Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu behar izan dute, eta astean gutxienez sei ordu eman behar izan dituzte ingelesez. Baina, orain, arau aldaketaren ondorioz, gutxieneko hori zazpi ordura igo dute. Gainera, zehaztu dute ordubeteko igoera horrekin zientzien arloko bi saio emango direla. Zer lortu nahi da aldaketa honekin? Ingeleseko ordu bat gehiago ezartzen digute, baina justifikazio pedagogikorik edo linguistikorik gabe.
Pentsa genezake ingelesez ordu gehiago emateak gure seme-alaben maila hobetuko lukeela hizkuntza horretan. Baina gogoratu nahi dugu D eredua murgiltze eredua dela, eta oso garrantzitsua dela ikasleek euskarazko gaitasun egokia garatzea, ondoren beste hizkuntza batzuetara transferitu eta edukiak arrakastaz barneratu ahal izateko.
D eredua murgiltze eredua da, eta oso garrantzitsua da ikasleek euskarazko gaitasun egokia garatzea, ondoren beste hizkuntza batzuetara transferitu eta edukiak arrakastaz barneratu ahal izateko
PAIren Foru Dekretuaren arabera, ikasleek Lehen Hezkuntzako 6. maila ingelesezko A2 mailarekin amaitu beharko lukete. Baina maila hori ez da nahikoa esparru zientifikoan sakondu ahal izateko. Beraz, kalte egingo liekete bai zientzietako gaitasunari bai eta euskarari berari ere.
Argi dago Nafarroako Gobernuaren azalpena behar dugula neurri hori hartzeko arrazoiak zeintzuk izan diren ezagutzeko, eta horregatik eskatzen diogu gardentasuna Hezkuntza Departamentuari. D-PAI ereduko familiok ez dugu inolaz ere onartuko gure seme alaben hezkuntzarekin jolasean aritzea.
Ziur gaude Nafarroako Gobernuaren erabaki hau euskararen aurkako planaren barruan beste urrats bat dela, Yolanda Barcinak berak adierazi zuen bezala, PAIren hedapenarekin euskarazko irakaskuntza eta euskara gutxitzeko nahia aitortu zuenean.
Kaltetutako eskoletako familiok, 57/2024 Foru Agindua kentzeko eskatzen dugu, hainbat arrazoirengatik:
• Gure seme-alabak D ereduan matrikulatu ditugu euskaraz ikas dezaten, eta aldaketa honekin hizkuntza horretako saioak murrizten dira.
• Proiektuka lan egiten duten ikastetxeetan, (C.P. Buztintxuri I.P, C.P.Puente la Reina-Gares I.P.) ingelesez irakasteko ordutegia handitzen bada, metodologikoki atzerapausoak ematen joango gara, eta ikasleak irakasgaika zatitzen den ordutegia jarraitzera behartuko dira.
• Ez dugu ikusten zer interes politiko egon daitekeen zientziak ingelesez emateko eta gure lurraren geografia eta historia atzerriko hizkuntza batean ikasi behar izateko.
• Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleei ikaskuntza zailtzen zaie eta ikasgelako dinamikatik bereizteko probabilitatea handitzen da, horrela segregazio handiagoa jasoz.
• Neurri horrek irakasleen arteko koordinazioa okertzea ere badakar, baita gainkarga handiagoa ere, koordinazio ordu gehiagorik ematen ez bada.
• PAIk handitu egiten du baliabiderik ez duten ikasleen eta ingeleseko akademietara, eskola partikularretara edo kanpoko edozein laguntzatara sarbidea dutenen arteko aldea. PAI segregatzailea da, definizioz. Ez dezagun ahaztu "La chapuza del bilingüismo" izeneko dokumental ospetsu hura, Madrilgo eredu hark ingelesa ikasteko ekarri zuen hondamendiari erreferentzia egiten ziona.
Berriz diogu ikastetxe hauek inposizioz daudela PAI programan, eta inoiz ez zaiela utzi familiei PAI programan egon nahi duten edo ez aukeratzen. Ez zaie aldez aurretik kontsultarik egin klaustroari edo familiei, eta gerora ez da haien iritzia aintzat hartu, nahiz eta gehiengo nagusi batek aurkako iritzia izan.
Hainbat sinatzaile*:
Nerea Goñi Martinez, Carme Verdejo Rey, Estibaliz Aguirre Berzal, Garazi Erdozain Urtasun eta Amaya González Ayestarán.
D-PAI ereduko hurrengo ikastetxeetako familien izenean: CP Buztintxuri IP, Joakin Lizarraga IP de Sarriguren, CP Puente la Reina-Gares IP, CP San Miguel de Noain IP, CP Principe de Viana de Olite-Erriberri IP.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]
Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.
Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]
Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]
Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]
Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!
Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]
A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]
Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]
Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]