Nafarroaren Eguna igande honetan, apirilaren 30ean, Baigorrin. Zenbatgarren ote ekitaldia? Zenbat izaten dira bertaratuak? Zenbakiek ez dute munta, jendeak konta du. Basaizea elkarteak “Kartsuki, alaiki, herria eraiki!” deiadarra egin du honezkero.
Usaian berean, egunaren abiaburuan baigorriarek Tafallako herritarrei harrera berezia eginen diete. Urtero bezala jendeak plaza nagusia hartuko du goizdanik. Egitarauak askotariko ekimenak iragarri ditu. Aurten Kartsuki, alaiki, herria eraiki!, leloari beste lema bat erantsi diote antolatzaileek “Eraso sexistarik ez!”. Belaunaldi anitz bildu ohi da Herriko Etxeko plaza aitzinean, eta aldarria jende guztiei helarazi nahi diete antolatzaileek.
Basaizeako elkarteko kide Amaia Castorene honela mintzatu zen Egunaren aurkezpenean: “Kultura eta hizkuntza sustatzeko baliabide gehienak guk erdietsi ditugu, herritarrok. Instituzioen beha izan ohi gara euren ezagupena ukaiteko eta proiektuak eraikitzeko, alabaina, funtsean, guk geuk herritarrok egin behar izaten dugu".
Konparazionera, Eraso sexistarik ez! aldarria lelo hutsean gera ez dadin, antolatzaileek urte osoan izaten diren eraso sexistak ekiditeko moldeak sustatu nahi dituzte jai egun honen karietara. Gaiaz eztabaidatzeaz gain, hainbat ekimen zehatz jarri nahi dute abian, film proiekzioak eta eztabaidak besteak beste. Hau da, “gai minbera hau itzaletik ateratzen lagundu nahi dute” baigorriarrek.
“Alaiki" elearekin, baigorriarrek “lan horretan plazera hartzen” dutela erakutsi nahi izaten dute: “Eginkizun horretan bat egiten dugu”. Azken hilabetetan gizarteak sustatutako desmartxek lema nagusiari haizutasuna eman dio, diote Basaizeako kideek
Nafarroaren Eguna, egun bat baino gehiago da ordea, bai espirituz bai egitez. Iragan asteazken honetan, eskualde bereko Ortzaize herrian gizarte zibilaren engaiamenduari buruzko gogoeta eztabaida egin dute,lema osoaren “herria eraiki” zatiari zentzurik eman aldera. Mizel Bergouignan (Bakegileak), Angel Oiarbide (Gure Esku Dago), Begoña Uharte (Ongi etorri errefuxiatuak) eta Dominique Amestoy (ELB-Lurzaindia) jardun dira mahai-inguruan.
Ebiakoitzean –larunbatean, eskualdeko artistak Baigorriko elizan bilduko dira, 21:00etan. Sinfo Niko gaualdian iragan bi urteetan abiatutako ekimenari amaiera eman nahi diote hainbat musikarik. Errepertorio klasikoa eskainiko dute orkestra sinfonikoak lagundurik.
Edonola ere, egitarauan gustu guztietako eskaintzak daude. Musika estilo anitz entzunen dira Baigorrin gaindi. Jai giro horretan, besteak beste, Tafallako lagunak izanen dira, Baigorrirekin senidea den hiriko herritarrei leku berezi izaten baitute Nafarroaren Egunean.
Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.
Martxan daude okzitanieran jatorria duen hizkuntza berpizteko hainbat ekimen. Ipar Euskal Herrian galzorian dagoen hizkuntza da gaskoia; aurreko mende hasieran galdu zen Hego Euskal Herrian.
Uda giroan Baxenabarre eta Zuberoa gainetan egonen denak kausituko ditu ardi, behi zein zaldiak bere inguruan. Ehunka direlako maiatz-ekainean behealdeko etxaldeak hustu eta kabalak bortura igortzen dabiltzan laborariak. Artzainen artean ere, uda bortuko etxolan pasako duenik... [+]
Biolur laborantza ekologikoaren aldeko elkarteak frutazaintza sustatu nahi du eta horretarako egun-pasa ederra antolatu du uztailaren 29rako; hiru proiektu ezagutuko dituzte bertatik bertara: Erroak mintegia Ahatsan (Nafarroa Beherea), Kibbi Sat Donezteben (Nafarroa) eta... [+]
Larunbat eguerdian arribatu da festibalera Baionako bestazale laguna. Alimalekoa egin nahi du Arberatze-Zilhekoan, duen egun eta erdian, igande arratsaldez buelta eginen baitu. Festibala Lekornen egiten zenean bezainbat gogo du 29. edizio honendako. Eta argi du zein den lehen... [+]
[Argazki-galeriaz gain, hiru egunetan bizitakoen kronika idatzi du Gorka Peñagarikanok. Hona irakurgai]
Fermin Muguruza afixan nagusi, Olaia Inziarte, Naxker, Xiberoots, Errobi, Kaskezur, Zetkin, Tapia eta Leturia eta beste hainbat musikari igoko dira oholtzara ekainaren 27, 28 eta 29an. Horrez gain, antolatu diren hitzaldietan, hala nola lurraren defentsaz, diskurtso eta... [+]
Diziplina askotan ibilia da Amaiur Epher (Izpura, 1994). Aktore lanak egiten ezagutu nuen orain urte batzuk. Diabolo Kiwi edo Frigo taldeekin erritmo dantzagarriak joz ikusi eta entzun du, ziur, batek baino gehiagok. Eta idazlea ere bada. Bigarren liburua argitaratu berri du:... [+]
Hazparnen idekiko da –hau publikatzean ez bada jadanik egina– liburu denda berria. Et’abar deituko da. Denda tipia izanen da, euskarazko publikazioen eskaintza ukanen duena. Ez da Ipar Euskal Herri barnealdean bakarrik arituko. Hain zuzen ere, azken lau... [+]
Donibane Garazi inguruko herri ttipi batean sortua da Bea, eta 1970eko hamarkadan ondoko eskola publiko batean ikusi zituen bortizkeria, sexu eraso eta bortxaketak salatu dizkigu. Irakasleak eragiten zizkiela tratu horiek ama eskolako eta lehen mailako haurrei, mutikoak bortizki... [+]
Filipe Bidart Iparretarrak taldeko kide ohiak Kazetari azaldu dioenez, "borrokan erori diren militanteak oroitarazteko" xedea du margolanak. Xabi Tapia Xabxab artista urruñarra da haren egilea, eta Baigorriko Lagundu elkarteak antolatuta egin dute aurkezpen... [+]
Ziburuko Liburu eta Disko Azokaren 6. edizioa ekainaren 7an izango da. Girotzeko eta azokaren eragina inguruko herrietara zabaltzeko, aurreko asteetan zehar sei ekintza kultural antolatu dituzte Baltsan elkarteak eta ARGIAk elkarlanean. Lehena martxoaren 30ean izango da,... [+]