"Nazio bat gara" aldarrikatuko dute Tourra Euskal Herrira sartzean

  • Larunbatean Senpere eta Ezpeleta artean jokatuko da Frantziako Tourreko erlojupekoa. Tourra EH egitasmoak hainbat ekimen antolatu ditu “Euskal Herria nazioa dela munduari erakusteko”.


2018ko uztailaren 27an - 09:36
Uztaritze eta Zuraide arteko D88 bide bazterrean egongo da aldarrikapen gunea prestatzen

Uztaritze eta Zuraide arteko D88 bide bazterrean egongo da aldarrikapen gunea eta ostiral arratsaldean emango zaio irekiera. Kontzertuak eta ikuskizunak eskainiko dituzte bertan.

Larunbatean, erlojupekoa hasi orduko GPS formako mosaiko erraldoia osatuko dute eta ibilbidean zehar ikurrinak eta you are in the basque country leloa duten banderak banatuko dituzte.

Tourra Euskal Herrian egitasmoko antolatzaileek azaldu dutenez, Tourra ez da kirol froga hutsa eta horren atzean frantses nazionalismoaren aldarrikapena dago eta, gaineratu dutenez, beraiek ere “harrotasunez” politika egin beharrean daudela. 170 estatu ezberdinetan 78 telebista kate desberdinez emango dute zuzenean Tourra eta horretaz baliatuta munduari erakutsi nahi diote diezaiogun munduari euskal herritarrak garela.

Seaska ere kexu da

Irakasle lanpostu gehiagoren eskaera egin zion Seaskak Frantziako Hezkuntza Ministerioari eta honek uko egin dio eskaerari. Beraz, ikastola kexu lelodun banderak banatuko dituzte Tourraren etorrerarekin batera.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Txirrindularitza
2023-10-29 | Jon Torner Zabala
Nola jan espazioa, espazioa jan duenari?

Martxoaren 22an, Frantziako Tourra hasteko 100 egun falta zirenean, Bilboko San Mames estadioan lur hartu zuen Juan Mari Aburto alkateak. Hainbat lagunek osatutako tropelaren erdian zihoan, Bilbaobizi alokairu-zerbitzuaren logoa zuen bizikleta elektriko gorri batean, erakusteko... [+]


Espainiako Vueltan errepideak euskal ikurrez betetzeko deia egin dute astebururako

Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteek ekimenak antolatu dituzte lasterketa Euskal Herritik igarotzen denerako. "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu eta "muga artifizialak" auzitan jarri nahi dituzte, besteak beste.


Bilbao ikurrinarekin zoriondu dute Tourrean: batzuk pozik, besteak hasarre

Pello Bilbao txirrindulari gernikarrak irabazi du astearteko Frantziako Tourreko lasterketa. Txapelketaren Twitter kontutik Espainiako bandera batekin zoriondu dute hasieran, baina bi minutu pasa ostean txio hori ezabatu eta ikurrina jarri diote. Pozez hartu dute batzuek, baina... [+]


Txirrindularitzarekiko zaletasuna turismoaren negozioa bultzatzeko baliatu nahi dutela salatu dute

Asteburuan Frantziako Tourraren 2023ko edizioa Bilbotik abiatuko da, eta lasterketak Euskal Herria zeharkatuko du lehenengo hiru etapetan. Ibilbidea Bilbon hasi eta, besteak beste, Gasteiz, Donostia eta Baiona hirietatik pasako da. Donostiako Bizilagunekin Plataformak Tourraren... [+]


Tourraren irabazleak eta... galtzaileak?

Frantziako Tourra hastera doan honetan, Bilbon hotelen prezioak izugarri garestitu dira eta luxuzko jatetxeetan tokirik ez dago aspaldi. Bizkitartean, ostalaritzako langileak greban dira, inflazioaren eta behin behinekotasunaren ondorioz galdutakoa berreskuratu nahian.


Eguneraketa berriak daude