Nafarroako Parlamentuak, Nafarroako Gobernuari eskatu dio diru publikoa ukatzea ikasleak sexuaren arabera banatzen dituzten ikastetxeei. Eusko Legebiltzarrak aldiz, ukatu egin du aukera hori.
Ikasleak sexuaren arabera banatzen dituzten eskolei diru publikoa ez banatzea eskatu dio Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernuari. Eskaera datorren ikasturteari begira egin da eta hiru hilabeteko epea eman diote plan bat burutzeko. EH Bilduk aurkeztutako mozioa PSNk, Geroa Baik, Ezkerrak eta Ahal Duguk babestu dute, Navarra Sumak aldiz ezezkoa eman du.
Eusko Legebiltzarraren kasuan aldiz, ukatu egin dute diru publikoa ez ematea ikastetxe horiei. Kasu honetan ere, EH Bilduk aurkeztu du proposamena baina Elkarrekin Podemosen babesa bakarrik lortu du. EAJk eta PSE-EEk kontra bozkatu dute.
PSEk eta EAJk beren ekimena aurkeztu zuten EH Bildurena bertan behera uzteko. Aurrera egin zuen PP+C-en laguntzarekin, Vox-en abstentzioarekin eta EH Bilduren eta Elkarrekin Podemosen ezezkoarekin. Testuak hezkuntza-itunen arloko araudia betetzen jarraitzeko eskatzen dio Hezkuntza Sailari, “indarrean dagoen legeriari jarraiki, irakaskuntza-askatasuna eta Euskadiko ikastetxeetan eskaintzen diren proiektuak bermatze aldera”. Jose Antonio Pastorrek, PSE-EEko legebiltzarkideak, EH Bilduren proposamenarekin bat datorrela adierazi du, baina bere aburuz ez da finantzaketa hori kentzeko momentua.
Nafarroako kasuan, EH Bilduk aurkeztutako mozioak sexuaren araberako segregazioa hezkuntzan baztertzailea dela dio. “Bultzatzen dituen balioek eta ereduek ez dute bat egiten azken urteetan Nafarroak emandako pausoekin, ezta hezkidetzarekin eta berdintasunean oinarritutako politika publikoekin ere”. Berriak jakinarazi duenez, EH Bilduko Bakartxo Ruizek edozein motatako diskriminazioez eta berdintasun ezez asko hitz egiten dela esan du eta horren kontrako prebentzioaren beharrizana azpimarratu du, “gizarte hezkidetzaren" bidez. Ruizen hitzetan, ezinezkoa da hezkidetza hori lortzea neskak eta mutilak ikasgeletan bereiztuta.
Dozenaka eragilek babestutako agerraldi jendetsuan, kezka agertu du auzoetan mezu xenofobo eta baztertzaileak indartzen ari direlako herritarren artean. Herrigintzak “zailtasun eta erreminta falta handia” duela uste dute, baina gatazkei elkartasunetik eta saretuz... [+]
Maiatzaren 20an indarrean sartuko da Espainiako Atzerritarren Legearen erreforma berria. Loueila Sid Ahmed Ndiaye sahararrak (Tinduf, Aljeria, 1990) egunero ikusten du lege horrek pertsona migratzaileen bizitzetan duen eragina. 1999an iritsi zen Kanaria uharteetara Saharatik,... [+]
Bazterkeria egoeran dauden pertsonen elikadura beharrei erantzuteko, Paris 365 jantoki solidarioa martxan jarri zuten Iruñean, 2009an. Ordutik, euro baten truke egunero hiru otordu bero ematen dituzte. Urtarrilaren 27an iragarri zuten aurrez aurreko afariak emateari... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Trumpen itzulera pizgarri izan da sendotuz doan eskuin muturreko erreakzionarioen mugimenduarentzat. Izan ere, historikoki, faxismoaren gorakada krisi ekonomikoekin lotuta egon da, baita sistemaren zilegitasun politiko eta ideologikoaren krisiarekin ere. Gaur egun, geldialdi... [+]
Gaztelueta C -Berango C gazteen futbol partidua bertan behera geratu zen Larunbatean. Jokatzen ari zirela Gaztelueta C taldeko gazte batek aurkariari "beltz zikin madarikatua" deitu zion. Gorengo erregional mailako Otxarkoaga-Iturrigorri partiduan ere... [+]
Erroldarik gabe izaterik ez ekimenak Gasteizko Udalaren bi barne dokumentu eman zituen argitara urtarrilaren 30ean. Udalerrian erroldatzeko irizpide murriztaileak jasotzen dira bertan, “bidegabeak eta ilegalak”, eragilearen esanetan, herritar baztertuenen kaltetan... [+]
Paris 365 jantokiak ez ditu martxora arte aurrez aurreko afariak emango eta erakundeei inplikazioa eskatu die konponbidea lortzeko.
Pobretuak kriminalizatzeko Jaurlaritzaren politika albiste izan da, berriz ere, azaroan. Salaketa anonimorako postontzia sortu du Lanbidek, herritar zintzoek Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten herritar potentzialki iruzurtien “jardun irregularren edozein... [+]
Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk Iruñeko Udalak etxegabeentzat eskaintzen dituen baliabideak kritikatu dituzte: "Ogi apurrak dira", adierazi du Martin Zamarbide Harituko kideak. Behin behineko zenbait "aukera" ematen... [+]
Donostiako Harrera Sareak belodromoko arkupean oztopoak jartzea salatu du. Zehazki, azken egunotan jarri dituzten hesien aurka egin dute sare sozialetan. Zabaldutako adierazpenetan adierazi dutenez, udala muga horiek jartzen dabil etxerik gabeko donostiarrek bertan lo egin ez... [+]
Kolorea eta argia ez ditu bereizten, ez du itsu ez garenok bezala ikusten, bestela baizik. Ez gaitu ikusten, ez dugu bera ikusten. Itsu gara bata bestearentzat. Hizketan hasi orduko ikusi dugu elkar, haren euskara segiduari gozo segitu diogu, hikarik naturalenean. Berak ekarri... [+]
Gizarte-bazterkeria arriskuan dauden 10 eta 14 urte arteko haur migratzaileak eta haien mentore izan nahi duten ikasle helduagoak (goi mailako ikasketak egiten ari direnak) elkartzen ditu Urretxindorra proiektuak. Proiektuaren bederatzigarren edizioa abiatu berri da eta 37... [+]