Nafarroako Hezkuntza eta Osasun departamentuek aurkeztutako neurriak ez direla nahikoak uste du Hezkuntza Komunitateko foroak

  • Nafarroako irakaskuntzako sindikatu guztiek, guraso elkarteek eta ikasle taldeek osatzen duten Hezkuntza Komunitateko foroak «ikasturte osorako itzulera, segurua, aurrez aurrekoa eta elkarrekin adostua» izatea eskatu du eta horrekin batera «eskoletan osasuna bermatzeko» neurriak galdegin ditu.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko abuztuaren 26an - 10:37
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Osasun departamentuek joan den ortziralean jakinarazi zituzten ikasturte hasierako neurriak. Horien berri «prentsaren bidez» izan zuela adierazi du Hezkuntza Komunitateko foroak ohar bidez eta gaineratu duenez, «gaur egun, oraindik ez dugu neurrien edukia zehatz-mehatz ezagutzen». Prozesu horren funtsa eta forma «onartezinak» direlakoan dago, «ez baitugu bermerik edo koherentziarik ikusten ikasgeletara segurtasunez itzultzeko, ezta horretarako irizpide pedagogikorik eta emozionalik hartu denik ere».

Bereziki «kezka» sortzen die hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen itzulerak, «zaintzaileen kontratazioa murriztu dutelako, indartu beharrean».

Nafarroako irakaskuntzako sindikatu guztiek osatzen dute foroa (LAB, Steilas, Afapna, ANPE, CCOO, ELA, UGT, SEPNA eta CSIF) , baita guraso elkarteek (Britila, Derpa, Sortzen, Gurasoak mugimenduan) eta ikasle taldeek ere (Ernai, Estudiantes en movimiento, Gora ikaslean borroka). Eta aitzineko astean adostutako puntuak berretsi dituzte:

- Negoziatzeko eta adosteko gaitasuna duen elkarrizketa-foro bat sortzea, bazterketarik gabeko hezkuntza-komunitateko eragile guztiak barne hartuko dituena.

- Irakaskuntza presentziala maila guztietan, hezkuntza-komunitatearekin adostutakoa, aukera-berdintasunean hezteko eskubidea bermatzeko eta klase telematikoen aldian nabarmendutako desberdintasunak orekatzen saiatzeko.

- Hezkuntza-ingurune segurua, langileen eta ikasleen osasuna bermatuz. Horretarako, honakoa eskatu du foroak:

        ► Ikastetxe bakoitzerako kontingentzia-planak, prebentzio-zerbitzuak eginak eta inplementatuak.

        ► Ratioak jaistea.

        ► Plantillak handitzea.

        ► Espazio alternatiboak planifikatzea.

        ► Babes berezia langile zaurgarrienei.

        ► Zentro bakoitzean lan-osasunaz arduratzen den pertsona.

        ► Osasun langileak ikastetxeetan.

        ► Irizpide pedagogikoak eta emozionalak lantzea.

        ► Ikasle zaurgarrienei arreta berezia eskaintzea.

        ► Langileen lan baldintzetan gibelera ez egitea.

        ► Behar izanez gero, baliabide teknologikoak jartzea ikasle eta irakasle guztientzat.

        ► Zerbitzu osagarriak (garraioa, jantokia, garbiketa...) egoerara egokitzea, erabiltzaileentzat eta langileentzat beharrezkoak diren bermeekin, eta beharrezkoak diren zerbitzuak handitzea.

        ► Sortzen diren egoerei aitzin egiteko kontziliazio-neurriak.

Neurri horiek guztiak «epe laburreko eta ertaineko plangintza batean zehaztea» nahi du foroak eta horretarako «behar diren inbertsioak» eskatu ditu. Neurriak ezarri arte aldakarrikatzen segituko duela ere azaldu du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
Auzolanean ikastola eraiki!

Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


Nerabeak

Gero eta sarriagotan ikusten ditut nerabeak sufritzen. Irakasle naizenetik Bigarren Hezkuntzan, azken urteotan gero eta kasu bortitzagoen aurrean ikusi dut neure burua, eta hortxe batez ere hasten zaigu irakasleoi korapiloa. Nola lagundu nerabeari? Ikastetxean ordu asko... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


Nagusikeria

Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]


Pediatra, neurologo, psikologo eta psikiatra elkarteak batu dira, deseskalatze digitala eskatzeko

Adituen irizpideei jarraituko dien pantailekiko deseskalatzea premiazkoa da eskolan eta etxean. Osasunaren bueltako Espainiako Estatuko erakunde garrantzitsuenek sortu berri duten plataformak hala dio. Internet eta sare sozialekiko “hiperkonexioa da pandemia berria”... [+]


EIRE euskal unibertsitate-irakasleen elkartearen amaiera

Erakundeek, beren helburua bete ondoren ere, bizirik irauteko ahalegina egiten dute, Max Weber-ek zioen modura. Baina porrotaren kontzeptuaren eremutik haratago joan eta jakinduria eta ausardia behar dira elkarte bat amaitzeko, Alan Badiou gogoratuz.

Euskal Herrian ere... [+]


EHUk euskarazko 32 ikaspostu gehiago eskainiko ditu Medikuntza Fakultatean

2025-2026 ikasturtean, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean euskarazko 32 ikaspostu gehiago eskainiko ditu EHUk. Erakundeak adierazi du kopuru hori lortzea Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailarekin izandako... [+]


2025-07-11 | Enbata
Eztabaidaren gainetik… gazte batzuen bizipena

Azterketak euskaraz gaia aktualitatean jarri zen berriz ekainean, baxoaren hilabetean. Etxepare lizeoko ikasleek aldarrikatzen segitu dute Baionako suprefeturaren edo herriko etxearen aitzinean eta euskaraz ari diren irakasleek prentsaurreko bat eskaini dute azpimarratzeko... [+]


2025-07-09 | Hiruki Larroxa
Ikastetxean, taldearen jakituria

Ikastetxeetako ikasgelak, tamalez, espazio gatazkatsuak izaten dira askotan eta, gatazka gehienetan gertatzen den moduan, emozio intentsuak eta minak izaten dira. 2022an, ikastetxeetan aritzen diren beste eragile batzuekin batera, azken urteetan ikasgela askotan bizirik dagoen... [+]


Zergatik ez dago apenas ijitorik unibertsitatean?

Datu latza utzi du Ijito Idazkaritza Fundazioaren azken ikerketak: ijitoen %0,8ak baino ez du unibertsitate titulua lortzen. Espektatiba eta erreferentzia falta, eskola-segregazioa,  aurreiritziak, arrakala ekonomiko eta kulturala… faktore garrantzitsuak dira,... [+]


Etxeko langileen erdiak ez du inoiz lan kontraturik izan, baina enplegatzaileek uste dute “baldintza ezin hobeak” dituztela

EHUk eginiko ikerketaren arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako etxeko langileen %43,10ak ez du inoiz lan kontraturik izan, baina enplegatzaileen %70ak uste du "baldintza ezin hobeak" ematen dizkietela beren etxeko langileei. Etxeko langileen %27,4 egoera... [+]


Unibertsitatera sartzeko Historia azterketan datorren ikasturterako iragarri berri dituzten aldaketek kezka eta haserrea piztu dute

Unibertsitatera sartzeko azterketa eredu berria estreinatu eta gutxira, datorren ikasturterako azterketa berriz ere “goitik behera” aldatuko dietela eta probak eskakizun maila altua izango duela salatu du EAEko Historiako irakasle talde batek. Azterketa eredua... [+]


Eguneraketa berriak daude