Nafarroko AHTren lanak "itxi" egin ditu Mugitu! mugimenduak

  • Ostegun goizean, Mugitu! mugimenduko zenbait kidek Alesbes eta Azkoien arteko AHTren obrak "itxi" dituzte, OHL enpresaren eta azpikontraten makinak eta azpiegiturak zigilatuz.


2020ko abuztuaren 14an - 09:07
Argazkia: Ekinklik

AIREF (Erantzukizun Fiskaleko Agintaritza Independentea) erakundearen organo exekutiboaren papera irudikatuz sinbolikoki Abiadura Handiko Trenaren obrak "itxi" dituzte. Horretarako, Duela egun gutxi AIREF-ek argitaratutako azterlan bat gogoan izan dute ekimena egiteko. Azterlan horretan, Espainiako Gobernuari gomendatzen diete eraikitzeko dauden AHTren zatien eraikuntza ezbaian jartzea.

Horregatik ekimena kilometro bateko luzera duen Martzillako bidezubiaren obra-eremuan egin dute. Aragoi ibaiaren gaineko ingurune hori legez babestuta dago interes ekologiko handiko lekua duelako. Eta hala, AHTren kontrako kideek obrak ixteko eta zigilatzeko agindua eman dute bertan. Ondoren, zubiaren euskarriak ainguratzeko lanak egiten ari diren zulagailuak zigilatu dituzte, baita hainbat makina eta kamioi ere. Kamioien zirkulazioa ere geldiarazi dute, eta zigilatu. Paneletan, seinaleetan, makinerian eta bestelako azpiegituretan itsasgarriak jarri dituzte, lanen itxiera adierazteko.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
Julio Villanueva (AHT Gelditu)
"Abiadura Handiko Trenik gabeko Nafarroa posible da"

Abiadura Handiko Trenaren inguruan mintzatu dira zenbait ekintzaile asteazkenean Iruñeko Zabaldin osatu duten hitzaldian. Italiako Val Susa bailarako adibidea bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan dute han sortutako mugimenduaren ordezkari bat etorri delako... [+]


Iñaki Arriolak dio AHTren lanak amaituta ikusteko oraindik "urtetxo" batzuk beharko direla

Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak onartu du herritarrak "nekatuta eta haserre" daudela obren iraupenarekin. "Euskal Y" deiturikoaren hormigoizko azpiegituraren lanak 2025ean amaituko direla hitz eman du, baina gaineko egitura guztia eta hiriburuetarako... [+]


AHT eta tren sozialerako egungo trenbidea egokitzea eskatu dute Altsasun

Nafarroa Trenaren Alde, Araba Trenaren Alde eta Goierriko AHTrik Ez plataformek Altsasun egindako prentsaurrekoan egin dute eskaera: tren lasterrak soilik erabiltzeko trenbide-azpiegitura berriak eraikitzeko proiektuak geldiaraztea, gaur egungo tren-azpiegiturak berritzea eta... [+]


Eguneraketa berriak daude