Shockaren doktrina liburu ezagunaren idazleak lan berria argitaratu du: This Changes Everything. Klima aldaketaren eta kapitalismoaren inguruan aritu da Klein liburuan.
The Guardian egunkari britainiarrak elkarrizketatu egin du, eta bertan adierazi duenez, orokorki jendeak klima aldaketaren gaiari bizkar eman dio inolako aterabiderik ikusten ez dutelako. “Karbono ondorengo ekonomia baterako bidea egin behar dugu bizi kalitate hobea lortzeko, hiriak bizitzeko toki hobeak bihurtzeko eta berdintasunerantz egiteko”. Bestelako ekonomia izan dezakegula jendeari sinestaraztea nahitaezko ikusten du Kleinek klima aldaketaren arazoan jendea gehiago inplikatzeko.
Katrina urakanaren ondoren New Orleansen egon zen Klein Shockaren Doktrina idazten. Momentu hartan klima aldaketaren gaian gehien arduratu zuena ez zen itsasoaren maila igotzea edo ekaitz kopuruaren igoera izan: “Gehien arduratu ninduena izan zen klima aldaketa nola gurutzatuko ote zen desberdintasun sozialen eta arrazakeriaren koktailarekin”, adierazi du.
Idazle kanadarrak azpimarratu du “liburua irakurri nahi ez dutenentzat” idatzi duela. Tonu eta estilo pertsonala erabiltzeko hautua egin du egileak, uste duelako krisia benetan sentitzen duela gizarteak eta jendeari hunkigarri egiten zaiola pentsatzea beren etxea arriskuan dagoela.
Aldaketa ideologiko sakonaren aldeko argudioa da bere liburua Kleinen ustez: “Pendulua orain arte merkatuaren fundamentalismoaren aldean egon da”. Kapitalismoaren eta klima aldaketaren artean lotura zuzena dagoela defendatzen du egileak, eta adibide bezala egun Europako hegoaldean bizi den krisia jarri du: “Grezia eta beste hainbat herrialdetan nagusitu diren austeritate politikek energía berriztagarrien atzeratzea ekarri dute, baita fraktura hidraulikoa eta itsasoko zulaketak haztea ere”.
Ekosistema askok itzulera gabeko puntuak dituzte, hau da, estresa maila berezi bat pairatuz gero –izan klima aldaketa, kutsadura edo kalte fisiko zuzenarengatik– desagertzen ahal dira, eta ekosistemak haien artean konektatuak izanez gero hurrenez hurren elkar... [+]
Azken lau hamarkadetan itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgen komunitateetan izan duen eragina aztertu du EHUko ikerketa-talde batek. Bizkaiko kostaldeko eremu batean sakonera-puntu desberdinak ikertu dituzte eta ikusi dute egituratzaileak diren afinitate hotzeko... [+]
2023an, karbono dioxido isuriek %5,3 egin dute behera Espainiako Estatuan. Gehien isurtzen duten hamar enpresen artean, bakarrak egin du gora, Iberia hegazkin konpainiak, %10,7ko igoerarekin. Kutsatzaileen zerrendan aurrena Repsol dago.
Suitza zigortu du Estrasburgok, estatu horrek bideraturiko klima politikak adindunen eta oro har herritarren osasun eskubidea zangopilatzen duelakoan. Ebazpena txalotu dute talde eta norbanako ekologistek eta diotenaz, ondorioak izanen ditu gainontzeko estatuengan ere, besteak... [+]
Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.
Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]