‘Naparraren’ ama zendu da bere semearen arrastorik aurkitu gabe

  • Ia lau hamarkada egin ditu Celes Alvarezek semearen bila. Ostegunean zendu zen. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko azaroaren 30ean - 15:44
Celes Alvarez artxiboko irudi batean. Alboan Naparra zenaren irudi du.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ziburun ikusi zuten azken aldiz Jose Migel Etxeberria Naparra, 1980ko ekainean; geroztik, haren bila ibili da familia. 2014an NBEra jo zuten laguntza eske. Komando Autonomo Antikapitalistetako kidea izaki, atxilotua zutela uste izan zuten lehenik; baina, Baionako polizia etxean ez zegoela egiaztatuta, bestelako susmoak piztu ziren.Batallon Vasco-Español taldeak bere gain hartu zuen bahiketa, eta hilaren 30eko komunikatuan esan zuen bahitua exekutatu eta Xantako inguruan lurperatu zutela. Ordea, haren gorpua ez zen sekula agertu.

Desagertu eta bi urtera, bertan behera utzi zituzten bilaketa lanak Frantzian, aztarna berrien zain. Senideeek Espainiako auzitegietara jo zuten 1999an, eta desagertzea gertatu zenean "borroka antiterroristako arduradun" zirenen lekukotzak eskatu zituzten.Ismael Moreno instrukzio epaileak artxibatu egin zuen kasua, eta haren erabakia babestu zuen 2004an Angel Murillo epaileak ere, argudiatuz ez zela frogatu Etxeberriaren desagertzea "delitua" izan zenik, eta are gutxiago "talde terrorista" batek eragindakoa.Baina Naparraren senideek ez zuten etsi, eta NBEra jo zuten. Erakundeko kideekin bildu ziren Alvarez bera eta Eneko Etxeberria Naparraren anaia. Nazio Batuen Erakundeak arrazoia eman zion familiari, eta Etxeberriarena "desagertze behartua" izan zela ebatzi zuen.

Duela bi urte, 2016ko urrian, kasua berriz irekitzeko eskatu zuen Iñigo Iruin abokatuak, 1980ko hamarkadaren hasieran ETAren-eta aurkako "estatu terrorismoarekin" lotutako pertsona batek Iñaki Errazkin kazetariari emandako informazioan oinarrituta. Iturri haren arabera, gorpua Mont-de-Marsan (Frantzia)ondoko udalerri batean zegoen lurperatua.Bilaketa lanek, baina, ez zuten esperotako emaitza eman. Hori baliatuta, auzia artxibatzeko eskatu zuen maiatzean Ismael Moreno epaileak, baina Auzitegi Nazionalak, familiaren helegitea onartu, eta lanekin jarraitzeko agindu zuen. Madrilek bilaketa lanekin jarraitzeko eskatu dio Frantziako jendarmeriari, aurrez baztertutako eremu batean, Landetan.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Guda zikina
Auzo ibilbideak (V)
Baiona Ttipia: babes eta arnasgune

Ibilbideen serie honetako ezberdinena dirudike Baiona Ttipiak, bere antzinako eraikinei beha jarriz gero: ez blokerik, ez adreilurik, ez maldarik.... herrixkatxo lasai bat da. Aitzitik, Errobi ondoko auzo honen historian barrena eginez gero, konturatuko gara borroka politiko... [+]


Monbarreko atentatuaren urteurrena
GALen biktimen aitortza du helburu ‘40 urtez oroituz’ ekimenak

GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatuaren urteurrenaren datatik gertu antolatu dute ekimena dozenaka herritarrek. Helburua "egia aldarrikatu, memoria landu eta GALen gerra zikinaren biktimak aitortzea" da, eta irailerako egitaraua aurkeztu dute.


Irantzu Mugeta hil da, gerra zikinak kolpatutako antifaxismoaren sinboloa

Bere konpromiso politikoagatik eta unibertsitatean zuen militantziagatik, eskuin muturreko taldeen hainbat eraso pairatu zituen 1987 eta 1988 urteetan. Hemezortzi urterekin pairatu zuen lehen erasoa, Bilboko Santutxu auzoan bizi zen eraikineko igogailuan; geroztik, hiru eraso... [+]


Naparrari buruzko ‘16.060 egun’ dokumentala ikusgai, desagertu zela 45 urte igaro direnean

Jose Miguel Etxeberria Naparra-ren gorpua bilatzeko bigarren saiakera kontatzen duen dokumentala interneten ikusi daiteke asteazken honetatik aurrera. Igandean ekitaldia egingo dute, Batallon Vasco Españolek iruindarra duela 45 urte bahitu eta desagerrarazi zuela... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


GALek eraildako Xabier Galdeano oroitu dute Algortan 40. urteurrenean

Egin egunkariko zuzendaritzako kide eta langilea Donibane Lohizunen erail bazuten ere, Algorta jaioterrian egin diote oroimen ekitaldia, igande eguerdian. Bertaratutako lagun zein senitartekoek presente izan dute estatuaren indarkeriak hil zuela.


