Newroz, herri kurduaren Aberri eguna ospatuko da gaur Bilbon

  • Komite Internazionalistek, Bilbo Zaharreko Jai Batzordeak eta Goizalde Kultur elkarteak antolatu dute Newroz jaia. Herri kurduaren egun nazionala ospatzeko bi ekimen egingo dira: Mahai-ingurua 19:30ean Zirikan, eta Bilbo Zaharreko plazan sua, janaria eta musika zein dantza kurduak.


2014ko martxoaren 21an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
2013ko Newroz jaia Bilbon (Arg: Bihotzagorria)

Komite Internazionalisten oharra:

Udaberria dator, eta berekin bat datorkigu ospakizun berezi bat. Munduko estatu gabeko herri handienaren jai nazionala. Newroz da, Kurdistango herriaren sinboloa eta askatasun egun berria dakarren jaia. Bere kondaira propioak dituen jai magikoa da, dantza, kolore eta suz beterikoa.

Lehengo urtean bezalaxe, Bilbo Zaharreko Jai Batzordea, Goizalde Kultur elkartea eta Komite Internazionalistak herri kurduaren errealitatera hurbilduko gara berriro, ospakizun hau aitzakia hartuta. Jai debekatua, eta borroka eta aldarrikapen eguna den Newroza ospatuko dugu. Lau estatuk zapaldu eta jazartutako 40 milioi pertsonak osaturiko hhttp://topatu.info/wp-content/uploads/2014/03/newroz2014.jpgerriaren eguna, kantatzen eta borrokatzen duen herria inoiz hiltzen ez denaren seinale.

Horretarako hurrengo ostiralean, martxoaren 21, bi ekimen burutuko ditugu Bilbon. Lehenik, 19.30ean mahai ingurua edukiko dugu Zirika!

Herri gunean (Ronda, 12). Kurdistango errealitatea eta egoera ondo ezagutzen duten bi hizlari izango ditugu: Urtzi Urrutikoetxea kazetari eta idazlea, eta Sechu Sende galiziarra, “Viagem ao Curdistám para apanhar estrelas” liburuaren egilea.

Ostean, jarduera Bilbo Zaharreko plazara eramango dugu. Bertan Newroz jai kurdua ospatuko dugu, sua eta janariaz, musikari kurduek eta dantzak lagun hartuta.

Animatu, bertan ikusiko dugu elkar!

Newroz pîroz be!

Kurdistani buruzkoak ezagutzeko

Komite Internazionalistetako brigada bat bere esperientzia kontatzen ari da egunotan Kurdistandik zuzenean. Beren esperientzia irakurgai duzue Komite Internazionalisten blogean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Internazionalismoa
Palestina: (ez) gure izenean

Herritarrok kalera irten gara behin eta berriro Palestinarekin elkartasuna adierazteko. Herriaren nahia argi utzi dugu. Hala ere, instituzioek gor eta tinko jarraitzen dute sionismoari arnasa ematen. Palestinar herriak sufritzen duen genozidioaren inguruko berriak (zaharregiak... [+]


2023-12-12 | ARGIA
Israelek hil dituen milaka palestinarren izenak irakurriko dituzte azpeitiarrek abenduaren 22an

Abenduaren 22an Azpeitiko herriko plazan egingo dute Gazako sarraskia salatzeko ekimena. Herritarrek bata bestearen atzetik irakurriko dituzte ahoz goran Israelek hil dituen dozenaka milaka palestinarren izenak.


Argentinako kronikak (I)
Villalba familiarekin elkartasun internazionalista

Abya Yala historia zapalkuntzaz beteriko bizitza dela esan daiteke. Bertako aberastasun naturalek paper garrantzitsua betetzen dute munduko burgesiaren metatze prozesurako.


2023-05-07 | Axier Lopez
Itxurakeria etiketan hasten da

10 urte bete ditu historia modernoko lan hilketa handienetako batek. Bangladeshko bost mila langilek arropa-fabrika batean lan egitera behartu zituzten egoera penagarrian zegoen eraikin batean. Eta hala, apirilaren 24an Rana Plazako eraikin hori bertan behera erori eta 1.132... [+]


Eguneraketa berriak daude