Zeruan zero zabor, txatar koxkor batek mailatu ez zaitzan

  • Irailaren 23an gizakiak ekoiztutako satelite bat, sei tona txatar, 26 puskatan zatiturik itzuli zen Lurrera eta Ozeano Bare gainean barreiatu. Zatiotako bat kristauren bati gazta gainera erortzeko probabilitatea oso txikia omen zen, 3.200etik bakarra. Probabilitate txikia? Loteria egokitzekoa askoz txikiagoa izanagatik jokatzen segitzen dugu.


2011ko urriaren 02an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Irudian Goi Eguratsa Ikertzeko Satelitea (ingelesez Uper Atmosphere Research Satellite, UARS) goragotik beste batek argazkian hartuta. 10 metro luze eta diametroa 4 metro, sei tona inguruko pisua egiten zuen. 1991ko irailean utzi zuen Discovery kohet

Goi Eguratsa Ikertzeko Satelitea (UARS ingelesezko sigletan) 14 urtez aritu zen bere lana xuxen burutzen, ondoren beste sei urtez  Lurraren gainean alferrik jira eta bira ibiltzeko. Gizakien kontrolpetik aspaldi eskapu eginik, atmosferan sartu eta gehienik desegin egin zen marruskaduragatik, baina kiskali gabeko 26 bat pieza lurreraino iritsi ziren. Hobe itsasoraino esatea, Ozeano Bareko punturen batean hondoratu baitziren.

1991ean Discovery transbordadorearekin aireratutako hamar metroko tramankuluak ofizialki aztertu zuen Lurrak inguruan daukan ozono geruza; horrez gain bestelako zein helburu zuen jakitea ez da erraza, tartean militarrak egonik. Erregaia kontatu gabe sei tona inguru pisatzen zuen satelitea garaiko 750 milioi dolar kostatu zen. Guregandik 580 kilometrotara egon da geroztik orbitan.

Bitxikeria dirudien albistea gero eta sarriago errepikatzen da. Irailaren 23an erori bazen azkena, hurrengoa urriaren bukaerarako iragartzen da, Rosat satelitea, uniber-tsoaren kartografia egiten jardun omen duen teleskopio mugikorra. 2,4 tona pisatzen du, eta adituek uste dute horien erdia osatzen duten piezak iritsiko direla lurreraino. Norbait kaskezurrean kolpatzeko erori berriak baino aukerak are handiagoak dauzka Rosatek, 2.000tik bat, NASAk onargarritzat jotzen duen 10.000tik batekoa baino askoz arriskutsuagoa da.

Gero eta ugariago itzuliko digu  –itzuli esan behar, gizakiok bidalia da eta– txatarra espazioak. AEBetako Union of Concerned Scientists (Zientzialari Arduratsuen Elkartea) delakoak daukan All Things Nuclear blog oparoan Laura Gregok uztailean jorratu zuen espazioko zaborraren gaia: “Espazioko txatarra: [urte batzuetako] aurrerapenaren ondoren, hamarkada tamalgarria”.

Ekaineko albiste ez oso zabaldu baten aipamenarekin hasten da Gregoren artikulua. Izan ere, ekainean ISS Nazioarteko Espazio Estazioko eskifaiak eskotilak itxi eta Soyuz kapsulan gorde behar izan zuen, ortzian barrena zebilen pusken bat haiengandik hurbil pasatzekoa zelako.

Puska txikiak dira horrelakoak, satelite eta koheteen osagaiak, baina sekulako abiaduran dabiltza: segundoko 10, hau da, orduko 35.000 kilometroko txistuan, datorren gramo bateko piezatxoak orduko 100 kilometrokoan datorren 100 kiloko burdin batek adinako kaltea eragin dezake.

Ekainaren 28ko New York Times­en Kenneth Chang-ek azaldu zuenez, espazioko estazioko eskifaiak Soyuz kapsuletan egingo zuten baldin eta metalezko ale galdu hark instalazioa birrindu izan balu. 350 metrora pasa zitzaien, zorionez.

