Nafarroako epaile batek Europako jurisprudentzia erabili du bi etorkin ez kanporatzeko

  • Nafarroako Auzitegiko epaile batek Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren ebazpen bat erabili du etorkinak kanporatzeko aginduak gelditzeko. Europako sententzia baten arabera, herritar bat kanporatzeko orduan ez dira soilik aurrekari penalak kontuan izan behar, baldintza pertsonalak ere pisu handia dute ebazpenean. Hala nola, egoera familiarra edo lan esparrua. Zirrikitu legal horri tiraka, bi kanporatze bertan behera geratu dira.  


2018ko urtarrilaren 2an - 12:40
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Diario de Noticias egunkariak asteartean jaso duenez, Nafarroako Lurralde Auzitegiko epaile batek bi alegazio berretsi ditu kanporatzeen aurka. Administrazioak hartutako erabakiari muzin eginez, epaileak Europako ebazpenak bermatzen dituen baldintza pertsonalak erabili ditu argudio gisa kanporaketak gelditzeko. Biek daramatzate hamar urte baino gehiago Nafarroan bizitzen, eta egoera ezberdinak dituzten arren, administrazioak aintzat hartzen dituen baldintzak oso “orokorrak” direla argudiatu du.

2015an Kode Penala aldatu zen eta ordutik urtebeteko kartzela zigorrak isuntzat jotzen dira. Epaileak ebatzi duenez, isun soil bat ez da nahikoa kanporatuak izateko. Gainera,  gizartearentzat ez direla “mehatxu” dio eta Nafarroan sustraituta daudela: kasuetako batek, esaterako, seme-alabak eta lan egoera egonkorra ditu. Bigarrenak, familia guztia Euskal Herrian du eta egun ez du inongo lotura zuzenik jatorrizko herrialdearekin.


Irakurri gehiago: Nafarroa Euskal Herria
Nafarroa kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 1
Nafarroa hegoaldeko lurraren jabetzaren inguruko borrokak
"Gora komunala eta behera lurjabeak!"

2026ko apirilaren 29
Itzaletik argira
Pankarta hori… (1979)

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.