Nazioarteko merkataritza itunak aztertuz hasiko dituzte Kontraekonomia Jardunaldiak

  • Ekonomia Kritikoko Taldeak mahai-inguruak eta hitzaldiak antolatu ditu datozen egunetarako Sarrikon. Lehenengoan, TTIP itunaz eta geoestrategiaz ariko dira.


2015eko apirilaren 15ean - 07:50
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Zientzien fakultatean Kontraekonomia Jardunaldiak antolatu ditu Ekonomia Kritikoko Taldeak (EKT) bigarren urtez, eta gaur izango da lehenengo saioa. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera TTIP, TISA eta CETA moduko nazioarteko itunen inguruko azalpenak emango dituzte Attac erakundeko Jose Ramon Mariñok eta Aiala Elorrieta ELAko Manu Robles Arangiz fundazioko kideak.

Mundu mailako merkatu libreak izan ditzakeen ondorioez hitz egingo dute eta horren aurrean zer egin eztabaidatuko dute ekonomialariek. Horiez gain, Oskar Matute EH Bilduko legebiltzarkideak ere hitz egingo du.

Datozen egunetan ekonomia solidario eta feministaz, zor bidegabeaz eta Europaren egituraketa eta austeritate politikaz jardungo dira. Egitarau osoa EKTren Facebook orrialdean ikus daiteke.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: TTIP/TAFTA
2016ko azaroaren 10
Júlia Martí (Euskal Herria TTIPari Ez! kanpaina):
"Valoniak erakutsi du merkataritza askeko akordioei aurre egitea posible dela"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!