zela, berriz ikasi beharko lur mamiaren berezko emankortasuna baliatzen!

Jakintzak hedatu dira industriaren eskutik, onkailutan, tresnerian ala inguramenaren eta laborantzaren menderatzeko moldetan. Kalte eta kutsadura sobera izan dela onartzen uzkur gaude oraindik. Baina norabideak argitzen ari dira: osagarria janaritik, iraunkortasuna lehen helburu sail guzietan.

Orduan menturaz zuzentasun gehiago mundu huntan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Laborantza
Marieneko lurren alde, Kanbon mobilizaziora deitu dute larunbaterako

Elkarretaratzea eta asanblada antolatu dituzte azken berriak zeintzuk diren jakinarazteko. Horrez gain, irailaren 9an Baionako auzitegi aitzinean mobilizatuko dira, Marieneko lurraren defentsan aritutako hiru ekintzaile auzipetuko dituztelako.


Caparrosoko Valle de Odieta makroetxaldea epaitzen ari dira lurrak nitratoz kutsatu dituelakoan

Irailaren 2an hasi da epaiketa Iruñeko Zigor Arloko 2. epaitegian, ustez 2021ean makroetxaldeak haren inguruko lurrak minden hondakinekin kutsatzeagatik. Sasoi hartan Valle de Odieta makroetxaldeko administrazio kontseiluan ari ziren bost pertsona epaituko dituzte. ARGIA... [+]


2025-07-28 | Garazi Zabaleta
Udako azoka ekologikoak
Aurtengo hamabi plazak

Urtero bezala, aurtengoan ere martxan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Udako Azoka Ekologikoak. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak antolatzen ditu azokak, Gipuzkoako Biolurrekin, Bizkaiko Ekolurrekin eta Arabako Bionekazaritza elkarteekin batera... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


2025-07-22 | Estitxu Eizagirre
Frutazaintza ekologikoa ezagutzeko txangoa deitu du Biolurrek

Biolur laborantza ekologikoaren aldeko elkarteak frutazaintza sustatu nahi du eta horretarako egun-pasa ederra antolatu du uztailaren 29rako; hiru proiektu ezagutuko dituzte bertatik bertara: Erroak mintegia Ahatsan (Nafarroa Beherea), Kibbi Sat Donezteben (Nafarroa) eta... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


2025-07-07 | Estitxu Eizagirre
Lurraldeko ogi ekologikoaren balio nutrizionalak aztertu dituzte HoBBea proiektuaren baitan

HoBBea proiektua hiru elkarte hauek elkarlanean egina da: Biharko Lurraren Elkartea (BLE), Biolur eta Hazialdeko. Nekazari-okinaren figura indartu nahi dute HoBBea proiektuaren bidez, eta lurraldeko ogi ekologikoa kontsumitzearen balioak eta onurak ezagutarazi nahi dituzte... [+]


2025-07-07 | Garazi Zabaleta
Larrinbarri
Ahabi ekologikoak Anbotopetik

Aramaioko Beñat Ibarguren Arrizabalaga da Larrinbarri ahabi ekologikoak ekoizteko proiektuaren bultzatzailea, eta 2012tik ari da Anbotopeko bere lursailetan fruitu gorri landareak eredu ekologikoan lantzen. “Lagun batek eta biok sortu genuen proiektua, hasiera batean,... [+]


Lurramak “Bihar ere laborari” lelopean ospatuko du 20. urteurrena

Laborantza herrikoia eta jasangarria bultzatzen duen azokak 20. urteurrena beteko du. Azaroaren 7tik 9ra antolatu duten erakusketa eta merkatuan parte hartzera dei egin du.


2025-06-30 | Garazi Zabaleta
Oiartzun Burujabe
Auzolan praktikak herriko nekazari eta abeltzainekin

Burujabetzan sakontzeko egitasmoa da Oiartzun Burujabe proiektua, udalaren, herriko ehun ekonomikoaren eta herritarren artean bultzatu dutena. “Oiartzungo herritarrek bertako baliabideak eta produktuak, bertan ekoizten dena erabiltzea bultzatu nahi dugu, kanpoko... [+]


2025-06-09 | Jakoba Errekondo
Gaitz terdi eta lotsa oneko nekazariak

Natura aspaldi deuseztatu genuen. Hori da gure kultura, natura deuseztatzea. Oinarrian, nekazaritzaren kultura, goldearen kultura, kultibatzea, berezko natura deuseztatzea da. Guk nahi ditugun mozkinak eta etekinak jezteko moduko “natura” dugu gurean.


2025-06-09 | Garazi Zabaleta
Basotxoa
Nafarroako ekoizle eta artisauen azoka berria Iruñeko Basotxoan

Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremanak sustatzeko asmoz azoka berria jarri du martxan Iruñeko Udalak, INTIA-Reyno Gourmetekin, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK), Elikagai Artisauen Elkartearekin eta Bizilurrekin... [+]


Hontz zuriarekin bakeak egitea komeni zaigu, gure zaindaria da

Mandio eta kanpandorreetan hontz zuriaren ulu mikatza gero eta gutxiagotan entzuten dugu. Zer dela eta? Urbanismo basatiaren eta laborantza intentsiboaren ondorioz, bere habitata suntsitu dugu. Baina gaueko hegazti harrapari bitxia funtsezkoa zaigu, soroak osasuntsu mantentzen... [+]


2025-06-02 | Jakoba Errekondo
Iraultzak pobretzea dakar, motzarelo

Golde” hitza “kultura” hitzetik dator. Etimologialaria ez naizenez, ez naiz, badaezpada, bidezidor horretan barrenduko, edozein sastraka edo lahardiren (Rubus fruticosus) erdian itotzeko ere… Inor edo bestek argituko ote digu gakoa. 


2025-05-21 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektuaren Udaberriko Festa
Antolaketa kolektiboa eta erreleboa aztergai

Maiatzaren 10ean Zestoako iraeta auzoan kokatuta dagoen amillubi proiektuan elkartu ziren elikadura burujabetzaren aldeko herritarrak eta laborariak. Udaberriko Festaren bigarren edizio honetan, goizean bi mahai-inguru antolatu zituzten eta entzulez bete zen amilibia baserri... [+]


Eguneraketa berriak daude