Nafarroako Clinhotelek kaleratutako 45 langileei atzeratutako soldata ordaintzea eskatu du ELAk

  • Nafarroako hainbat hoteletan azpikontratatutako garbiketa zerbitzua eskaintzen du Clinhotel enpresak. Hiru euro baino gutxiago kobratzen dute langileek garbitutako gela bakoitzeko.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko urtarrilaren 04an - 12:10

Besteak beste, Pompaelo, Villa Castejon edota EL Toro hotelek azpikontratatutako garbiketa enpresa da Clinhotel. 45 langile kaleratu zituen enpresa honek gabonak baino lehen, eta langile hauek urritik ez dute soldatarik jaso.

Zor zaien dirua ordaintzea eskatu du ELA sindikatuak elkarretaratzean. Baina ez hori bakarrik. Garbiketa sektoreko langileen lan baldintzak ere salatu dituzte. Garbitzen duten gela kopuruaren araberako soldata jasotzen dute. Sindikatuak iritzio dio horrek “gainkarga fiskiko handia” eragiten duela langileengan. Zehazki, 2,15 eta 2,80 euro artean jasotzen dute langileek garbitzen duten gela bakoitzeko.

Hotelen zuzendaritzarekin hitz egin du ELAk langileen egoera hobetzeko asmoz; zehazki garbiketa zerbitzua barneratu dezaten galdegin die hotelei, garbitzaileak "hoteleko langile gisa" aitortzea. Sindikatuak jakinarazi duenez, mobilizazioekin jarraituko dute helburua lortu arte.

Albiste hau Euskalerria Irratia-k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prekarietatea
Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


2024-03-14 | Gedar
Mercadonak %40 areagotu ditu irabaziak, eta %30 Inditexek

Marka historikoak hautsi dituzte bi enpresek 2023an: Mercadonak lehen aldiz lortu du 1.000 milioi euroko irabaziak gainditzea.


Indarberriturik atera dira sektore publikoko langileak, hirugarren greba egunean

Sindikatu deitzaileen arabera, ikasturte honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoan antolaturiko greben artean jendetsuena izan da asteartekoa, eta batez ere garraio publikoan, hezkuntzan eta udal esparruan izan du eragin handiena. Manifestazioetan 30.000 lagunek... [+]


2024-02-27 | ARGIA
Langile bat hil da Arrasaten; urtea hasi denetik, 17

Astelehen arratsean gertatu da ezbeharra, Arrasaten, hiru metroko sakonerara erorita.


Eguneraketa berriak daude