NATOko Idazkari Nagusi ohi Solana Donostian izango da hitzaldi bat ematen

  • "Europa eta munduko geopolitika" izenburupean hitzaldia eskainiko du Donostian NATOko Idazkari Nagusi ohi Javier Solanak. Irailaren 29an izango da, asteartean, 17:30ean San Telmo Museoan.

Solana Donostian izango da hitzaldia ematen.

2015eko abuztuaren 27an - 10:02
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Europar Elkarrizketak izeneko proiektuaren barnean joango da Solana, Donostia 2016 eta Globernance institutuaren eskutik. Aurrez Durao Barroso joan zen Gipuzkoako hiriburura eta kanpoan protesta deitu zuten.

Bertan, Europar Batasunaren eraikuntzaren proiektuak dituen erronka hurbilenak aztertuko dituzte. "Donostia gogoetarako, eztabaida europarrerako eta herritarren partaidetzarako erreferente berritzaile bihurtzeko aukera" aurkeztuko dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: NATO
Eguneraketa berriak daude