2025-03-26 | Axier Lopez
Espainiako Guardia Zibilaren historia bat
Hemendik alde egiteko arrazoiak

Fusilamenduak, elektrodoak eta poltsa, hobi komunak, kolpismoa, jazarpena, drogak, Galindo, umiliazioak, gerra zikina, Intxaurrondo, narkotrafikoa, estoldak, hizkuntza inposaketa, Altsasu, inpunitatea… Guardia Zibilaren lorratza iluna da Euskal Herrian, baita Espainiako... [+]


2025-03-14 | ARGIA
GALeko 18 biktimak jarriko dute Barrionuevoren aurkako kereila

GALeko biktima talde batek eman du kereilaren nondik norakoen berri Bilbon egindako prentsaurrekoan, Egiari Zor fundazioak eta Giza Eskubideen Euskal Herriko Behatokiak lagunduta. GALen aurkako eta, zehazki, José Barrionuevoren aurkako kereila aurkeztuko dute.


2025-03-12 | ARGIA
Barrionuevoren kontrako kereila, “hilketak, bahiketak, torturak, GAL” eta bestelakoen ardura leporatuta

Felipe Gonzálezen garaian Espainiako Barne ministroa zen José Barrionuevoren aurkako kereila aurkeztuko dute, Ipar Euskal Herriko errefuxiatuen aurka abiatu zuen estrategiagatik. ZEN Zona Especial Norte Planaren barruan egindako ekintzen erantzule nagusietako bat... [+]


Estatu aparatuetatik Juan Mari Jauregi eta bera hil nahi izan zituztela esan du Maixabel Lasak

Donostiako La Cumbre Jauregian bizi ziren orduan Juan Mari Jauregi senarra eta bera, lehena Gipuzkoako Gobernadore Zibila zen garaian, 1990eko hamarkadaren erdialdean. Jauregi 2000. urtean hil zuen ETAk Tolosan.


2024-11-12 | Julene Flamarique
Sortuk manifestazioa egingo du Brouard eta Muguruzaren hilketen urteurrenean, azaroaren 20an Bilbon

Espainiako eta Frantziako Estatuak “nazio askapen mugimendua ito” nahi dutela ohartarazi du Sortuk, eta Santi Brouard eta Josu Muguruza HBko militanteen erailketak estatu biek egiten duten “gerra zikinaren parte direla” adierazi du.


Donostiako La Cumbre “Estatuaren biktimen etxea” izatea proposatu dute

La Cumbre Jauregia biktimen aitortzarako, erreparaziorako eta dibulgaziorako gune bilakatzeko proposamena egin dute memoriaren inguruan dabiltzan hainbat taldek eta Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren senideek. Memoria Demokratikoaren Legearen arabera, eraikina Donostiako Udalaren... [+]


Eneko Etxeberria: “Hitz bakarrean, inpunitatea bilatzen du Gobernuak”

Maiatzaren 30ean Nafarroako Gobernuak zenbait biktimaren aitortza egin zuen eta senitartekoek Sekretu Ofizialen Legea bertan behera uzteko eskatu zuten. Horien artean, Mikel Zabalza eta Mikel Arregiren familiak. ‘Naparraren’ anaiak ere egina du eskaera hori. Eneko... [+]


2024-06-28 | Ahotsa.info
Sakanan torturak utzitako aztarna aitortzeko beste urrats bat eman dute ‘Arg(h)itzen’ dokumentalarekin

Altsasuko Iortia Kultur Guneko Areto Nagusiaren harmailak jendez beteta zeudela egin da asteazkenean Arg(h)itzen dokumentalaren estreinaldiko emanaldia. Torturak Sakanan utzi duen aztarnaren kontakizuna da film hau, eta egun aproposa aukeratu dute lehen aldiz publikoki... [+]


‘Naparra’ omendu dute Lizartzan eta desagertu zenetik 44 urte igaro direla oroitarazi

Jose Miguel Etxeberria Naparra 1980ko ekainaren 11n ikusi zuten azken aldiz Ziburun eta bere heriotzaren nondik norakoak ez dira argitu gaur arte. Lizartzako Igarolabekoa baserrian egin diote oroimen ekitaldia eta desagerpena argitzea eskatu du familiak aurten ere.


Eguneraketa berriak daude