Zenbat komunikazio egoeratan ateratzen da galtzaile euskara? Arduradunak ez duelako aurrez pentsatu hizkuntzak nola kudeatu, erresistentziak egoten direlako eta haiei erantzuteko argudioak prest ez daudelako… Soziolinguistika Klusterrak jendaurrean.eus gida ipini du Interneten. Orientazio tresna bat da, komunikazio publikoetan euskarak ahalik eta toki handiena izatea lortzeko gomendioak eta gakoak eskaintzen ditu.
Soziolinguistika Klusterrak eta hainbat erakundek, bederatzi urtez, norabide horretan, praktikak egin dituzte eta etengabe haien artean partekatu dituzte esperientziak, bizipenak eta zalantzak. Jendaurrean erabili zuen izena proiektuak, eta hura bukatutakoan, Klusterrak erabaki du ezagutza horri guztiari forma eman eta edonoren esku jartzea. Asier Basurto Soziolinguistika Klusterreko kideari elkarrizketa egin diogu, gidaren inguruko azalpenak eman ditzan.
Zer da jendaurrean.eus gida?
Gida praktiko bat izan nahi du erakundeen komunikazio publikoa egin nahi duen edonorentzat, hizkuntzak egoki kudeatzeko. Egoki kudeatzean guk sartzen dugu euskarari ahalik eta toki txukunena eta handiena ematea. Komunikazio publikoa esaten dugunean ari gara hitz egiten erakunde batek kanpora begira egiten dituen mila ekintzetaz. Oso mota desberdinetako erakundeek dituzten beharrak dira, bai eremu digitalean, bai sare sozialetan, baita ere presentzialki ekitaldi, batzar, bilera zabal eta horrelakoetan, baita ere prentsarekin harremanean...
Mila testuinguru egon daitezke, mila baldintzapen, eta saiatu gara gida honetan biltzen nahiko modu malguan erabili daitezkeen gomendio eta erreferentzia batzuk. Tresna praktiko bat izan nahi du, eremu horretan zalantzak eta beharrak dituzten pertsonentzako.
Erakundeak aipatu dituzu. Balio dezake herri mugimenduetarako, elkarte eta taldeetarako?
Bai, zalantzarik gabe. Erakunde hitza aukeratu dugu, jakinda hartzaile guztientzakoa aukeratzea zaila zela. Adibidez, ikastetxeak ere kontuan hartu ditugu. Kasu tipiko bat da eskolaren bueltan gurasoekin egin beharreko bilerak. Jendaurrean proiektuan askotan problematizatu da gai hau: bi bilera egin, bilera bakarra egin, nola jaso parte-hartzaileen profilak, zeinek ulertzen du, zeinek ez... Nola kudeatu. Elkarteek ere horrelako bilerak asko egiten dituzte. Bilera zabal bat deitu eta nola kudeatu? Xuxurlaria, aldibereko itzulpena... Hori kasu tipikoa da, baina elkarteek prentsarekin ere badute harremana, sare sozialak erabiltzen dituzte...
Gidak balio du nazioarte mailako kultur erakundeetatik unibertsitateetara, erakunde publikoak, elkarteak, eskolak, enpresa handiak, txikiak...
Asier Basurto: "Inprobisatzen bada, aurrez ez bada horri buruz pentsatzen eta hausnartzen, euskarak leku gutxi izaten du"
Errezeta magikorik ez duzue eskaini, ezta?
Gomendioak, gakoak, erreferentziak... horrelakoak bildu ditugu. Ez dugu esaten gauzak nola egin behar diren nahitaez, eta are gutxiago, “horrela eginda beti ondo ateratzen da”. Guk ematen ditugun gomendioekin erakunde batek era batera egitea erabakitzen du eta beste batek ezberdin egitea erabakitzen du, testuinguru desberdinean daudelako, behar desberdinak dituztelako... Eta agian biak ondo moldatuko dira.
Zer egin? eta Non eta nola eragin? atalak jarri ditugu eta hor bildu ditugu esandako gomendio eta erreferentzia horiek guztiak. Atal bakoitzean errepasorako zerrenda dago, eta horren asmoa da errepasoa egitean “hau pentsatu duzu?”, “hau erabaki duzu?”, horrelako galderei erantzutea. Gure ustez, horietako bakoitza eginda, erabaki zuzena hartzetik gertuago egongo gara.
Bederatzi urtez, Jendaurrean erabili proiektuaren bidez, hainbat erakundek hizkuntza kudeaketaren esperientziak elkartrukatu dituzte. Zein ondorio atera duzue?
