Nola antolatu klima larrialdiaren eta arazo sozialen aurrean?

  • Klima aldaketaren eraginaz eta erabakiak hartzen dituztenak presionatzeko mobilizazio ereduez, etxebizitzaren krisiaz, justizia sozialaz eta etorkizun jasangarri baterako alternatibez ikasteko eta eztabaidatzeko kanpalekua antolatu dute Alda eta Bizi! kolektiboek.

Argazkia: Enbata.info

2022ko uztailaren 5ean - 10:04
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Uztailaren 13tik 17ra, Mugerren dute hitzordua klimaz eta larrialdi sozialaz kezkatuta daudenek eta aktibistek. Ikasteko, gogoetatzeko, hitz egiteko eta elkarren arteko harremanak sendotzeko gunea izan nahi du kanpalekuak.

Klima larrialdiak protagonismoa hartuko du kanpaleku hauetan. Krisi klimatikoa eta ekintza eza ondorio gero eta okerragoak azaleratzen ari diren honetan, seigarren IPCC txostenean parte hartu duen Christophe Cassou klimatologoa izango da Mugerren, mobilizatzen ari diren belaunaldi berriekin batera gogoetatu eta erabakiak hartzen dituzten agintariei ardurak nola hartuarazi eztabaidatzeko.

Besteak beste, etxebizitzaren krisiari ere leku egingo diote kanpalekuan. Airbnb bezalako plataformen aurrean, etxebizitzak turistentzako etxe bihurtzen ari diren garaiotan, norbere herrian bizi ahal izatea aldarrikatuko dute Asier Basurto Bizilagunekin kolektiboko kideak eta Xebax Christy Aldako bozeramaileak. Egin dituzten kanpaina arrakastatsuen berri emango dute.

Egitarau osoa lotura honetan irakurri dezakezu.


Larrialdi klimatikoa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.