Nagore Laffage oroituko dute ostiralean Irunen

  • M8 Asanblada Feministak egin du elkartzeko deia irundarraren hilketaren 15. urtemugan. Nagore Laffage parkean da hitzordua, 20:00etan.


2023ko uztailaren 06an - 08:30
Laffagen hilketaren 14.urteurrenean omenaldia egin zioten Irunen.

Duela 15 urte erail zuen Diego Yllanesek Nagore Laffage irundarra Iruñeko sanferminetan, emakumeak gizonarekin erlazio sexualak eduki nahi ez zituelako. Ordutik, urtero oroitzen dute Laffage Iruñeko Astelehen Lilakoek bultzatuta, eta Irunen ere hainbat omenaldi egin izan dira. Horietan guztietan Asun Casasola, biktimaren ama egon izan da.

Bide horretan, M8 Asanblada Feministak ostiral honetarako (hilak 7a da) elkartzeko deia egin du, Nagore Laffage parkean, 20:00etan. Bertaratuko direnei, lore bat eramateko eskatu diete.

Deialdian asanbladak salatu du 15 urte hauetan “terrorismo matxistak” etengabe kolpatzen segitu duela, “ehunka izen batzen zaizkio Nagoreri urtero, umezurtz eta familia suntsituak utziz”. Azken hilabete eta erdian Euskal Herrian lau emakume izan dira erailak: Lourdes del Hoyo, Maialen Mazon, Zhen Jiang, eta Maria Begoña [abizenik ez da jaso].

Gizarteak “zor handia” duela ordaintzeko emakume horiekin dio asanbladak. Horretarako, neurri eraginkorrak eskatu dituzte “gure gizartean ezarritako sistema patriarkalak behin eta betiko emakumeok jasaten ditugun indarkerien jazarpen mota guztiak etengabe salatzeko, haien ahotsa eta oihua garelako”. Azkenik, antolatzaileek diote borrokan segituko dutela, “bai gu eta bai Irunek ahazten ez zaitugulako”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-04-26 | Gedar
Adin txikiko bati sexu-erasoa egin dio gizon batek Donostiako kiroldegi batean

62 urte ditu erasotzaileak, eta aurreko astean eraso zion 13 urteko mutil bati. Leioako campusean, bestalde, gizon bat atzeman dute komun batean irudiak grabatzen.


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


Eguneraketa berriak daude