‘Naparra’ eta Germán, hiru hamarkadaren ondoren Legebiltzarrean

  • José Miguel Etxeberria, Naparra, eta Germán Rodriguezen senitartekoak izan ziren atzo Nafarroako Legebiltzarrean, lehenaren desagerpena eta bigarrenaren hilketari buruzko haien testigantzak emanez.


2015eko otsailaren 18an - 11:02
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Jose Miguel Etxeberria 'Naparra', desagertu aurreko argazki batean Ziburun. Jose Miguel Etxeberria \'Naparra\', desagertu aurreko argazki batean Ziburun.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

José Miguel Etxeberria Naparra 1980an desagertu zen Ipar Euskal Herrian eta Batallón Vasco-Español talde parapolizialak hartu zuen bere gain. Germán Rodriguez Espainiako poliziak hil zuen balaz Iruñean 1978ko Sanferminetan polizia zezen plazara sartu ondorengo kale istiluetan. Naparra desagertua dago bere bahiketaz geroztik eta Rodriguezen kasua ez da inoiz auzitegietara iritsi.

Fermín Rodriguez Germánen anaiak 36 urte hauetan egon den inpunitatea salatu zuen, “inor ez da epaitua izan, inor ez zigortua”. Nafarroako Legebiltzarrean auziaz hitz egiteko aukera eskertu zuen, baina zeharka Nafarroako instituzioek haiekiko izandako axolagabekeria ere salatu zuen, urte hauek guztietan inongo instituzio ofizialik ez baita haiengana zuzendu. Germánen anaiak adierazi zuen gertaerak argitzea eta justizia egitea espero zuela.

Eneko Etxeberria Naparra-ren anaiak eman zuen Etxeberria Alvarez familiaren testigantza eta Celes ama eta Camino arreba ere agerraldian izan ziren. Enekok adierazitakoaren arabera, gaitza egiten zitzaion adieraztea zer sufritu duen familiak eta urte hauetan guztietan “erabat abandonatuak” sentitu direla jakinarazi zuen.

Desagerpena eman zenetik egindako lan eta ikerketen berri eman zuen Enekok eta 2014ko udazkenean NBE erakundera ere iritsi zela azpimarratu zuen, indarrez desagertutakoen batzordearen aurrean auziaren berri ematera. NBEren ondorioa argia izan zen: Espainiak borondate gutxi jarri du kasua ikertzeko eta aurrerantzean indar gehiagoz ikertu beharko luke gertatutakoa.

Enekok auzia guztiz argitzeko laguntza eskatu zion Legebiltzarrari eta galdera bat utzi zuen airean: 34 urte ondoren, beste 34 iragan beharko dira anaiaren gorpua itzul diezaguten?

Agerraldiak EH Bilduk, Aralar-Nabaik eta Ezkerrak eskatu zituzten. Talde horien ordezkariek azpimarratu zuten garrantzitsua zela biktimen beren testigantza Legebiltzarrean lehen aldiz entzun ahal izatea. Kasu hauetan izan den zigorgabetasuna salatu zuten eta egia, justizia eta ordainaren beharra azpimarratu zuten. PSNko ordezkariak ere bat egin zuen azken eskaera horrekin.

UPNko ordezkaria edozelako biolentziaren aurka agertu zen eta kasuak argitzea espero duela jakinarazi zuen. Berdintsu PPko bozeramaileak eta honen ustez, gainera, “testigantza hauek entzutea oso baliagarria izan da”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Estatuen biktimak
Monbarreko atentatuaren urteurrena
GALen biktimen aitortza du helburu ‘40 urtez oroituz’ ekimenak

GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatuaren urteurrenaren datatik gertu antolatu dute ekimena dozenaka herritarrek. Helburua "egia aldarrikatu, memoria landu eta GALen gerra zikinaren biktimak aitortzea" da, eta irailerako egitaraua aurkeztu dute.


Rosa Zarraren familiak Atutxari eskatu dio “barkamena eskatzeko aukera” ez galtzeko

Rosa Zarraren hilketaren 30. urteurrena da ekainaren 30ean. Ekainaren 29an, biolentzia polizialaren biktimaren omenaldian, hainbat eskakizun egin zituen Egiari Zor fundazioak. Zarraren familiak Juan Mari Atutxa Segurtasun sailburu ohiari barkamena eskatzea galdegin dio.