Kasu honetan iheserako maniobra abiarazi zuten NASAk kalkulatu zuelako pieza alderrai harekin topo egiteko aukerak 360 artetik batekoak zirela. Erreakzionatzeko halako larritasunik ez dagoenean, estazioa mugiarazten dute, talka saihesteko.

Kanikak ez, metrailakiak dira

1957an errusiarrek lehenbiziko Sputnika jaurti zutenetik, gizakiak Lurraren orbitan biraka milioi erdi puska baino gehiago laga ditu. Han goian sekulako bake isila gozatzen dela esan izan zaigun arren, paraje arriskutsua bihurtua da.

Edozerekin egin dezakezu tupust, izan satelite baten zatiki edo gizakiek utzitako simaur, aurreko sateliteek galdutako kamera, sentsore, leiar... Ekainean ebakuatzeko maniobra burutu behar izan zuen eskifaiari berari 2009ko martxoan  oso hurbil pasatu zitzaion aspaldiko satelite baten motorra.

Igoeran koheteek utzitako atal eta erregaiak ere kontrolik gabe dabiltza. NASAko Jonathan McDowellek New York Timesi esan dionez “horiek ez dira orain koheteen atal: 500 metraila ale dira”.

NASA eta beste agentziek eten gabe jakinarazten dizkiete espazioan sateliteren bat duten estatu eta konpainia pribatuei alarma ohar berriak. Hona adibide bat, amerikarrek emana. Txinak 2007an egin zuenetik sateliteak misilez suntsitzeko froga, operazio haren ondorioz sortutako txatarrek 677 ohar eragin dituzte. Beste datu bat: 2010etik gaurdaino orbita apalean dauden sateliteen jabeek 100 maniobra baino gehiago egin behar izan dituzte kolisioak ekiditeko.

Zabor multzo handi horrek hor segituko du dozenaka urtez, eta gutxitu ez ezik gehitu egingo da. Nola oztopatu emendatze hori?

1990tik Nazio Batuen Erakundeak, COPUOS Kanpoko aldeko Espazioaren Erabilera Baketsurako Batzordearen barruan martxan dauka azpibatzorde berezi bat, IADC Espazioko Zaborren Koordinaziorako Komitea. Urte luzeotan gomendioak eskaini dizkie kohete eta satelitegintzan ari diren estatu eta konpainiei, bai jaurtitzerakoan eta bai itzulerakoan sortzen dituzten hondakinak murrizteko. Gomendio guztiok 2007an NBEak berak formalki ontzat eman zituen.

Gezurra dirudien arren, hondakinak are gehiago ugaritu dira urte hartatik espazioan. Laura Gregok All Things Nuclear blogean erakutsi duen grafikoak garbi nabarmentzen du. Ez da kasualitatea.

2007ko otsailean, NBEak aipatu IADCren gomendioak publikoki bere egin zituen hilabetean bertan, lau espaziontzi desegin zituzten orbitan, milaka txatar zati gehiago barreiatuz. Lauetatik hiruk askoz zabor gutxiago sortuko zuketen baldin eta beren jabeek aldez aurretik erregaiz eta bestelakoz hustu balituzte... gomendioek eskatu bezala.

Laugarrenarena lotsagarriagoa izan zen: Txinak bere satelite bat suntsitu zuen lurretik jaurtitako kohete berezi baten bidez, sateliteen kontrako armak probatzeko. Justu horixe da IADCren gidaliburuak espresuki ez egiteko eskatzen duen gauzetako bat.

Txina ordura arte espazioko gerraren kontra mintzatu izan zen, baina 2007an erakutsi nahi izan zion munduari lehiaketa horretan ere aurreko muturrean nahi zuela. Ordainetan, metraila gehiago Lurraren orbitan.

