Nafarroako 0-3 urteko hezkuntza zikloko hezitzaileek grebara joko dute

  • Datorren astelehenean Nafarroako 103 haur-eskoletako langileek erabakiko dute ea maiatzaren 2tik aurrera greba orokorra egingo duten ala ez. Deialdia Nafarroako 0-3 Plataformatik egin dute, haien aldarrikapenei Nafarroako Gobernuak muzin egiten diela argudiatuta.


2022ko apirilaren 08an - 15:02
Arg.: @Ekinklik
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Aspalditik dabil mobilizazioetan aipatu plataforma eta azken manifestazioa martxoaren 26an egin zuten Iruñean, 0-3 zikloaren duintasuna aldarrikatzeko. Funtsean, hiru aldarrikapen nagusi dituzte: ratioen beherapena edo irakasle gehiago kontratatzea, lan baldintzen hobekuntza, eta 2 urteko haurrak biltzeko gelarik ez sortzea.

Azken puntu honen inguruan eztabaida dago Nafarroako Gobernua eta plataformaren artean, Carlos Gimeno Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak publikoki adierazi baitu hori egitea ez dagoela gobernuaren asmoetan. Plataformak azpimarratu duenez, ordea, Gimenok 2 urteko gelen sorrerari ateak ireki zizkion Nafarroako Legebiltzarrean otsailaren 27ko osoko bilkuran izandako agerraldian.

Apirilaren 6an Barañainen egindako batzarrean erabaki zuten langileek greba deialdia egitea, ulertzen dutelako hori dela bide bakarra Gimenoren departamendua haiekin serio hitz egitera esertzeko. Plataformak uste du egiten ari diren presioa eragina izaten ari dela gobernuan eta presio horrekin aurrera jarraituko duela adierazi du.

Alderdi guztiak plataformarekin, PSN izan ezik

Parlamentuan ordezkaritza duten alderdi guztiek –PSN salbu– adierazi dute ados daudela plataformaren aldarrikapenekin. Plataforman jakitun dira erraza dela hori oposizioan egonda, baina salatzen dute gero gobernuan egonda alderdiek ez dutela arazoa bideratu. Edonola ere egoera korapilatsuan daudela ikusten dute plataformatik: “Hezkuntza lege berriak 0-3 ikasturtean plaza publikoak sortzeko funtsak dakartza, eta hemen dago gakoa, alderdi batzuek itunpeko eskolak finantzatzeko aukera ikusten dute eta beste batzuek bi urteko geletara begira daude”.

Gimenok ostegun honetan legebiltzarrean adierazi zuenez, 0-3 urteko zikloa doakoa izango da hurrengo ikasturtetik aurrera 20.000 eurotik beherako errenta duten familientzat, eta 6.650 eurotik beherako per capita errenta duten guztiei matrikula tarifak arinduko zaizkie.

Plataformaren ustez, “Nafarroako Foru Erkidegoak ez du kalitatezko eskubide duina bermatzen. 3-6 zikloa doanekoa da, baina 0-3a garestia eta elitista da”. Salatzen dute 0-6 zikloari buruzko dekretu bat onartuko dela, modu opakoan eta 0-3 zikloko adituen parte hartzea gabe egindako zirriborrotik abiatuta: “Araudi horretatik abiatuta, zikloaren zatiketa eta ingelesa eskoletan sartzea sendotzen da, udalak edo Hezkuntza Departamentuak hala erabakitzen badute”.

Nafarroako 4.300 haur ari dira 0-3 zikloan eta mila pertsonatik gora ari dira lanean adin tarte horretan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Normal plantak egiten

Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.

Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]


2025-09-02 | Jon Torner Zabala
Abian da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, euskarazko eskaintza handituta

Irailaren 1ean hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herrian, euskarazko eskaintzari dagokionez, hainbat berrikuntzarekin. Esaterako, Sohüta eta Luhusoko haur eskola publiko banak euskarazko murgiltze eredua eskainiko dute, eta Hazparneko Armand-David laborantza lizeoak euskaraz... [+]


Eskoletako euskalduntzea “arriskuan” ikusita, Aiaraldeko dozena bat ikastetxek konpromisoen dekalogoa adostu dute

Gordin esan dute Aiaraldeko ikastetxeok: euskalduntzea “arriskuan dago” eta ikastetxeek, bakarrik, ezin diote aurre egin “egoera larriari”. Autokritika egin, eta hamar konpromiso hartu dituzte, hezkuntza komunitateek praktikara eramatekoak. Era berean,... [+]


2025-08-29 | UEU
Ikerketa-proiektuen II. deialdia egin dute UEUk eta BadaLab-ek

UEUk eta BadaLabek ikertzaile gazteei zuzendutako diziplinarteko ikerketa-proiektuen II. deialdia egin dute. Honen helburuak dira ikertzaile euskaldun gazteen arteko harremanak sendotzea eta ezagutza-arlo ezberdinetako ikertzaileak elkarlanean aritzea. Irailaren 22ra arte... [+]


Eskola-itzuleran 400-500 euro artean gastatuko dute Hego Euskal Herriko etxeek, inkesten arabera

Testuliburuen mailegutza, berrerabilera edota bigarren eskuko azokak ugaritu badira ere, ikasmaterialak gastua izaten jarraitzen du etxe askotan, dirulaguntzak dirulaguntza. Eskola-itzulerak batez beste 400 eta 500 euro arteko gastua ekarriko du Hego Euskal Herriko etxeetan,... [+]


Sexu heziketan formatuko dituzte irakasleak, Nafarroako hamabi ikastetxetan abiaturiko proiektu pilotuan

Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.


Irakasle plazen %17 hutsik geratu dira Nafarroako Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan

473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.


2025-08-25 | Haritz Arabaolaza
Irakasleon figura

Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]


Auzolanean ikastola eraiki!

Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


Nerabeak

Gero eta sarriagotan ikusten ditut nerabeak sufritzen. Irakasle naizenetik Bigarren Hezkuntzan, azken urteotan gero eta kasu bortitzagoen aurrean ikusi dut neure burua, eta hortxe batez ere hasten zaigu irakasleoi korapiloa. Nola lagundu nerabeari? Ikastetxean ordu asko... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


Eguneraketa berriak daude