Nazioarteko 190 klima adituk astebeteko bilera hasi dute Bilbon

  • Ekainaren 14ra bitartean Bilbon bilduko dira Klima Aldaketari buruzko Gobernuarteko Taldeko (IPCC) 190 aditu, berotegi efektuko gasen neurketa-irizpideak gaurkotzen hasteko asmoz. Isuritako eta xurgatutako gas kopuruen neurketak Parisko Hitzarmenak ezarritako baldintzetara egokituko dituzte, modu horretan.


2017ko ekainaren 7an - 16:46
IPCCren aurreko bilera baten artxiboko irudia.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

IPCCk 2006an argitaratu zituen herrialde bakoitzak bere gas inbentarioa egiteko irizpideak, baina ordutik aurkikuntza zientifikoak eta aurreratze teknikoak izan dira, eta irizpide horiek egokitzeko tenorea iritsi dela erabaki du klima aldaketa aztertzen duen nazioarteko zientzialarien elkarguneak.  

Bilbon abiatuko den prozesuak luze joko du: aurreikusita dago irizpideen gaurkotzea IPCCren 2019ko maiatzeko bilkura onartzea.

IPCCa 1988an sortu zen, klima aldaketaren zergatiei eta ondorioei buruzko ezaupide zientifiko eta sozioekonomikoen ebaluazioa egiteko helburuz. Bere azken txostenean, 2014an, taldeak ia segurutzat jo zuen gizakiak egindako emisioak direla XX. mende erdialdetik ematen ari den beroketaren zergatia. Era berean, esan zuten klima aldaketa leuntzeko berotegi efektuko gasen isurketa etengabe eta kopuru handietan murriztu beharko dela. Parisko Hitzarmenaren helburuak, hein batean, txosten horretan oinarrituta daude.   


Larrialdi klimatikoa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.