Osasun kontseilariak dio helburu hori “lehentasuna” dela Foru Gobernuarentzat. Nafar langileen %3,2 lan ezbeharren batengatik bajan egon da azkeneko sei hilabetean, estatuko daturik altuena, Contigo-Zurekinek salatu duenez. Talde guztiak “kezkatuta” agertu dira osoko bilkuran.
Espainiako Lan Ministerioaren datuen arabera, Nafarroan 6.265 istripu izan ziren lehen seihilekoan lanaldiaren bitartean eta in itinere. Ondorioz, "estatuko indizerik handiena duen lurraldea gara", leporatu zion Carlos Guzmán Contigo-Zurekineko bozeramaileak urriaren 26ko Osoko Bilkuran Fernando Domínguez Osasun kontseilariari. Izan ere, Foru Erkidegoan “laneko baja eragin zuten 319,8 lan istripu zenbatu ziren 10.000 langileko”. Hau da, Nafarroako langileen %3,2k baja profesionala hartu behar izan zuten, estatuko bataz bestekoak baino %1 gehiagok.
Gainera, aipatutako zenbakien eguneratzea aditzera eman zuen Contigo-Zurekineko politikariak: “Lan istripuen inguruko interpelazio hau erregistratu eta hilabete geroago, datu berriak ditugu, ministerioak emandako aurrerapenean oinarrituta, eta esan dezakegu Nafarroako istripuak 7.346ra igo direla dagoeneko". Jarraian, azpimarratu zuen "honek erakusten duela Nafarroako lan istripuen gorakada etengabea eta oso arriskutsua izaten ari dela".
Domínguezek ez zuen arazoa ukatu, eta honela erantzun zion Guzmani: "Laneko ezbeharrak lehentasuna dira prebentzioan eta tratamenduan parte hartzen duten eragile guztientzat”. Horregatik, “Nafarroako gizarteko sektore guztiek arazo larri honen aurrean duten kezka partekatzen dugu eta sektore guztien artean indarrak batzeko deia berresten dugu", onartu zuen kontseilariak.
Azaldu zuenez, Osasun Departamentuak eta, zehatzago, Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak 2022-2025 Laneko Osasunaren Ekintza Plana abian jarri dute. Plan honetan jasotako ildo estrategiko nagusiak, besteak beste, honako hauek dira: "Lan istripuei, muskulu hezurduren trastornoek eta arrisku psikosozialek eragindako kalteen eragile diren laneko osasun arazoen arriskuak artatzea".
Era berean, "25 langile baino gutxiagoko enpresetan Administrazio Publikoaren aholkularitza lana indartzearen aldeko apustua egiten ari da, bai eta enpresen kudeaketan arriskuen kudeaketaren integrazioa bultzatzearen aldekoa ere, hierarkia osoa inplikatuz, zuzendaritzatik hasi eta langileenganaino”, jakinarazi zuen Domínguezek.
Beraz, planaren “arrakasta” bi faktoreren araberakoa dela azpimarratu zuen: “Lehenengoa, enpresarien eta zuzendarien konpromisoari lotutako kultura egokia eta, bigarrena, langileek enpresaren prebentzio sisteman beren kabuz eta kontzienteki parte hartzeko jarrera", esan zuen.
Ainhoa Unzuk (PSN) adierazi zuenez, Nafarroak "ezin du datu hauekin harro egon”, eta "hausnarketa sakona egin behar dute enpresek, sindikatuek eta erakunde guztiek”. “Ezinbestekoa da langileen heriotzen eta gaixotasun profesionalen etengabeko jario horrekin amaitzea", aldarrikatu zuen. Geroa Baiko Isabel Aranburuk adierazi duenez, lan ezbeharrei buruzko datuak "izugarriak" dira, eta "are gogorragoak atzerriko nazionalitatea duten langileentzako, 1,6 aldiz aukera handiagoa baitute lan istripua izateko".
Txomin Gonzalez EH Bilduko parlamentariaren ustetan, honen guztiaren kausa “osasun publikoak lan osasuneko arazoetara bideratu duen arreta historiko eskasa da”. Bestalde, UPNk, PPk eta VOXek gobernuari leporatu diote azkeneko bi legealdietan martxan jarri dituen prebentzio neurriak “eskasak” eta “alferrikakoak” izan direla.
Abuztuaren 13an, 54 urteko Nafarroako garraiolari bat hil zen Bartzelonan deskarga lanak egiten zituen bitartean. Hurrengo egunean, Errenteriako Merkaoiartzunen 58 urteko langilea hil zen istripu ez-traumatiko baten ondorioz.
Aurreko astean lan istripuen ondorioz sei behargin hil zirela salatzeko, 60 bat lagunek Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzako sarrera blokeatu dute. Ertzaintzak bertan zeuden pertsonak identifikatu ditu. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, dagoeneko 26 dira aurten... [+]
AHT Gelditu elkartearen esanetan, AHTren obretan asteartean izandako heriotza bezalakoen atzean "esklabotza-baldintzak" eta "tratu arrazista umiliagarri eta iraingarriak" baino ez daude. Atxondoko Udalak gertatutakoa ikertu eta argitzeko eskatu du. AHTko obretan... [+]
Ostegun goizean hil da langilea, Bilboko José María Ugarteburu kalean. Astelehenean bi langile hil ziren, Andosillan (Nafarroa) eta Atxondon (Bizkaia), eta asteartean beste bat Amurrion (Araba).
Dozenaka lagun elkartu dira gaur arratsaldean Aiaraldeko Greba Batzordeak (SOS Aiaraldea) Tubos Reunidoseko lan heriotza salatzeko deitutako mobilizazioan. Laneko heriotzen "odolustea" salatu eta egoera ez normalizatzeko deia luzatu dute.
Pasa den asteko berria dugu: Irunen 67 urteko garraiolari bat hil zen, kamioia kargatzen ari zela. Errepidean izan balitz, “eragozpenak errepidean” entzungo genuke; ondoren, baxu antzean, “kamioilari bat hil da istripuan”. Gipuzkoa aldean trena hartzea... [+]
"Prebentzio neurriek egiten dute huts behin eta berriz", salatu du LAB sindikatuko lan osasunerako Nafarroako arduradun Inko Iriartek. Atzo izan zen azken lan heriotza. Andosillako lantoki batean karga gainera erorita zendu zen 49 urteko errioxarra. Hamaika egunean... [+]
Tubos Reunidos enpresan ari zen lanean eta teilatutik behera erorita hil da, sindikatuek jakinarazi dutenez. azken honekin 22 dira 2025ean hil diren langileak.
Foruzaingoaren esanetan, ezbeharra gertatu den lekuan bertan hil da 50 urteko langilea. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, urte honetan dagoeneko 21 langile hil dira beharrean ari zirela.
Langile bat hilik topatu dute astearte goizean Laudioko Bebidas Serrano enpresan. Osalanek adierazi du hipotesi nagusia gizonak bihotzeko bat izan duela dela. Istripu honetan hildakoarekin, 2025ean 19 langile hil dira jada lan istripuetan.
Ezbeharra ostegunean gertatu da eta SOS Nafarroak 16:00 orduak jotzear zirela jaso du haren berri. Medikua, anbulantzia et Foruzaingoa bertarako dira, baina ezin izan dute gizona suspertu eta bertan hil da.
Buñueleko (Nafarroa) kasuan, 34 urteko gizona makina batean harrapatuta geratu da. Arratzun (Bizkaia), aldiz, garabiak goi-tentsioko linea bat ukitu ostean hil da 61 urteko gizona.