Nextcloud: soluzio libreen garrantzia Koronabirusaren garaian

  • Bada denbora digitalizazio hitza entzuten genuela etengabe, erakundeak digitalizatzea garrantzitsua dela eta modu telematikoan lan egiteko sistemak ezarri behar genituela, baina Koronabirusak iritsi behar izan du errealitate horren garrantziaz benetan jabetzeko. Bezeroak deika ditugu etxetik euren bulegoko sarera nola konektatu daitezkeen galdezka, zer ordenagailu erosi behar duten aholku eske… Egoera berri honetan SPRIrekin harremanetan jarri ginen.


2020ko apirilaren 01ean - 10:13
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

SPRIk inplantazio zehatzak egiten lagundu dezaketen hornitzaile teknologikoen zerrenda bat prestatu du eta Iametza zerrenda horretan aurkituko duzue.

Gure zerbitzu eskaintzari dagokionez hiru ezaugarri azpimarratzen ditugu:

  • Software libreko soluzioen gaineko ezagutza
  • Zerbitzua euskaraz eskaintzeko gaitasuna eta prestutasuna
  • Harreman gertukoa

Zertan lagundu ahal dizugu?

  • Ekipamenduaren erosketari buruzko aholkularitza
  • Bideokonferentziak egiteko sistema libreei buruzko aholkularitza eta laguntza: Jitsi, Nextcloud Talk…
  • VPN sistemen inplementazioa: Hau da, etxetik bulegoko sarean lan egiteko sistemen inplementazioa
  • Nextcloud softwarearen instalazioan aholkularitza, laguntza eta inplementazioa
  • Soluzio hauek martxan jartzeko egon daitezkeen diru-laguntzei buruzko informazioa. Aste honetan SPRIk Industria Digitala programa onartuko du sektore industrialeko enpresei zuzenduta eta Gipuzkoako Foru Aldundia ekipamenduen erosketara bideratutako bonu teknologikoak onartzear da.

Zergatik Nextcloud?

Nextcloud Google Drive-ren antzerako plataforma bat dela esan genezake, jendearen gehiengoak ulertzeko. Baina askoz aukera gehiago eskaintzen ditu:

  • Dokumentuak partekatu eta modu kolaboratiboan editatu ahal dira, Collaborarekin
  • Audio eta bideokonferentziak egin daitezke
  • Egutegiak partekatu eta beste gailuekin sinkronizatu, adibidez, mugikorreko agendarekin
  • Mugikorreko kontaktuen segurtasun kopia egin
  • Posta elektronikoak irakurri eta idatzi
  • Lanak antolatu
  • Norberaren zerbitzarian instalatzeko aukera ematen du, bertako informazioaren gaineko kudeaketa eta kontrola bermatuz.
  • Gainera, euskaraz egin dezakegu lan. Zentzu honetan Iametzan Xuxen zuzentzailea Collaboran integratu dugu eta guztiontzat erabilgarri jarri dugu.

Nextcloud bezalako plataformek eskaintzen dizkiguten aukerak garrantzitsuak dira edozein unetan, are gehiago bizi dugun egoeran, non badirudien Koronabirusak edozein muga gainditzeko baimena ematen duen. Adibidez, gure mugikortasun datuak partekatuak izatea onartzen dugu, osasunaren mesedetan. Hau da, non ibili garen eta norekin izan garen harremanetan ezagutzera ematen duen informazioa hirugarrenen esku uztea onartzen dugu. Nahiz eta gai honek beste artikulu oso baterako ematen duen, Xatakan argitaratutako artikulu honen irakurketa gomendatzen dizuegu: ‘CoronaMadrid abre el debate sobre si es necesario dar nuestros datos y perder privacidad para luchar contra el coronavirus‘.

Onarpen maila berarekin gure enpresaren jarduna eta datuak Google bezalako enpresen esku uzteko joera izan dezakegu, egoera honetan hain erraz eta eskueran dauden tresnekin ohitzen ari baikara (Google Drive esaterako). Baina jakin badirela telematikoki lan egiteko beste modu batzuk, teknologikoki askoz burujabeago izateko aukera ematen digutenak eta horietako bat da Nextcloud.