“Pentsa dezakezue –idatzi zuen orduan Gregok– zer litzatekeen burnizko kanika batek, bala baten halako 10eko abiaduran doanak, jotzea makina bat espresuki arin egina. Txinak test anti-satelitearekin horrelako 35.000 kanika barreiatu ditu, zentimetro inguruko piezak. Eta 1.500 gehiago 10 zentimetrokoak edo handiagoak”.

Gure telefono mugikorrak, telebistak eta abar lanean edukitzeko orbitan dauden sateliteek zenbat puska utzi dituzten ez dakigu, ezta zaharkitutakoan lurreratzean zenbat gehiago sortuko dituzten. Baina hasi gara ohartzen gora jaurtitako guztia datorrela berriro behera. n

Informazio gehiago:

 - Le Monde egunkarian zehazten dute satelitea zehazki non itsasoratu zen.

- Madrilgo El Paisek nola iragarri zuen satelitearen gainbehera.

- UARS motako sateliteen deskribapena NASAren gunean.

- Urrian Rosat satelitea eroriko dela.

- Laura Grego-ren “Space Debris: Progress, and then a Disastrous Half-Decade”.

- Txinak 2007an misil antisatelitea testeatu zueneko albistea.


Azkenak
2025-05-20 | Aiaraldea
Etxegabetzea burutu gabe joan da AMA Desokupa enpresa Amurriotik, “herri erantzunari esker”

Airaldeko Greba Batzordeak (SOS Aiaraldea) jakinarazi duenez, larunbatean hartu zuten itzulera hegazkina desokupazio enpresako kideek. 


Pepe Mujica eta Lucia Topolansky
“Bi euskaldunek Peperi eta Lucíari poema bana xuxurlatu nahi diete”

2015eko urtarriletik maiatzera bitartean, 25 urterekin ikasketak amaitu ondoren, Irati Astobieta laguna eta biok Txilen, Argentinan eta Uruguain zehar ibili ginen Kalabazan Ibiltaria proiektuaren barruan. Poesia xuxurlatua tresna poetikoa baliatuz euskal poemak ahotik belarrira... [+]


2025-05-20 | ARGIA
Behatokiak uko egin dio “gaztelania sustatzea helburu duten” jardunaldi batzuetan parte hartzeari

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak argudiatu du kontraesanean daudela jardunaldien helburua, hau da, gaztelania bultzatzea, eta euskararen normalizazioa eta biziberritzea. Observatorio Global del Español erakunde antolatzaileari gutunez eman dio erabakiaren berri, eta 2024an... [+]


65.935 etxebizitza turistikoren iragarkiak kentzeko agindu dio Espainiako Gobernuak Airbnb-ri, tartean Euskal Herriko zenbait

Espainiako Gizarte Eskubide eta Kontsumo Sailak enpresari eskatu zion Espainiako Estatu osoan 65.935 etxebizitzaren iragarkiak webgunetik kentzeko, araudia betetzen ez zutela egotzita. Airbnbk helegitea aurkeztu zuen, Madrilgo Auzitegi nagusiak arrazoia eman dio gobernuari,... [+]


Aroztegiako epaiketaren kronika (lehenbiziko eguna)
Akusazioek izen bat nabarmendu dute lehen saioan: Garbiñe Elizegi

Goiza epel esnatu da Iruñean, eta Nafarroako Justizia Jauregiaren aurrean epela beroa zen, elkartasunaren beroa. Baztandik hurbildutako Aroztegiko Elkartasun Komiteak karpa jarrita zuen auzitegiaren aurrean eta dozenaka pertsonak haien elkartasuna adierazi diete zazpi... [+]


Iheslarien kolektiboko sei kidek Auzitegi Nazionalean deklaratu dute

Bideokonferentzia bidez deklaratu dute Euskal Iheslari Politikoen Kolektibo sei kideak, astelehen goizean. Zitazioetan adierazten zenez, 2013ko gertakarietan oinarrituta ireki dira eginbideak. Sumarioa sekretupean dago.

