Nafarroan euskararen etorkizuna bermatzeko hamabost proposamen aurkeztu ditu Kontseiluak

  • Iruñean egindako ez-ohiko ekitaldia batean Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok “oraindik UPNren Gobernuko inertzietan oinarritzen diren neurriak hartzen jarraitzen” dela ziurtatu zuen, eta hurrengo legegintzaldian “inertzia horiei amaiera” emateko hamabost proposamen aurkeztu zituen.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2019ko maiatzaren 14an - 09:03

Legegintzaldi berriaren hasieran nahitaez konpondu beharrekoak azaltzeaz gain (euskara beste hizkuntzak baino gutxiago ezin baloratzea, D ereduko ikastetxei PAI programa jartzeko derrigortasuna kentzea, irakaskuntzan zerrenda bakarra abian jartzea eta euskarazko lanpostua duten langileei beste lanpostuetara lekualdatzeko eskubidea bermatzea), Kontseiluko arduradunak hizkuntza-politika berrirako bide-orria azaldu zuen.

“Hamabost proposamen zehatz biltzen ditu gure ekarpenak, eta proposamen bakoitzaren barruan neurri zehatzak jartzen saiatu gara. Hain zuzen ere, hurrengo legegintzaldian neurri horiek noiz abiaraziko dituzten erabakitzea besterik ez dute egin beharko Gobernuan” azaldu zuen Kontseiluko ordezkariak.

Corpus juridikoari dagokionez, lege berriaz gain, administrazioa euskalduntzeko dekretua berritzea ere eskatu zuen Kotseiluak, izan ere, berriki onartutakoak ez dizkie beharrak ezartzen instituzioei, eta, ondorioz, herritarren eskubideen bermea borondatean oinarritzen da.

Hiztunei dagokienez, ikasle euskaldun eleaniztunak sortzeko ereduaren beharra eta helduen euskalduntzearen doakotasuna ere jasotzen dira Kontseiluaren proposamenean.

Hiztunez gain, hurrengo legegintzaldiko politikak euskaraz bizitzea ahalbidetuko duten espazioak eta tresnak ere izan beharko ditu kontuan: eremu sozioekonomikoa, kultura, ingurune digitala, hedabideak, aisialdia… “Proposamen integrala egiten saiatu gara, euskaraz bizi nahi duten herritarrei erantzun integrala emateko” adierazi zuen Bilbaok.

Neurri guztiak aurkeztutakoan, Kontseiluko eledunak elkarlanerako deia egin zuen: “Legegintzaldian Kontseiluak erantzukizunez jokatu du Gobernuarekiko, geu ere aldaketaren parte sentitzen ginelako. Etorkizunean erantzukizun bera izateko asmoa dugu, baina dei egiten diegu alderdi politikoei ere erantzukizunez joka dezaten” esan zuen.

 

Albiste hau Ahotsak argitaratu du, eta CC-by-SA lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra

Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Nafarroan
Administrazioan Euskaraz taldeak salatu du Iruñeko eta Antsoaingo udalek euskara baztertu dutela zenbait lan deialditan

Iruñeko zein Antsoaingo udaletan EH Bildu dago. Herritar batek errekurtso bat jarri du Antsoaingo Udalean, eta ez dutenez errekurtsoa onartu, Nafarroako Administrazio Auzitegira jo du.

 


Apirilaren 24an izanen da Iruñerriko III. Mintzodromoa

Iruñerriko AEK, Iruñerriko IKA, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala, Zubiarte euskaltegi Publikoa eta Iruñerriko Mintzakide egitasmoa berriz ere elkartu dira Iruñerrigo hirugarren Mintzodromoa antolatzeko. Geltokin izanen da hitzordua... [+]


2024-03-18 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Nork egingo du euskara ofizial?

Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.


Korrika larunbatean abiatu da Nafarroako Lokizaldean

Lokizaldeako Euskararen Egunaren barnean Korrika Txikiak zeharkatu ditu Iturriagako inguruneak. Urteak direla hasi ziren eguna ospatzen, eremu ez-euskaldunean kokatuta zegoen eskualdean Korrikaren kilometroak erosteko. Giro ederrean gozatu dute egun osoko egitaraua.


Eguneraketa berriak daude