Bada denbora digitalizazio hitza entzuten genuela etengabe, erakundeak digitalizatzea garrantzitsua dela eta modu telematikoan lan egiteko sistemak ezarri behar genituela, baina Koronabirusak iritsi behar izan du errealitate horren garrantziaz benetan jabetzeko. Bezeroak deika ditugu etxetik euren bulegoko sarera nola konektatu daitezkeen galdezka, zer ordenagailu erosi behar duten aholku eske… Egoera berri honetan SPRIrekin harremanetan jarri ginen.
SPRIk inplantazio zehatzak egiten lagundu dezaketen hornitzaile teknologikoen zerrenda bat prestatu du eta Iametza zerrenda horretan aurkituko duzue.
Gure zerbitzu eskaintzari dagokionez hiru ezaugarri azpimarratzen ditugu:
Nextcloud Google Drive-ren antzerako plataforma bat dela esan genezake, jendearen gehiengoak ulertzeko. Baina askoz aukera gehiago eskaintzen ditu:
Nextcloud bezalako plataformek eskaintzen dizkiguten aukerak garrantzitsuak dira edozein unetan, are gehiago bizi dugun egoeran, non badirudien Koronabirusak edozein muga gainditzeko baimena ematen duen. Adibidez, gure mugikortasun datuak partekatuak izatea onartzen dugu, osasunaren mesedetan. Hau da, non ibili garen eta norekin izan garen harremanetan ezagutzera ematen duen informazioa hirugarrenen esku uztea onartzen dugu. Nahiz eta gai honek beste artikulu oso baterako ematen duen, Xatakan argitaratutako artikulu honen irakurketa gomendatzen dizuegu: ‘CoronaMadrid abre el debate sobre si es necesario dar nuestros datos y perder privacidad para luchar contra el coronavirus‘.
Onarpen maila berarekin gure enpresaren jarduna eta datuak Google bezalako enpresen esku uzteko joera izan dezakegu, egoera honetan hain erraz eta eskueran dauden tresnekin ohitzen ari baikara (Google Drive esaterako). Baina jakin badirela telematikoki lan egiteko beste modu batzuk, teknologikoki askoz burujabeago izateko aukera ematen digutenak eta horietako bat da Nextcloud.
Esandakoa, zure negozioaren digitalizazioan eta telelanean nola aurrera egin ez badakizu eta batik bat soluzio libreek eskaintzen dituzten abantailez gehiago jakin nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan, ahal dugun moduan laguntzen saiatuko gara, balkoitik balkoira ari garen garai honetan, muga fisikoak gaindituko ditugu ordenagailuz ordenagailu, askoz askeagoa eta burujabeago izateko ahaleginean.