Nafarroako hondakin planean inolako errausketa eredurik ez izatea eskatu dute

  • Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko 2016-2025 Plan Integratu berria ezagutu eta eztabaidatzeko hirugarren tokiko bilera egin zen Irurtzunen apirilaren 20an. Zehazki bi izan ziren; lehenik Araxesko, Mendialdeako eta Sakanako mankomunitateetako zuzendaritza taldeak eta teknikoak planaren kudeatzaileekin elkartu eta, ondoren hiru eskualdeetako udal ordezkariek eta herritarrek ere parte hartzeko aukera izan zuten. Bietan ere planean jasotzen diren helburuak, azpiegiturak, kudeaketa eredua, gobernantza eredua, frakzio organikoaren tratamendua, industriako hondakinak eta beste izan zituzten hizpide.

Sakanan egindako bilera (Arg.: Ganasa).
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko apirilaren 26an - 08:53

Bi bileretan elkartu ziren guztiak, aho batez, hondakinen edozein errausketa motaren kontra azaldu ziren. Nafarroan hondakinekin errauskailuetarako erregaiak egitearen aurka ere azaldu ziren. Sakanako Mankomunitateko presidente Aitor Karasatorre Muguruzak esan zuenez, “ez dugu ez hemen ez beste inon erraustea nahi”. Horregatik, hondakinetatik materialak ahalik eta gehien berreskuratzearen aldeko apustua egin zuten. Karasatorrek esan zuenez, “planaren zirriborroak eta Europako araudiak 2025erako hondakinen %75eko berreskuratzeko helburua ezartzen dute. Baina hondakindegietako errefusak ahalik eta gehien berreskuratuz eta aukera horretan ikertuz %85era arte iritsi liteke”.

Gobernantza

Nafarroa osorako hondakinen kudeaketa publikoa aldarrikatu zuten eta berau erakunde publiko bakar batek kudeatu dezala. Izan ere, gaur egun bi daude: Sakanako Mankomunitatea eta beste 14 biltzen dituen  Nafarroako Hondakinen Partzuergoa eta Iruñerriko Mankomunitatea. Gobernantza erakunde bakarraren alde bai, baina mankomunitate bakoitzak hondakinak kudeatzeko eredua aukeratzeko gaitasunarekin, enplegu edo prestakuntza arlotan, esaterako, herrien eta eskualdeen ekimenak ez mugatzeko.

Nafarroa guztian zerbitzu homogeneoa ematea eta kostu eta prezio bateratuak izatea nahi lukete. Bi bileretan hondakin gehien sortzen duenak gehiago ordaintzearen, alde agertu ziren. Eta horri lotuta, hondakinak ongi sailkatzen dituztenendako hobariak eta gaizki egiten dutenendako zigorrak jartzea egoki jo zuten. Toki erakundeen arteko elkartasun irizpideen beharra ere premiazkoa jo zuten. Nafarroa guztian denek erabiltzeko moduko azpiegitura sare bat behar dela ere ondorioztatu zen.

Ekarpenak

Bileran, besteak beste, honako ekarpenak egin ziren: mankomunitate guztiendako baliagarria izanen den datuak biltzeko eta jarraipena egiteko sistema estandar bat, horrela konparazioak eta jarraipena egoki egiteko; helburuak edo araudiak ez betetzeagatik Europatik etor daitezkeen zigor posibleak hondakinak zuzen kudeatzen dituztenei eragitea eta helburuak betetzen diren egiaztatzeko jarraipen plana eta egutegia faltan sumatu zuten.

Planean jasoa dagoenez 2020rako 2010ean baino %10 hondakin gutxiago sortzea aurreikusi da. Helburu horrek gutxienekoa izan behar duela adierazi zuten bileran, handitu daitekeela. Baina, horretarako, ezinbesteko jo zuten sentsibilizazioan eta ingurumen heziketan lan berezi eta jarraitua. Gaur egun materia organikoa aparte bereiztea borondatezkoa da eta hiru mankomunitateetako ordezkariek herritar guztiek parte hartzea eskatu zuten. Araudiaren bidez edo bestela. Horrek bilketa %70era igotzea ekarriko lukeela adierazi zuten. Ezinbestekotzat jo zituzten gaikako bilketak, garbi gune gehiago egotea, obra txikiak egiten dituztenek leku itxi eta kontrolatuetan botatzeko aukera izatea eta materia organikoaren konpostatzeari bultzada ematea.

Epeak

Bileretan izan zirenak parte hartze prozesuaren balorazio positiboa egin zuten. Hilabete barru berriro beste bilera bat izanen da. Bestalde, azaldu zutenez, planeko helburuak beteko balira nafarrak hondakinen kudeaketan estatuko aitzindariak liratekeela ziurtatu zuten. Hilabete inguru barru bilera berria izanen da, iritziak kontrastatzeko. Nafarroako Gobernuak parte hartze prozesua uda aurretik itxiko du eta urtea despeditu aurretik plana egina izatea.

Albiste hau Guaixek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa Nafarroan
2023-12-20 | ARGIA
Biomendi txerri granjan 80.000 tona hondakin industrial tratatu dituzte, 33.000-rentzako izan arren baimena

Abenduaren 16an Mendigorriako Biomendi txerri granja eta biometanizazio instalakuntzan elkarretaratzea egin du Nafarroako Makroetxaldeen Aurkako Plataformak. Bertan salatu du Biomendin 2022an 80.000 tona hondakin industrial-organiko tratatu zituztela, soilik 33.000 tonarentzako... [+]


2023-05-14 | Reyes Ilintxeta
Manolo Romero. Alkate 28 urtez
"Gongorako zabortegiaren aurkako borrokak Aranguren ibarra lotu zuen betiko"

Aranguren, Irulegiko Eskua agertu den bailara, zortzi herrik osatutako Iruñerriko haran irekia da. 1990eko hamarkadaren hasieran Gongora herrian egin zuten zabortegiaren aurka tinko bildu ziren orduko 1.200 bizilagunak. Borroka hartatik sortu zen haien herriak... [+]


2023-02-12 | Reyes Ilintxeta
Luzio Tabar. Trapuketaria
"Munduko pertsona guztientzat posible ez dena pribilegioa da, ez eskubidea"

50 urte bete berri dituzte Iruñeko Arturo Campion euskaltegiak eta Nafarroako Emausko Trapuketariek, eta bietan buru belarri lanean Luzio Tabar, lehenbizi euskaltegian eta trapuketariekin orain. Bietan ezaugarri komun asko: biak herri ekimenak, behar sozial bati ... [+]


"Valle de Odieta makroetxaldeak ingurumen-arazo larriak sortzen jarraituko du"

Hori uste dute Makrogranjen aurkako Nafarroako Koordinadorakoek, eta horregatik astelehen goiz honetan enpresak Caparroson eraiki nahi duen araztegi berriaren aurkako alegazioak aurkeztu dituzte Iruñean, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuaren atarian.


Eguneraketa berriak daude