AEB

AEBetako New Orleans eta Las Vegas hirietako gertaerak “eraso terrorista” gisa ikertzen ari dira

  • Agintariek ez dute baztertu bi gertaerak elkarren arteko loturarik izatea. New Orleansen, kamioneta baten gisari batek jendetzaren aurka egin du hamabost hildako eta 35 zauritu eraginda. Ordu batzuk geroago, Las Vegasen, Trump International Hotelaren parean auto bat lehertu da, hildako bat eta zazpi zauritu utzita.

New Orleansen, erasoa goizaldeko 03:15etan gertatu zen. EFE

2025eko urtarrilaren 2an - 12:44
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

New Orleanseko erasoa urtezahar gauaren ospakizun betean gertatu da, Canal eta Bourbon kaleen gurutzagunean. Shamsud Din Jabbar izeneko herritarra abiadura handian abiatu da han zegoen jendetzaren aurka, alokatutako furgoneta batekin. Ondoren, ibilgailutik jaitsi eta tiroka hasi da. Poliziak erasotzailea tiroz hil du.

Erasotzailearen ibilgailuan ISIS talde islamistaren ikurra, arma ugari eta lehergailuak aurkitu dituzte. FBIk adierazi du erasoa "atentatu terrorista" gisa ikertzen ari dela eta Jabbarren loturak eta afiliazio posibleak argitzen saiatzen ari dela. Jabbar Texasen jaioa da, eta AEBetako armadako militar ohia.

Eztanda Las Vegasen

Las Vegasen, urtarrilaren 1ean, goizeko 08:40etan, auto bat lehertu da Trump International Hotelaren aurrean. Hildako bat aurkitu zuten ibilgailuaren barruan, eta beste zazpi pertsona zauritu dira. Autoaren atzealdean erregaia, tamaina handiko su artifizialak eta lehergailu bat zeuden.

New Orleans eta Las Vegaseko erasoak direla eta segurtasun neurri bereziak ezarri dituzte herrialde osoan. Joe Bidenek segurtasun indarrei eta inteligentzia zerbitzuei eskatu die bi kasuak lehentasunez ikertzeko. Era berean, bi kasuen arteko artean lotura posibleak aztertzen ari dira.


Irakurri gehiago: AEB Nazioartea Amerika
AEB kanalean gehiago
2026ko irailaren 22
Argentinaren zain urratuak
Datu zentroak: egia lurraldean bizi da

2026ko irailaren 16
Irailak 12

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.