 


Sorzabalen epaia oinarri hartuta tortura bidez eraikitako frogak indargabetzeko eskatu du Euskal Herriko Torturatuen Sareak

"Erantzukizun publikoa hartzeko ordua" dela esan du Euskal Herriko Torturatuen Sareak, Auzitegi Nazionalak Iratxe Sorzabal Guardia Zibilak torturatu zuela onartu eta horregatik errugabetu ostean. Eusko Jaurlaritzari eskatu dio EAEko aitortza eta erreparaziorako... [+]


2025-05-19 | ARGIA
Aroztegiako epaiketari jarraipen berezia

Aste osoan ARGIAko kazetari bat dedikazio osoz izango da auzitegi barruan gertatzen denaren berri ematen, baita kanpoan Aroztegiko Elkartasun Komiteak auzipetuen absoluzioa eskatzeko antolatutako egitarau zabala jarraitzen ere. Argia.eus-en aurkituko duzue informazio guztia... [+]


2025-05-19 | Bertsozale.eus
Maiatzaren 23an eta 30ean jokatuko dira Nafarroako Bertsolari Txapelketako sailkatze saioak

Iruñean eginen da lehen saioa, maiatzaren 23an, eta Jauntsaratsen bigarrena, maiatzaren 30ean. 12 bertsolarik hartuko dute parte, aurreko txapelketan aritu ez zirenak. Horietatik, sei sailkatuko dira urrian hasiko den txapelketara.


Ezustea Errumanian: Europar Batasunaren aldeko hautagaiak irabazi ditu presidentetzarako hauteskundeak

Bukaresteko alkate Nicusor Dan-ek eskuin muturraren hautagai George Simion garaitu du bigarren itzulian. Danek bozen %55 eskuratu du, Simionek %45. Hala ere, eskuin muturra hazi egin da lehen itzuliarekin alderatuta. Errusiaren "esku hartze" polemikan... [+]


Gazaren erabateko okupazioari ekin dio Israelek, eta egun bakarrean gutxienez 150 palestinar hil ditu

Maiatzaren hasieran iragarri ostean, Gaza erabat okupatzeko eta hango palestinarrak kanporatzeko plana martxan jarri du Israelgo armadak. Zerrendan jada hasiak dira ofentsibaren ondorioak pairatzen: azken 24 orduetan eginiko erasoetan, Israelek gutxienez 150 palestinar hil ditu... [+]


2025-05-19 | ARGIA
Bridgestoneko erregulazio espedienteak Basauriko fabrikako 232 langileren kaleratzea jaso du

Bridgestone Japoniako pneumatikoen multinazionalak Basauriko eta Puente San Migueleko (Kantabria) fabriketan dituen 420 langileri eragingo die CCOO, UGT eta BuB sindikatuek astelehenean sinatuko duten erregulazio espedienteak. Ostiralean egindako bozketan, Basauriko plantan... [+]


Etxegabeen kontrako bi eraso egin dituzte Bilbon eta Lekeition

Larunbat gauean gizon batek Bilboko Zorrotzaurreko pabiloi bat erre zuen, bertan bizi diren etxegabetutako pertsona batzuen kontra egiteko. Lekukoen arabera, 33 urteko gizonak errezelei su eman zien bertan zeuden batzuekin eztabaidatu ondoren. Bestetik, pasa den astean... [+]


Beste behin, Israelen inguruko polemika nagusitu da Eurovision jaialdian

Lehiaketan parte hartu izan duten 72 artistak iazko edizioa "historiko politizatuena eta desatseginena" izan zela salatu dute, eta aurtengoa ere ez da salbuespena izan. Online botoari esker gertu izan du garaipena Yuval Raphael Israelgo ordezkariak. Polemikaz beteriko... [+]


Eguneraketa berriak daude