Esandakoa, zure negozioaren digitalizazioan eta telelanean nola aurrera egin ez badakizu eta batik bat soluzio libreek eskaintzen dituzten abantailez gehiago jakin nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan, ahal dugun moduan laguntzen saiatuko gara, balkoitik balkoira ari garen garai honetan, muga fisikoak gaindituko ditugu ordenagailuz ordenagailu, askoz askeagoa eta burujabeago izateko ahaleginean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Teknologia burujabetza
Teknologia
Sabotaje algoritmikoa

Informazio sareetan murgilduta, aktibismo digitalaren inguruan zenbait informaziora heldu naiz. Aktibista digitaletan pentsatzen dudanean, antolaketa moduetan ere pentsatzen dut, denok ez diegu-eta arazoei berdin heltzen. Batzuek aktibismo digitalari komunikazioatik heltzen... [+]


2025-05-27 | Sustatu
Wikikasi, ikas-egoerak landu ikastetxean Wikipediarekin lanean

Ikas-egoera, Wikipediaren arabera, hezkuntzari lotutako ingurune batean egiten den baliabide eta jarduera didaktiko antolatuen bidez egiten den ekimen pedagogikoa da. Eta hain zuzen ere, Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak (EWKE), euskarazko Wikipediaren sustatzaileak,... [+]


2025-05-12 | Sustatu
Proiektu deialdia (Euskarabildua): teknologia burujabetza ardatz duten ekimenak

"Teknologia burujabea Euskal Herrian? Zure proiektua ezagutu nahi dugu!": horrela egin du deia Euskarabildua jardunaldiaren antolakuntzak hurrengo ediziorako proposamen eskea eginez. "Azaroan Euskarabildua jardunaldiaren 14. edizioa ospatuko da eta Euskal... [+]


2025-03-19 | Sustatu
EAJ, EH Bildu eta PSE-EE hezkuntzan software libreko plataforma bultzatzearen alde

EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk ekimen bat adostu dute Eusko Legebiltzarrean Hezkuntza Sailari eskatzeko Iradi software libreko hezkuntza plataforma hedatzen jarraitzeko. Zenbait ikastetxetan ezarri da Iradi orain arte. Baliabide partekatuak, komunikazio zerbitzuak (e-posta eta... [+]


“Herri Mugimendua saretu eta eraginkortzeko tresnak eskaini nahi ditu BAMek”

Euskal Herriko bi muturretatik datoz Itziar (Bilbo, 1982) eta Ekaitz (Erriberri, 2002), sortzen ari den Burujabetzaren Aldeko Mugimenduaren berri ematera. Euskal Herrian diren burujabetza prozesu ugariak arloz arlo bultzatu eta indartu nahi ditu BAMek. Lan horretan hasteko,... [+]


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


‘Goazen lagunok’: sare sozial toxikoetatik fedibertsora trantsizio kolektiboa

Trumpek AEBetako presidentetza hartuko duen eguna baliatuta, Goazen lagunok lelopean, multinazionalen jabetzako sare sozial "toxikoak" utzi eta fedibertsora trantsizio kolektiboa bultzatzeko kanpaina egiten ari dira eragile ugari. “Internet gizatiarrago batean... [+]


2025-01-15 | Sustatu
Urtarrilak 20: Twitterretik (eta sare toxikoetatik) alde egiteko eguna

Nazioartean ekimen batek baino gehiagok seinalatu du datorren astelehena, 2025eko urtarrilaren 20a, Twitterretik alde egiteko egun gisa. Donald Trumpek ofizialki AEBetako presidentzia hartzeko eguna izango da, eta haren eskutik X/Twitterreko jabea, Elon Musk, Etxe Zurira... [+]


Teknologia
2025ak dakarrena?

2025erako teknologia aurreikuspenen azterketa arina egin dut. Urtero bezala, medioetan 2025ean teknologiak ekarriko duenaz hitz egiterakoan diskurtsoa oso antzekoa da. Teknologiaz idazten dugun askok badugu etorriko denarekiko gehiago jakiteko larritasuna, berria aurreratzeko... [+]


Fedibertsoko edukiak euskarara itzultzeko zerbitzu librea gehitu dute Mastodon.eus-en

Mastodon.eusen euskara da hizkuntza nagusia, baina Fedibertsoa ehunka hizkuntza hitz egiten dituen komunitate global eta bizia da. Horregatik, itzulpenak egiteko Libretranslate tresna librea erabiltzen hasi dira. Horri esker, nazioarteko eragile eta norbanakoek argitaratukoak... [+]


Komunikazio libreago baterantz

Azaroaren 21ean Errenteriako Torrekuan eta Badalaben egon nintzen "Komunikazio libreago baterantz trantsizioan" izeneko jardunaldian.


Teknologia
Hartzea ematea delako

Azken 15 urteetan dugun Internetak hartu duen bilakaera ikusita, duen eredu teknologiko eta negozio ereduari lotuta, gizatasunaren alde txarrenak areagotzeko tresna dela pentsatu dezakegu. Ideia horrekin konforme ez dauden eragileak sortu dira mundu osoan zehar. Honako... [+]


X-tik irten nahi? Nor dago Mastodonen eta Blueskyren atzean? Nola finantzatzen da bakoitza?

Gaur, azaroak 21, Mastodon.eus komunitateak sei urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko Gure aukera, sare libreak kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Izan ere, azken asteetan “eXodoa” ematen ari da: erabiltzaile asko X-tik ihes egiten ari dira, sare... [+]


Eguneraketa berriak daude