Nafarroako AHTren 13 zabortegik kaltetutako udalek "babesgabetasuna" salatu dute

  • Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta IEk eskatuta zenbait alkate izan dira parlamentu batzordean egin duten lan saio batean. Espainiako Gobernuari eta talde politikoei lursail horiek ez galtzeko laguntza eskatu diete.


2023ko otsailaren 27an - 12:24
Azken eguneraketa: 14:45
Argazkia: EITB.

Abiadura Handiko Trenaren obrentzat Adif-ek 13 zabortegi sortu ditu. Horiek kalteak eragin dizkiete zenbait udalerriri. Herri horietako alkateek beren "babesgabetasuna" salatu dute, eta Espainiako Gobernuari eta talde politikoei laguntza eskatu diete zabortegi bihurtutako lursail horiek ez galtzeko.

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta IEk eskatuta, Barasoaingo alkatea (Rita Delia Roldán), Biurrun-Olkozkoa  (María Luisa Serrano), Tebas-Muru Artederretakoa (Yolanda Obanos), eta Garinoaingoa (Bertha Sánchez) izan dira parlamentu batzordeko lan saio batean.

"Adif-ek ez luke libreki hautatu behar eremu horiek erabat desjabetzea, beste aukera batzuk ere badaude; hala nola, aldi baterako okupazioa askoz merkeagoa da eta udal gisa gure ondarea ez luke hainbeste murriztuko", esan du Garinoaingo alkateak.

Yolanda Obanos alkateak Espainiako Gobernuko teknikari baten beharra azaldu du: "Okupatutako lurrak berriro ere laborantzakoak izan daitezen zaintzeko teknikari bat behar dugu". Teknikari hori ezin da enpresaren borondate onaren mende egon, eta deitoratu du udalak direla bizilagunen "kexen hartzaile nagusiak", eta ez direla gai defendatzeko. Gainera, erdialdeko herri horiek azpiegituraz beterik daudela eta orain AHTkoak gehitu zaizkiela nabarmendu du.

Barasoaingo alkate Rita Delia Roldánek, herri lurrak desjabetzea "hain erraza" izatearen aurrean harridura azaldu du, are gehiago lur gehienak laborantzakoak eta "oso produktiboak" izanik.

Azpiegitura horien eragina salatu dute guztiek. Izan ere, lurralde horiek are zatikatuago geratuko dira errepideetatik, tuneletatik, zubietatik eta zabortegietatik, eta paisaian aldaketak eragingo dituzte.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Estitxu Eizagirre
#4
Gorka Bereziartua
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
2024-04-22 | Ahotsa.info
Sakanak tren publiko eta sozialaren aldeko apostua egiten du

Manifestazio jendetsua egin dute Altsasun AHTren lanak gelditzea eta gaur egungo trenbidea hobetzea eskatzeko.


Larunbatean manifestazioa egingo dute Altsasun: "Trena benetako garraiobide bihurtu dadin"

AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]


Baskoien beste herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte Nafarroan eta AHTren lanek suntsitu ditzaketela salatu dute

Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela.  Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.


Eguneraketa berriak daude