Euskararen Legearen beste aldaketa bat onartu du ostegun honetan Nafarroako Legebiltzarrak. Honen arabera, eta ezaguna zenez, 44 herri eremu ez euskaldunetik eremu mistora pasatuko dira eta bat, Atetz, mistorik euskaldunera. Honelako azken aldaketa duela zazpi urte egin zen.
Legearen aldaketa prozesu honetan, halaber, interesgarria izan da ikustea zer gerta zitekeen udal batek eremu mistotik ez euskaldunera iragan nahi badu, hori proposatu baitu UPNk Zizur Zendean. UPNk bazuen horretarako gehiengoa udalean, baina ehunka herritarrek eskatu zioten Nafarroako Arartekoari euren hizkuntza eskubideak babesteko.
Arartekoak eskaria aintzat hartu zuen, esanez Euskararen Legearen aurkakoa litzatekeela eremu mistotik ez euskaldunera pasatzea, hizkuntza eskubideen babesean atzera egitea litzatekeelako eta hori ez delako legezkoa. Eskubideetan aurrera egin litekeela alegia, baina ez atzera.
Gaurko proposamenean izena ere aldatu zaio legeari eta gaztelaniazko "Ley del Vascuence" aurrerantzean "Ley del Euskara" izango da. Gobernua sostengatzen duten indarrek legearen aldaketa babestu dute eta normalizazio linguistikoan urrats bat gehiago dela azpimarratu dute. Erabaki honekin ia 40.000 herritar eremu ez euskaldunetik mistora pasatu dira.
Prozesu honetan guztian egon da airean zonifikazioaren amaiera, EH Bilduk eta Ahal Duguk babesten dute, baina Geroa Baik eta Ezker Batuak ez dute horretarako baldintzarik ikusten. Azken bi hauen artean ere, dena den, badira desberdintasunak gaiarekiko. Gaurko osoko bilkuran argi utzi du Izquierda-Ezkerrako Jose Miguel Nuinek: “Gaur egun euskararen ofizialtasuna Nafarroa osora eramatea Nafarroaren errealitate linguistikoaren aurrean ezikusiarena egitea da”.
UPNk, PSNk eta PPk legearen aurka bozkatu dute orain arteko ohiko argudioak erabiliz. UPNko Carlos Garcia Adaneroren esanetan, “hau Euskal Herriaren nazio eraikuntzan ematen duzuen beste urrats bat besterik ez da. Baduzue, zuen bandera, hizkuntza eta falta zaizue lurraldea. Horren atzetik ari zarete”.
Inmaculada Jurio Macayak defenditu dut PSNren ezetza: “Legezkoa da bai, Legebiltzarraren gehiengoak hala nahi du, baina inposizio bat da, zuen gehiengoak inposatu nahi dituzuelako, gaur onartzen denak errealitateari bizkar ematen diolako, udalerri hauetan ez dagoelako aldaketa hau egiteko herritarren eskaririk”. PPko Ana Beltran urrutiago joan da eta hau, euskarari dagokionez, “Gobernu honen bortxa agerpen bat gehiago dela” adierazi du. Zehazki “coacción” hitza erabili du berak, gaztelaniaz.
Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.
Nafarroako Gobernuak eskaera egin duten familiei iradoki die "datorren ikasturteari begira" abiatu dezaketela tramitazioa.
Eraberrituta dator Laba. Egoitza handiagoak ostalaritza eskaintza zein kultur ekitaldiak baldintza hobeagoetan ematea ahalbidetuko du.
Euskararen Defentsarako Sareak elkarretaratzea egin du Nafarroako Parlamentuaren aurrean ostegunean, aldarrikatzeko lanpostu publikoetan hizkuntzak baloratzen badira, euskara baloratzen ez den lanposturik ez litzatekeela egon behar. Eta beraz, Nafarroako Gobernuak egindako... [+]
Hamaika familiak egin dute ikastetxe publikoan D eredura pasatzeko eskaera. Zentroak baiezkoa eman du, baita Udalak ere, baina errefusatu egin du Nafarroako Gobernuak "espazio falta" argudiatuta.
Sarean jarri dute "Belarribizi eta Ahoprest" laburmetraia, joan den igandean itxi zen 2025eko Euskaraldiaren aitzakiarekin Oskar Alegria zinegileak Artazu herrian udaberri honetan filmatu duen lana. Belarriprest eta ahobizi kontzeptuen gaineko... [+]
Erriberri, Tafalla, Gares, Sarriguren, Buztintxuri eta Noaingo ikastetxe publikoetako D-PAI ereduko guraso talde bat Nafarroako Hezkuntza batzordean egon da, 57/2024 foru aginduari jarraikiz, Hezkuntza Departamentuak bideratu nahi dituen aldaketak deitoratzeko. Euskarazko... [+]
Larunbatean Arguedasen ospatu zen Erriberako Euskararen Egunaren lehen edizioa. Kultura, auzolana eta festa uztartu ziren euskararen inguruan eskualdeko herriak batu zituen jardunaldi honetan.
Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]
Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.
Sarriguren, Tafalla, Noain, Buztintxuri eta Gares herrietako D-PAI ereduko ikastetxeetako familiak kalera aterako dira Hezkuntza Departamentuak foru lege bidez ingeleseko orduak handitu nahi dituela salatzera. Euskarazko murgiltze ereduaren kontrako erabakia dela iruditzen... [+]
Aurtengo Lokizaldeako Euskararen Eguna Murieta herrian ospatu dute, larunbatean, goizean hasi eta ordu txikiak handitu arte. Zita garrantzitsua eta gozagarria da Nafarroako Lizarra ondoko eskualdeko euskaltzaleentzako.
Nafarroako biztanle gehienak (% 63) "euskara sustatzearen aldekoak edo oso aldekoak" dira, eta %17 baino ez daude aurka, Xabier Erizek eta Carlos Vilchesek Eusko Ikaskuntzaren eta Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako... [+]
Prentsaurrekoan, maiatzaren 17an ospatuko duten Erriberako Euskararen Egunaren inguruko argibideak eman dituzte. Ume, gazte zein helduentzat zuzendua izango da. Ekimena, Erriberan egiten diren ekimenetan indarrak biltzeko eta euskararen normalizazioaren alde saretzeko... [+]