Ondorio nagusia da gauza horiei buruz hausnartu egin behar dela, ahal dela taldean, erabakiak hartu behar dira, hautuak egin behar dira, denbora eskaini behar zaio, baliabideak ere bai, eta bestela ez da ondo ateratzen. Ondo ateratze horretan galtzen duena euskararen erabilera izaten da. Inprobisatzen bada, ekitaldia antolatzen hasi eta ez bada pentsatzen nola hitz egingo duen bozeramaileak, nola egingo zaien harrera ekitaldira datozenei, aurrez ez bada horri buruz pentsatzen eta hausnartzen euskarak leku gutxi izaten du. Zenbat eta gehiago planifikatu eta kontrolatu, hizkuntza gutxituen aldeko erabakiak erraztu egiten dira. Bestela, joera beti da: “errazago da...”, “denek ulertzen dute...”, “ohitura hala dugu...”, eta azkenean erdaraz.
Bilera batera etorri behar badu euskaraz dakiena eta ez dakiena, nahastuta, eta horri buruz ez badugu ezer pentsatu nola egingo dugu bilera? “Denok ulertu behar badugu, gaztelaniaz egingo dugu”, baina horri buruz pentsatzen badugu eta erabakitzen badugu xuxurlaria jarriko dugula edo itzulpen sistema bat erabiliko dugula, bada horrela, edo igual dokumentazioa gaztelaniaz ekarriko dugu eta ahozkoa ulertzen du… baina lehenagotik pentsatu behar da.
Erabakiak hartzen laguntzeko gida egin duzue. Erabakiak hartu eta praktikan jartzerakoan sortzen dira ezinegonak, erresistentziak, talkak... Horiek kudeatzeko baliabiderik badago gidan?
Gidak daukan Zergatik? atala hori da. Hor dago argudiategi bat esplikatzeko erakunde batek zergatik ondo landu behar duen komunikazio publikoan hizkuntzak nola erabili. Hor ematen dira argudioak ondo justifikatzeko: guk hau horrela eta horrela egiten dugu honengatik. Argudiategiak lagungarri izan nahi du erakundeak bere erabakiak kanpora begira hartzen dituenerako, eta baita etxe barrurako ere. Adibidez, euskararen tokia handitu nahian dabiltzan euskara teknikarientzat edo komunikazio arduradunentzat, etxe barruko erabakiguneetara proposamenak eramaten dituztenerako. Beste adibide bat da enpresa batek erabakitzen badu lehen aldiz enpresaren batzar orokorra ele bitan egitea.
Jendearen erresistentziei aurre egiteko gomendioak-eta badaude, ez dago atal bat espreski, baina badaude hainbat gako. Bat da gardentasuna eta esplizitu egitea kontuak. Iragartzea bilera bat nola egingo den: euskaraz egingo da eta nahi duenak eskuragarri izango du itzulpena. Edo datorren asteko txostena euskaraz egongo da eta laburpena izango du bukaeran erdaraz. Horrelako gauzak aurrez esanda, ez dira sorpresaz hartzen, eta sustoak eta disgustoak aurreztu egin daitezke. Aurrez hitz egitea garrantzitsua da.
Bigarren ondorio nagusia da moldagarritasuna, testuinguru bakoitza ulertzearen beharra, ez formula kopiatu bakarrik, baizik eta pentsatu: norekin ari zara lanean, zertarako... Etengabe probatu eta emaitzak baloratu behar dira. Batzuetan kale egingo dugu, hurrengoan desberdin egingo dugu: hau lehenago prestatu behar da, hau gehiago pentsatu behar da, hemen diru gehiago behar da...
Asier Basurto: "Gako bat da gardentasuna eta esplizitu egitea kontuak. Iragartzea bilera bat nola egingo den"
Beraz, aurrez ez bada lantzen inprobisazioaren mende gelditzen gara.
Bi adibide emango ditut. Batean, bileraren antolatzaileak ardura bere gainetik kentzen du: “Bakoitzak nahi duen hizkuntzan egin dezala”, eta erdaldunak daude! Ardura euskaraz egin nahi duenaren bizkar gainean jartzen du; bai, nahi dudan hizkuntzan egingo dut, baina batzuek ez didate ulertuko.
Beste adibidean, hizlariak uste zuen hitzaldia dena euskaraz egingo zuela, nahiz eta argi eta garbi ez zioten adierazi euskaraz egingo zuela dena. Eta hitzaldia ematerako orduan esan diote batzuek ez dutela euskara ulertzen, eta eskaera: “Tartekatu hizkuntzak, egin laburpen bat gaztelaniaz…". Hori antolatzailearen problema da, hizlariari ezin diozu utzi karga hori. Momentu horretan jakin behar duzu gauza bera esplikatzen bi hizkuntzetan, laburpena egiten? Edo aurrez lotzen da edo ezin da inprobisatu. Adibidez, ohitu behar dugu hitzaldietan izena ematen dutenei galdetzen euskara zenbateraino ulertzen, irakurtzen eta egiten duten, eta horren arabera antolatzaileak erabakiak hartuko ditu.
