Nerabeen iritziz, helduak mugikorrari “engantxatuta” daude

  • Seme-alabei lehen mugikorra noiz eta nola eman askoren eztabaida den garaiotan, nerabeek eurek badute zeresana: helduak "izugarri engantxatuta daude mugikorrari", diote, eta hori ikusirik, ulertzen dutela "haurrak babestu nahi izatea". Helduok egiten dugun mugikorraren erabilera aztertzetik hasi beharko genukeela, alegia.

Nerabeei galdetuz gero, ez dute uste pantailak gehiegi erabiltzen dituztenik, gurasoek haiek adina erabiltzen dituztelako. Argazkia: Freepik

2023ko azaroaren 22an - 02:39
Azken eguneraketa: 06:39

Telmo Lazkano irakasleak mugikorraren inguruan egin dituen lanketetan nerabeengandik jaso duen iritzia da aurrekoa; eskaera ere egin dute ikasleek: helduek eredu izan behar luketela, ahal den neurrian. Lazkanok parte hartu du Nerabeek mugikorra izate bidean laguntzeko helduentzako gidan, eta bertan jaso dute nerabeen ikuspuntua.

Bai gida horretan, bai mugikorraren gaia haur eta gazteekin nola landu jorratzen denetan, ideia errepikakorra izan ohi da: lehenik, helduok egiten dugun erabileraz gogoetatzea eta autokontrola praktikatzea dagokigu, guretzat egiten dugun mugikorraren erabileraren inguruan, baina baita haurrak aurrean direla eta haurrentzat egiten dugun mugikorraren erabileraren inguruan ere.

"Ezinezkoa da pantailen erabilera egoki eta kontzientean heztea, helduek ez badiote beren buruari aplikatzen"

Hego Euskal Herriko ikasleekin joan den ikasturtean 1.500 saio baino gehiago egin zituzten macsonrisas-eko hezitzaile digitalek, eta ondorioen artean diote 12 urte inguru betetzean, Lehen Hezkuntzatik Bigarrenera salto egin eta pantailak erabiltzen emandako denbora esponentzialki handitzen dela. Ikasleei galdetuz gero, baina, ez dute uste pantailak gehiegi erabiltzen dituztenik, gurasoek haiek adina erabiltzen dituztelako. Helduei kritika egiten diete hezitzaile digitalek: gurasoek, jabetu gabe, gehiegizko pantaila kontsumoa bultzatzen dute seme-alabengan, beraiek ere pantailak asko kontsumitzen dituztelako eta ez dizkietelako txikitatik mugak eta arauak jarri mundu digitalean. Eredu diren heinean, "ezinezkoa da pantailen erabilera egoki eta kontzientean heztea, helduek ez badiote beren buruari aplikatzen".

Sare sozialetan biral bilakatu den bideo batean, aita batek erakusten du semearen erreakzioa aita mugikorrarekin dagoenean, eta mugikorrik gabe dagoenean. Bideoaren harira, hala dio Angel Erro idazleak: "Gurasoek jotzen dute beren seme-alabei (internetdun) sakelakoa ekartzen dien kaltea (pornoa ari zaizkigu umeak hezten!) salatzera (ez diezaiegun 16 urte bete arte sakelakoa erabiltzen utz), ezikusia eginez haiek egiten duten eguneroko erabilpenari, baita umeak distraitzeko ere".

 

 

 

Asko zabaldu den bideo batean, aita batek erakusten du semearen erreakzioa aita mugikorrarekin dagoenean, eta mugikorrik gabe dagoenean.

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mugikorrak
Teknologiarekiko lilurak ez dezala hezkuntza itsutu

Ez ote dugun kaka-nahaste ederra eskoletan, zer den hezkuntza digitalizatzea, ikasleak gai baten bueltan Interneten bilatzen jartzea al den bidea, zer ari garen galtzen teknologia bitartekari den ikas-prozesuetan, adimen artifizialak nola eragiten duen, eskolan teknologia... [+]


Mugikorrek umeak errentagarri bihurtzen dituzte

 Oso garrantzitsua da adin txikikoei mugikorrak debekatzea, eta hauxe da horren alde borrokatzeko momentua.


2024-03-07 | Sustatu
5 urte bete ditu Egunean Behin jokoak

Aste berezi-berezia prestatu du Egunean Behineko taldeak, jokoak 5 urte bete dituelako. Eta hori ospatzeko, sorpresaz betetako galdera eta sariak.


Altxa Burua Okondo taldea sortu dute hainbat gurasok, smartphonearen erabileraren adina atzeratzeko

Okondoko zenbait familia elkartu dira egitasmoan, kezkatuta baitaude Interneterako sarbidea duten sakelakoen eraginagatik adingabeen hezkuntza eta emozioen garapenean. Euren proposamena da 16 urte bete arte ez ematea gazteei horrelako gailurik eta apurka-apurka egitea, nerabeak... [+]


Nola erabiltzen dituzte gazteek bideo-jokoak, sare sozialak eta joko plataformak?

11-16 urte bitarteko gazteen %23ak dio etxean ez dietela inongo kontrolik ez araurik ezartzen, mugikorraren, bideo-jokoen edo bestelako teknologiaren erabilerari lotuta. Nafarroako Ikastolen Elkarteak egindako ikerketaren emaitzetako bat da: “Gazteak digitalki hezten ari... [+]


Eguneraketa berriak daude