Iruñeko eta Gasteizko gertakarien gaineko erantzukizuna aitor dezala eskatu diote Espainiako Gobernuari

78ko Sanferminak Gogoan plataformak eta Gasteizko Martxoak 3ko ekimenak bat egin dute espainiar estatuak gertakari latz horietan bere erantzukizuna onartu eta biktimen aitortza ofiziala egin dezan. 'Estatua Erantzule!' izena darama kanpainak.


Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Biktima gisa aitortzeko txostenak jaso dituzte Pasaiako segadan eraildakoen eta Rosa Zarraren senideek

Azken astean ezagutarazi moduan, Eusko Jaurlaritzaren Balorazio Batzordeak txosten banatan aitortu ditu estatuaren biktima gisa. Justizia sailburuak ekitaldi pribatu banatan entregatu dizkie dokumentuak.


Pasaiako segadan hildako lau pertsonak estatu indarkeriaren biktima gisa aitortu ditu Eusko Jaurlaritzak

Espainiako Poliziak duela 41 urte hil zituen tiroka Dionisio Aizpuru, Pedro Mari Isart, Jose Mari Izura eta Rafael Delas gazteak, Komando Autonomo Antikapitalistetako kideak. 


2025-03-14 | ARGIA
GALeko 18 biktimak jarriko dute Barrionuevoren aurkako kereila

GALeko biktima talde batek eman du kereilaren nondik norakoen berri Bilbon egindako prentsaurrekoan, Egiari Zor fundazioak eta Giza Eskubideen Euskal Herriko Behatokiak lagunduta. GALen aurkako eta, zehazki, José Barrionuevoren aurkako kereila aurkeztuko dute.


Nafarroako Gobernuak Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima aitortu ditu

Nafarroako Gobernuak ofizialki aitortu ditu gure lurraldean giza eskubideen urraketa larriak jasan zituzten Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima. Horien artean, hitzez hitz “motibazio politikoko biktima gisa” aitortzen ditu Patxi Erdozain, Eneko Compains,... [+]


Erantzukizun publikoak hartzea eskatu dute Euskal Herriko Torturatuen Sarearen aurkezpenean

Torturak jasan dituzten 900 lagun bildu dira Donostian Euskal Herriko Torturatuen Sarea aurkezteko, otsailaren 15ean. Ekimenak torturatuen bozgorailu izan nahi du, eta oraindik torturen berri eman ez duten herritarrak sarera batzera animatu dituzte. Eusko Jaurlaritzari eta... [+]


Estatuaren biktimek Chivite lehendakariari eskatu diote egon dadila euren aitortza ekitaldian otsailaren 13an

Estatuaren biolentziaren biktima gisa onartzeko 125 eskaera egin zaizkio Nafarroako Gobernuari 2023an eta 2024an. Horietatik 41 onartu dira. Egiari Zor eta Torturatuen Elkarteak ongi baloratu dute egiten ari den bidea.


2024-11-12 | Julene Flamarique
Sortuk manifestazioa egingo du Brouard eta Muguruzaren hilketen urteurrenean, azaroaren 20an Bilbon

Espainiako eta Frantziako Estatuak “nazio askapen mugimendua ito” nahi dutela ohartarazi du Sortuk, eta Santi Brouard eta Josu Muguruza HBko militanteen erailketak estatu biek egiten duten “gerra zikinaren parte direla” adierazi du.


Estatuaren biolentziaren beste 93 biktima aitortu ditu EAEko Balorazio Batzordeak

Asteazken honetan beste 93 biktima aitortu ditu estatuaren eta talde parapolizialen biktimen azterketak egiten dituen Balorazio Batzordeak. Baliabide faltagatik, bere lanarekin aurrera jarraitzeko zailtasunak ere aitortu ditu. Egiari Zor Fundazioak ongi baloratu du batzordearen... [+]


Angel Berruetaren omenez plaka jarriko du Iruñeko Udalak

Ostiralean egingo dute ekitaldia 12:00etan, Donibane auzoko Martin Azpilikueta kalean. Erail zutenetik Angel Gogoan plataformak behin baino gehiagotan jarri ditu oroigarriak, baina behin eta berriz eraso eta erretiratu izan dituzte. Gobernu taldearen proposamena da oraingoan eta... [+]


Eguneraketa berriak daude