Nafarroako Gobernuak Esa urtegiaren handitzea gelditzeko eskatu du

  • Esa urtegiaren handitzearen eta Ebroko 2015-2021 Hidrologia Plan berriaren aurka azaldu da Nafarroako Gobernua. Bestelako irtenbide alternatiboak aztertzeko beharra azaldu du.


2015eko irailaren 10ean - 12:09
Rio Aragon-Coagret elkarteak Nafarroako Gobernuaren erabakia txalotu eta Aragoikoari eredua jarrai dezala eskatu dio (argazkia: Arainfo)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ingurumen eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari Eva Garcia Balaguer egon da Ebroko Hidrografia Konfederazioak Zaragozan egindako Kontseiluan. Han adierazi du Garciak Nafarroako Gobernu berriaren jarrera.

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerra alderdiek sinatutako gobernu akordioan adostu zuten Esa urtegiaren inguruko erabakia. Honen arabera, gobernuak ibaien, lakuen, hezeguneen eta akuiferoen kudeaketa jasangarri eta integratua eginen du.

Esaren handitzeaz gain, akordioan beste hainbat proiektu ere zalantzan jarri dira. Hala nola, Alloko Riomayor urtegiaren proiektua –nekazarien oposizioari erantzunez– edota Egaibarko akuiferoen ustiaketarena. Guztiak aztertzeko eskaerak eginen ditu gobernuak.

Aurrezte eta hobetze neurriak hartu beharko lituzke Hidrologia Planak Nafarroako Gobernuaren ustez, eta hornikuntza, saneamendu eta ureztatze sistemen hobekuntzarekin ingurumenari eragindako kaltea txikitu. Hidrografia Kontseiluan Garciak adierazi du jendartearen parte-hartzea eta administrazioen arteko lankidetza nahitaezkoak direla.

Aragoiko Gobernuari bere jarrera birplanteatzeko eskaera

Rio Aragon-Coagret elkarteak Nafarroako Gobernuaren erabakia txalotu eta Aragoikoari eredua jarrai dezala eskatu dio. PP eta PSOEko agintariei egotzi diete Esa urtegiaren handitzeak dakartzan kalteak ezkutatzea.

Aragoikoak ez bezala, Nafarroako Gobernuak herritarren segurtasuna bermatuko duela adierazi dute elkartetik: “Esaren handitzea ez da bideragarria, inork ezin duelako etorkizunean bere segurtasuna bermatu”.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Esa urtegia
2025eko urtarrilaren 22
Esa-ko urtegiaren handitzea
Apurketaren mamua beti hor

Eguneraketa berriak daude