Info7ren oinordekoak ‘Naiz irratia’ izena hartuko du

  • FM bidez zabalduko da irratia Euskal Herriko eremu zabalean. Emisio probak egiten ari dira.


2019ko urtarrilaren 29an - 16:36
Naiz irratia urtarrilaren 24an aurkeztu zuten. Argazkia: naiz.eus.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Info7k joan den abenduan eten zituen emisioak eta urtarrilaren 24an Naiz irratia aurkeztu dute. Info7 ez bezala, euskara hutsean arituko da irrati berria.

Emisio probak ondoko guneetan ari dira egiten, musika emitituz: Bilbo Handia (92.2), Durangaldea (97,4), Urola (91.8), Goierri (102.2) eta Donostialdea (93.8). Baiona inguruan ere entzuten da. Laster Gasteizen, Gernikan eta Legazpin egingo dituzte emisio probak. Nafarroako zenbait lekutan ere irratia FMz entzun ahal izango da.


Euskarazko hedabideak kanalean gehiago
2025eko urriaren 16
Berriketa gutxi
Risottoa

2025eko abuztuaren 20
Jaurlaritzaren publizitate banaketa
Hedabide erdaldunen zakua, gero eta gizenago

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.