Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

  • Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.

Iruñeko Kostarapea parkean aurkeztu dute maiatzaren 10eko mobiliazioa. Sorionekuak

2025eko apirilaren 11n - 13:01
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Nafarroan euskara sustatzeko Sorionekuak dinamikak otsailean eman zuen zubien ekimenaren berri eta ostiral honetan egun osoko programa aurkeztu dute, arratsaldeko Iruñeko mobilizazioaren berri emanda.

Kostarapea parkean egindako agerraldian zehaztu dutenez, Nafarroako zubi esanguratsuenak hartuko dituzte maiatzaren 10ean eta dagoeneko herri ugarik agertu dute parte hartzeko asmoa, bestek beste honakoak: Aranguren, Baztan, Lesaka, Doneztebe, Leitza, Lekunberri, Ultzama, Jauntsarats, Sakana, Ekialdea, Zubiri, Aribe, Erro, Zangoza, Tafalla, Larraga, Lizarra, Gares, Lodosa, Mendabia eta Tutera. Eta baliatu dute agerraldia herri gehiagori ekimenera batzeko deia egiteko: “Bete ditzagun euskararen alde zubiak, sortu ditzagun euskaratik eta euskarara zubiak”.

Ireki ateak euskarari goiburupean egingo dira egun horretako ekimenak, uste dutelako elkarren arteko topaguneak ezinbestekoak direla eta euskara etorkizunerako zubi dela. Ateak ere ireki nahi dituzte elkar ulertzeko, eskubideen alde egiteko eta aurrerapausoak emateko: “Gure hizkuntzari ateak ireki nahi dizkiogu euskara nafar guztiona delako, ateak ireki nahi dizkiogu gure hizkuntzari, baita herritar guztien eskubideei ere. Euskara Nafarroakoa da, eta Nafarroakoa bada, nafar guztiona da”.

Arratsaldeko mobilizazioan, Porrotx pailazoaren ongi etorria jaso ondoren, parte-hartzaileek Kostarapea parketik (Trinitarios-Tren parkea) abiatuko dira 17:30etan. Portal Berriko atera gurutzatu eta Iruñeko Alde Zaharrera egingo dute, Takonera Parkean sartzeko. Han, Ene Kantak eta puzgarriak izango dira.


Euskara Nafarroan kanalean gehiago
2026ko martxoaren 22
Korrika Iruñean / Irauli egitasmoa martxan
Iruñea iraultzeko, begirada luze eta pausoak motz

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.