Argantzonera (Araba) iritsiko da asteazkenean Euskarabentura espedizioa, Gesaltz-Añanatik pasa ostean aurreko egunean. Hamar egun dira espedizioa hasi zela Atharratzen (Zuberoa). 15-17 urte bitarteko 125 Jzioquitar (Euskarabenturako parte-hartzaileek jasotzen duten izena... [+]
Erripako kaian euskaltzale ugari bildu dira euskaraz libre aritu ahal izateko sortu den mugimenduaren aurkezpenean. “Urte luzez bilbotarrek egindako lan ikaragarriaren ondorio eta ondorengo” izango dela adierazi dute.
Inoiz baino jende gehiago bildu da Iruñerriko III. Mintzodromoan. 180 pertsona inguru aritu dira euskara praktikatzen eta sare euskalduna zabaltzen.
Jaime Altunak Hizkuntzaren funanbulistak. Hizkuntza-sozializazioa kirol eremuan adin eta generoan ardaztuta doktoretza tesia uztailean bukatu du. Gaiaren ezagutza sakonetik eta aurrez beste ikerlariek idatzitakotik hurbildu da begirada berezi bezain zorrotzaz Gipuzkoako zenbait... [+]
Audiogidak frantsezez, alemanez, ingelesez eta gaztelaniaz daude. Biarritzeko turismo bulegoko zuzendari Genevieve Fontainek argudiatu du euskara ez dela “berehalako eskarietako bat”.
Haurren aurrean helduok heldu ekimena urriaren 19tik 29ra egingo da Hego Euskal Herriko 80 herritan. Protagonistak, batez ere, gurasoak izango dira eta bi helburu azpimarratu ditu Euskaltzaleen Topagunea antolatzaileak: batetik, gurasoek hizkuntza ohiturak aldatzeko pausoak... [+]
Euskarafobia legalaren historia legez lege eta arauez arau aztertu du Iñigo Urrutiak (1966, Jatabe-Maruri), Xabier Irujorekin batera. Horren emaitza da Historia Jurídica de la Lengua Vasca (1789-2023) liburu mardula. Irujo atzerrian zegoenez, Urrutiarekin mintzatu... [+]
Umap Twitterreko euskarazko jardunaren biltegia 2010eko urrian hasi zen martxan, CodeSyntax-en eskutik. 2023an, hil egin da. Elon Musk-ek hil du, berak zer garen eta nor garen ez dakien arren. Umap-en hainbat zerbitzuren oinarri izan da, euskarazko txiolarien, hedabideen eta... [+]
Ekainaren 24an bigarrenez egingo da Euskara jalgi hadi plazara lagunarteko futbol txapelketa Lezaman. Euskal Herri osoko lau kirol elkartek hartuko dute parte, eta helburua kirolean ere euskararen erabilera sustatzea izango da.
Erronkaribarreko ehunka lagun biltzen duen urteroko zita ospatuko dute maiatzaren 20an Erronkariko herrian bertan. Uskararen Egunak 26. edizioa du aurtengoa, eta ibarreko herritarrak kohesionatzeko eta jendartea biziberritzeko ezinbesteko ekimena bihurtu da.
Errealitatea eraldatzeko, gauzak ahalik eta zehatzen ezagutu behar direla sinetsita dago Iñaki Iurrebaso Biteri (Legazpi, 1967). Soziologoa ikasketaz, ofizio horretan aritu izan da beti, hasi Donostiako Udalean, Aztikerren ondoren, eta bere kabuz gero. Azken zortzi urteak... [+]
Nafarroako 7. Inkesta Soziolinguistikoaren datuak eman ditu jakitera Euskarabideak, Nafarroako Gobernuaren euskara zerbitzuak. 2021ekoak dira neurketak, eta bertan jasotako datuak laburbilduz, Kike Amonarriz soziolinguistak egin duen bezala, "ezagutzan irabaziak, erabileran... [+]
Amikuzeko Zabalik elkarteak aste honetan ekingo dio euskara hutsezko Otsail Ostegunak hitzaldi zikloen 26. edizioari. Aurtengoan, gainera, ekitaldia otsailetik martxora zabaldurik lau ez baina bost ostegunez burutuko dira hitzaldiak Donapaleuko Bideak gunean, duela gutxi arte... [+]
Saltsa guztietan egon ohi dira eta Lekeitioko Ikastolak proposatutako erronkari ere ez diote iskin egin espeja-gartziatarrek. Alina Diadoma ukrainarrak prestutasun hori baliatu eta gogoz hartu du aste betez familia euskaldun batean bizitzeko erronka. Ikasleek eta familiek... [+]